Wikipedia, Entziklopedia askea
Vittorio Domenico Stanislao Gaetano Sorano De Sica
(
Sora
,
1901eko
uztailaren 7a
?
Neuilly-sur-Seine
,
1974ko
azaroaren 13a
)
zinema-zuzendari
eta
aktorea
, lau
Oscar Sariren
irabazlea.
Soran
jaio zen,
Terra di Lavoro
probintzian,
Campania
eskualdean (gaur egun,
Frosinoneko probintzia
,
Lazio
).
Erromara
joan zen, eta aktore gisa trebatzen hasi zen. 1923an
Tatiana Pavlovaren
antzerki-konpainian sartu zen, eta 1930eko hamarkadan, bere emaztearen eta
Sergio Tofanoren
laguntzarekin, bere antzerki-konpainia izatea lortu zuen. Bere antzerki-konpainian, batez ere, komedia arinak antzezten ziren, eta
Luchino Visconti
bezalako zuzendari famatuekin ere lan egin zuten.
Bere lehenengo emazteaz dibortziatu ondoren,
Maria Mercader Fordada
aktore
katalanarekin
ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten:
Christian de Sica
aktorea, eta
Manuel de Sica
musikaria
.
Cesare Zavattini
ezagutu zuen, eta harreman honen ondorioz,
Neoerrealismo italiarra
bezala ezagutzen den zine-mugimenduko bi film garrantzitsu egin zituzten:
Sciuscia
eta
Ladri di biciclette
.
Parisen
hil zen,
1974ko
azaroaren 13an
.