- Artikulu hau akronimoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Wasp
≫.
WASP
(
W
hite
,
A
nglo
-
S
axon
and
P
rotestant
) ≪
zuri
,
anglosaxoi
eta
protestante
≫
ingelesezko
akronimoa
da. Berez, termino informala da,
gizarte estatus
handiko estatubatuarren,
britainiarren
ondorengoen eta historikoki Estatu Batuetan botere sozial eta ekonomikoa izan duten erlijio protestanteko talde sozial itxi baten deskriptiboa. Balio tradizionalak defendatzen dituzten eta bereaz kanpoko edozein etnia, nazionalitate edo kulturaren eragina baztertzen duten estatubatuar zuriekin lotzen da. Estatubatuar zuri protestanteak izendatzeko erabiltzen dute,
juduak
,
katolikoak
,
beltzak
,
asiarrak
,
eslaviarrak
,
amerindiarrak
,
ijitoak
,
italiarrak
,
turkiarrak
eta
hispanoak
alde batera utzita.
Australian
eta
Kanadan
terminoa antzeko esanahiarekin erabiltzen dute.
Estatu Batuetan boterearekin duen lotura, besteak beste,
Big Three
rekin, hau da,
Harvard
,
Yale
eta
Princeton
unibertsitateekin, duen harreman estuagatik batez ere, baina baita
Ivy League
rekin ere, oro har, txikituz joan da azken ehun urteetan.
[3]
Horrela, Jerome Karabel
Kaliforniako Unibertsitateko
soziologiako katedradunaren arabera,
Franklin D. Rooseveltek
Harvarden ikasten zuenean bertoko ikasleen %85 WASP ziren, baina 2000. urtean %20 baino ez ziren.
[3]
1950eko hamarkadan, klase sozial hori bizitza politikoan, akademikoan eta militarrean, baita enpresa-munduan ere, oraindik nagusia zen.
[4]
Hala ere,
Depresio Handiak
eta
Bigarren Mundu Gerrak
meritokraziaren
abantailak erakutsi zituzten, eta Roosevelt izan zen, hain zuzen ere, bere administraziorako beste gizarte-talde batzuetatik zetozen pertsonen artean kargu-izendapen gehien egin zituena: Estatu Batuetako aurreko presidente guztiek batera baino gehiago.
[4]
John F. Kennedy
AEBetako presidentea, katolikoa eta irlandar jatorrikoa (hau da, zelta eta ez anglosaxoia), WASP bat ez zen herrialdeko lehen presidentea izan zen.
[4]
2012an, bere historian lehen aldiz,
Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak
ez zuen erlijio protestanteko epailerik izan, nahiz eta bere kide guztiek Harvarden ikasi,
Barack Obama
herrialdeko lehen presidente beltza bezala (protestantea ere badena), edo Yalen.
[4]
- ↑
(Frantsesez)
Auzias, Dominique; Labourdette, Jean-Paul. (2015).
New York 2015 Petit Fute (avec cartes, photos + avis des lecteurs).
, 133 or.
ISBN
978-2-7469-8244-4
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Calhoun, Craig J.; Light, Donald; Keller, Suzanne. (1997).
Sociology.
McGraw-Hill, 178 or.
ISBN
978-0-0703-8069-1
.
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Karabel, Jerome. (2005/09/04).
≪The Chosen Few≫
The Boston Globe
.
- ↑
a
b
c
d
(Ingelesez)
Greenblatt, Alan. (2012/09/17).
≪The End Of WASP-Dominated Politics≫
NPR
.