Wikipedia, Entziklopedia askea
Wayde van Niekerk
(
Kraaifontein
,
1992ko
uztailaren 15a
)
hegoafrikar
esprinter
bat da,
Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan
urrezko domina eskuratu zuena
400 metroko
lasterketan.
Gaur egun 400 eta 300 metrotako munduko errekorren jabe da eta 400 metrotako errekor olinpikoa ere badu
[1]
.
Kraaifontein
hirian jaio zen,
Lurmutur Hiritik
gertu. 2005ean gurasoak banandu eta amarekin
Bloemfonteinera
joan zen bizitzera
[2]
. Han marketing ikasketak egin zituen Estatu Libreko Unibertsitatean.
Atletismo munduan nazioarteko debuta 2010ko Munduko gazte mailako txapelketan egin zuen eta 200 metrotako lasterketan laugarren postua eskuratu zuen
[3]
. 2012tik aurrera 400 metrotako lasterketan emaitza hobeak lortzen hasi zen. 2014an Commonwealth Jokoetan eta Afrikako txapelketan zilarrezko dominak eskuratu zituen eta 4x400 metrotan urrezko domina lortu zuen Kopa Kontinentalean Afrika ordezkatuz.
2015ean Munduko txapelduna izan zen 400 metrotan
[4]
eta 2016an
Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan
urrezko domina eskuratu zuen, munduko errekorra ezarriz, 43.03
[1]
. Hori gutxi balitz 2016 hartan historiako lehenengo atleta izan zen 100 metroak 10 segundutik behera, 200 metroak 20 segundutik behera eta 400 metroak 44 segundutik behera batera egiten.
2017an 300 metrotako munduko errekorra hautsi zuen eta Londresen jokaturiko Munduko txapelketan urrezko domina lortu zuen 400 metrotan eta zilarrezkoa 200 metrotan.
2017ko urriaren 31n
celebrity
-en errugbi partida batean hartu zuen parte eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen
[5]
. Ebakuntza egin eta 2020ko Olinpiar Jokoetarako prestatu zen. Parte hartu zuen baina ez zuen lortu 400 metroko finalean sartzerik. 2022ko Munduko txapelketan bosgarren egin zuen.