Werder Bremen
|
Ezizena(k)
| Die Werderaner
(ibaiko irlakoak)
|
---|
Sorrera
| 1899
|
---|
Futbol zelaia
| Weserstadion
edukiera: 42.500 lagun
inaugurazioa:
1924
|
---|
Presidentea
| Marco Bode
|
---|
Entrenatzailea
| Ole Werner
|
---|
Liga
| Bundesliga
|
---|
2022-23
| 13.a
|
---|
Webgunea
| Webgune ofiziala
|
---|
|
|
|
SV Werder Bremen
(izen osoa
Sportverein Werder Bremen von 1899 e. V.
)
Alemaniako
futbol talde oso ezaguna da,
Bremen
hirikoa. Emaitza onak izan ditu, lau liga eta sei kopa irabazteaz gain 1992an Europako Errekopa ere irabazi baitzuen.
1899ko otsailaren 4ean kirol jantziak sari gisa irabazi zituzten hamasei ikaslek sortu zuten
Fußballverein Werder
taldea.
Werder
aintzinako alemanierazko hitza da, zeinak "ibaiko penintsula" esan nahi duen, hor baitzegoen ikasleek futbolean jokatzen zuten zelaia. 1920an beste kirol batzuetan ere parte hartzen hasi zen eta izena aldatu zuen,
Sportverein Werder Bremen
, gaur egun daukana hain zuzen ere. Futbola zen beren aurreneko kirola eta Alemania osoan lehen entrenatzaile profesionala hartu zuten 1922an. Ez zuen emaitza handirik izan hala ere.
30. hamarkadan sarritan irabazi zuen eskualdeko txapelketa, ez ordea Alemaniakoa.
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren aldaketa handiak ezagutu zituen. Bundesliga sortu aurreko urteetan Alemaniako iparraldeko bi talde indartsuenetako bat zen, bestea
Hamburger SV
izanik.
Bundesliga 1964ean jokatzen hasi zen eta Werder Bremen izan zen bigarren ekitaldiko txapelduna. 1967-68 denboraldian bigarren egin ondoren taldearen emaitzak kaxkartu egin ziren, 1981ean bigarren mailara jeitsi zen arte. Urte bete ondoren berriz Bundesligara itzuli eta garai onenari hasiera eman zioten 1983, 1985 eta 1986an bigarren eta 1988an berriz ere txapeldun gelditu zirelarik. 90. hamarkada oraindik eta bikainagoa izan zen, liga bat (1993), hiru kopa (1991, 1994, 1999) eta 1992ko Europako Errekopa irabaziz.
2004ean liga eta kopa irabazi zituen Alemanian. 2009an Alemaniako Kopa irabazi eta
UEFA Europa Leagueko
finala jokatu zuen
Ukrainako
FC Shakhtar Donetsk
taldearekin 2-1 galdu zuelarik.
2021. urtean maila galdu zuen.
Kolore berdea eta zuria konbinatzen ditu Werder Bremen taldeak bere ekipamenduan.
- Bundesliga
(4): 1965, 1988, 1993 eta 2004
- Alemaniako Kopa
(6): 1961, 1991, 1994, 1999, 2004 eta 2009
- Alemaniako ligako kopa (1): 2006
- Alemaniako Superkopa (4): 1988, 1993, 1994 eta 2009
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2009
Werder Bremenek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Atezainak
: 1 Tim Wiese, 33 Christian Vande, 40 Nico-Stephano Pellatz
Atzelariak
: 2 Sebastian Boenisch, 3 Petri Pasanen, 4 Naldo, 5 Pierre Wome, 8 Clemens Fritz, 13 Du?ko To?i?, 15 Patrick Owomoyela, 29 Per Mertesacker
Erdilariak
: 6 Frank Baumann, 7 Jurica Vranje?, 10 Diego, 11 Mesut Ozil, 20 Daniel Jensen, 22 Torsten Frings, 24 Tim Borowski, 25 Peter Niemeyer, 31 Kevin Artmann, 36 Max Kruse, 38 Amaury Bischoff
Aurrelariak
: 9 Markus Rosenberg, 14 Aaron Hunt, 17 Ivan Klasni?, 18 Boubacar Sanogo, 23 Hugo Almeida, 28 Kevin Schindler, 34 Martin Harnik