- Artikulu hau poeta klasikoari buruzkoa da; Italiako udalerriari gaitzat duena beste hau da: ≪
Virgilio (Mantua)
≫
Publio Virgilio Maron
(
latinez
:
Publius Vergilius Maro
;
Andes
,
K.a. 70ko
urriaren 15a
-
Brundisium
,
K.a. 19ko
irailaren 21a
), latinezko
poeta
izan zen.
Bukolikoak
(
latinez
:
Bucolica
) eta
Georgikak
(
latinez
:
Georgica
)
olerki
bildumak eta
Eneida
(
latinez
:
Aeneis
) erromatarren epika idazteagatik. Latinezko literaturako poeta ospetsuenetarikoa da.
Bere bizitzako datu asko
Suetonioren
idazki bati esker ezagutzen dira.
Mantuatik
gertu dagoen
Andes
herri txiki batean jaio zen Virgilio, K.a. 70. urteko
urriaren 15ean
. Tradizioari jarraiki, Andes egungo
Pietole Vecchia
herria da, egungo
Mantuatik
oso gertu, antzinako erromatar garaiko
Gallia Cisalpina
delakoan. Maron bere aita pobrea zen eta Magia Pola bere nagusiaren alabarekin ezkontzean hobetu zuen bere egoera. 12 bat urte zituela (
initia aetatis
, Suetonioren arabera),
Cremonara
aldatu ziren. Bertan bere ikasketak jarraitu zituen
K.a. 55
. urtera arte. Ondoren, Milanera joan zen
erretorika
,
medikuntza
eta naturaren gaineko zientziak. Handik
Erromara
jo zuen karrera politikoa egin asmoz, baina laster utzi eta
novi poetae
taldera bildu zuen,
Asinio Polionen
eskutik. Taldeko poeta asko bere jaioterriko eskualdekoak ziren,
Gallia Cisalpina
aldekoak hain zuzen. Garai honetan ustez idatzi zituen poemak
Appendix Vergiliana
izenburupean bildu dira, bereak ote diren zalantzak badaude ere.
Olerkigintza
utzi eta
filosofia
ikasteari ekiten dio
Napolesen
,
Siron
filosofoaren eskutik.
K.a. 50
. urtearen inguruan iritsi zen Napolira,
gerra zibilaren
atarian, Erromako giro nahasitik ihesi. Garai honetan ustez berak eta bere familiak jasan zituzten lurren konfiskazioaren aztarnak atzematen dira bere olerkietan.
Bukolikoak
olerki bilduma
K.a. 42
. urtearen inguruan idatzi zuen. Hauek argitaratu zituenean
Gaio Mezenas
eta
Augustoren
babesa jaso zuen eta buru belarri ekin zion olerkigintzari,
Napolin
betiere.
Georgikak
olerkiak K.a. 38-K.a. 29 urte bitartean idatzi zituen.
Eneida
K.a. 26. urtean idazten hasi eta bere heriotzaren azken uneraino jarraitu zuen.
Grezia
bisitatzeko gogoa piztu zitzaion
Eneida
bere olerkian agertzen ziren tokiak ezagutu asmoz baino laster itzuli zen
Augusto
enperadorearekin.
Brundisium
, egungo
Brindisi
hirian hil zen
K.a. 19ko
irailaren 21ean
. Bere gorpua Napolesera eraman eta bertan hilobiratu zuten.
[1]
Erdi Aroan
,
Virgilius
forma berrian ageri zen maiz poetaren izen etorkizkoa. Bide batetik baino gehiagotarik argitu nahi izan da aldaketa horren zergatia: latinezko
virgo
"birjina" (Virgilioren umiltasuna dela-eta) edo
virga
"haga, zaharo" hitzen analogia, sasi-etimologiak eraginik, ekarri izan dute zenbaitek argigarri. Latinaz bertze hizkuntzak bere literatura -gehienki latinaren beraren literatura beretzez eta itzultzez- garatzen hasi zirenean, haraitzinako izenak zeinek bere hizkuntzaren ezaugarriei egokiturik erabiltzen hasi ziren. Horregatik,
Vergil
forma kausitzen dugu goi alemanezko testuetan,
Virgile
frantsesezkoetan,
Virgil
ingelesezkoetan, edo
Virgilio
italierazkoetan. XIX mendean, aldiz, ingelesezko forma egokitua
Vergil
jatorrizko formara aldatzea proposatu zuten,
Ameriketako Estatu Batuetako
klasizista zenbaitek eta, hori dela-eta, hiru formak hatzeman ahal daitezke egun ingelesez: bai
Virgil
bai
Vergil
egokituak, eta bai
Vergilius
jatorrizkoa ere.
- Appendix Vergiliana
, gaztetako olerkiak, Virgiliorenak ote dauden zalantzapean.
- Bukolikoak
(
Eclogae
izenburupean ere ezagunak), hamar liburukitan.
- Georgikoak
, lau liburukitan.
- Aeneis
, euskaraz
Eneida
, hamabi liburukitan.
Epopeia
bat da. Lana,
Augusto
erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok,
Homeroren
olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala,
Troiako Gerra
eta hiri honen suntsipena hartuz, eta,
Erromaren
fundazioa,
greziar
mito ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.
Virgiliok
, hil zorian zegoenean, Eneida erretzea agindu omen zuen, Augustoren propaganda politikotik geratzeko, edo lanak, berak nahi izan zuen perfekzio mailarik ez zuelako lortu.
Virgilioren obrak, ia argitaratu ziren unean, goitik behera aldatu zuten latindar poesia.
Eglogak
,
Georgiakak
eta
Eneida
liburuak gehienbat, eskolara joandako erromatarrak ezagutzen zituzten eskola programetako testu estandar bilakatu ziren. Virgilioren jarraitzaile diren olerkariek maiz egiten diote erreferentzia beraien poesien tartean hauek errazago uler daitezen.
Ovidio
olerkariaren kasua da edo
Lukanoren
epopeiaren batean ikus dezakegu hori.
Silio Italiko
,
Erromako Inperioko
politikaria, Virgilioren jarraitzailerik sutsuenetako bat izan zen.
Siliok
idatziriko
Punica Silius
olerki epikoko ia lerro guztietan Virgiliori egiten dio erreferentzia. Era berean,
Siliok
Virgilioren hilobia erosi zuen eta haren omena zaindu zuen.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
eraisten zihoan heinean, alfabetaturiko orok Virgilio maixua zela aitortu zuen.
Gregorio Tourskoak
Virgilio irakurri zuen eta hainbat tokitan egiten dio aipamen.
Dante Alighierik
, berriz, Virgilio bilakatu zuen Infernuko eta Purgatorioko gidari
Jainkotiar Komedia
n.
De vulgari eloquentia
n ere aipatzen du
Ovidio
,
Lukano
eta
Estaziorekin
batera, lau
regulati poetae
tako bat delarik.
Erdi Aroan
, Virgilioren itzala handia zen, jada, eta magia eta profeziarekin lotzen zuten kondairak inspiratu zituen.
III. mendetik
aurrera, behintzat, kristau pentsalariek
Eclogues
lanaren interpretazioa egin zuten eta urrezko aro bat irekiko zuen haurraren jaiotzan
Jesusen
jaiotzaren iragarpena ikusi zuten. Hori dela-eta, Virgilio
Bibliako
antzinako profeten pareko ikusi zuten
II. mendean
ere Virgilioren lanei bereigarri magikoak esleitzen zizkieten eta iragarpenerako erabili ohi ziren maiz.
XII. mendean
,
Napolin
hasi eta
Europa
osoan zabaldu zen Virgilio mago handi bat kontsideratu zuen ustea.
Virgilioren hilobia deritzon eraikina Piedigrottan dago,
Napoli
inguruan. Heriotza baino lehenago ere mirespena sortu bazuen,
Erdi Aroan
milagroekin erlazionatu zuten eta mende pare batean peregrinazio eta kultu objektu bilakatu zen.
- Vergiliusen Latinezko lanak
.