Victor Luis Gaminde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Luis Gaminde
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Victor Luis de Gaminde Mazarredo
Jaiotza Bilbo , 1801
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Heriotza 1870eko ekainaren 23a  (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia

Victor Luis Gaminde Mazarredo ( Bilbo , 1801 ? , 1870eko ekainaren 23a [1] ) Bizkaiko politikari liberala izan zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak. 1820-1823 urteetako saio liberaletan parte hartu zuen. Absolutismoaren garaian, erbestera jo, eta atzerrian egon behar izan zuen, 1831. urtea arte. Karlistek atxilotu zuten Lehen Karlistada hasi zenean (1833), baina ihes egitea lortu zuen. Gerra amaitu ondoren (1841), Vizcaino Originario egunkaria sortu zuen, Vascongado egunkari foruzaleari aurre egitearren. Garai hartan erdaratu zuen John Francis Bacon merkatari ingelesaren Six years in Biscay liburua. Bilbo Esparteroren aurka altxatu zenean, Zurbano jeneralak gogor zapaldu zituen matxinatuak, eta Diputazioko idazkari egin zuten Gaminde, Zurbano jeneralaren uste oneko gizona baitzen. Hiru urte geroago, moderatuek aginpidea lortu zutenean (1844), atzerrira joan behar izan zuen. Amnistia baten ondorioz itzuli zenean, Begonako udaleko idazkari izan zen. Harena da Impugnacion al proyecto llamado Arreglo de los fueros de las provincias vascongadas, presentado por la Comision del Gobierno a los de las mismas provincias obra (1852).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]