Versaillesko Ituna
Alemania
eta
Aliatuen
artean
Lehen Mundu Gerrari
amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen,
1919ko
ekainaren 28an
Versaillesko jauregian
sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiegnen
1918ko
azaroaren 11n
sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena gauzatzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.
[1]
Itunaren puntu nagusi eta eztabaidagarrien artean, gerra piztu izanaren erantzukizun osoa
Alemaniari
eta haren aliatuei leporatzea izan zen. Horrenbestez, 231-248 artikuluen arabera, herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde galdu eta kalteordainak ordaindu behar zituzten aurkarien mesedetan.
[2]
Ituna zailtasun handiekin bete zuten
1922tik
aurrera eta erabat urratua izan zen Adolf Hitlerren etorrerarekin.
Alemaniak
gerra ondorengo kalte-ordainak
1983an
likidatuta zituen, baina ituna egin zenetik jasotako interesen ordainketa zela-eta, 125 bat milioi
euro
falta ziren oraindik. Interes horiek ez ziren ordaindu
Alemania
birbateratua izan arte, eta sekula ez zituztela ordainduko zirudien. Azkenik,
Alemaniak
,
2010eko
urriaren 3an
, zorra guztiz kitatuta utzi zuen.
Lehen Mundu Gerra
bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak (
Frantzia
,
Erresuma Batua
eta
AEB
) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren
Alemaniarekiko
bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarerentzat eta Versaillesko Ituna
Alemaniari
ezarri zitzaiona izan zen.
Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta
Alemaniari
aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean,
1919ko
ekainaren 23an
, dolu eguna izan zen
Alemanian
, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta
Weimarko Errepublika
jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratua.
Bai
Alemaniako
ordezkaritzak eta baita
Alemaniako
gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (
Diktat
). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak,
Alemaniako
ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia
Alemaniak
gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde guztien artean.
Itunak
Nazioen Ligaren
sorrera ekarri zuen,
AEBetako
presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Sor litezken istiluetan bitartekariak ezarri behar ziren, gerra saihesteko.
Alemaniari
debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.
Alemaniar armadak ezin zituen 100.000tik gora
gudari
baino gehiago izan eta ezin zen
Rhin
ibaiaren ezkerraldean egon.
Alemaniaren zigor ekonomikoaren ideia nahiko era argian azaldu ahal da. Aliatuek zera espero zuten: dena ondo joanda, Alemaniak izenpetu zuen zor handia eta urtez urte hainbeste diru ordaindu eta gero, zigor osoa XX. mendearen amaierarako kitatzea.
Alemaniari
ezarritako baldintza gogor haiek
nazismoa
ekarri zuten eta ondorengo belizismoaren aitzakia izan ziren.
[3]
John Maynard Keynesek
aurreikusi zuen moduan, ordainezina izateaz gainera, sumindura eta etsipena sorrarazi zizkien alemaniarrei.
Munduko Bigarren Gerrako
arrazoi nagusietako bat izanda, Alemaniak ordaintzen segitu behar izan zuen,
2010
arte.
[4]
- I. atala- Klausula finantzarioa
- II. atala-
Alemania
ko mugak
- III. atala-
Europarako
klausulak
- IV. atala- Alemaniar eskubide eta interesak
Alemaniatik
kanpo
- V. atala- Ontzigintzako, airezko eta armadako klausulak
- VI. atala- Gerrako preso eta hilerriak
- VII. atala- Zigorrak
- VIII. atala- Konponketak
- IX. atala-
Nazioen Liga
ren Ituna
- X. atala- Klausula ekonomikoak
- XI. atala- Airezko garraioa
- XII. atala- Portuak, urezko bideak eta trenbide sareak
- XIII. atala- Lanaren Nazioarteko Erakundea
- XIV. atala- Prozedurak
- XV. atala- Bermeak
- XVI. atala- Aurreikuspenak
"Amerikako Estatu Batuak, Britaniar Inperioa, Frantzia, Italia eta Japonia (...), alde batetik, eta Alemania, bestetik, hurrengo erabakietan ados jarri dira:
42. Alemaniari lehengo gotorlekuak zaindu edo berriak egitea galaraziko zaio, bai Rhinen ezkerraldean, bai eskuinaldean (...).
45. Frantzia iparraldean ikatz meatzeak desegitearen ordaintzat (...), Alemaniak
Sarre
ko ikatz mehatzeen jabetza emango dio Frantziari (...).
51. 1871ko Bake Itunagatik Alemaniari emandako lurrak (Alsazia eta Lorena) frantses subirotasunpera itzuliko dira (...).
80. Alemaniak Austriaren independentzia onartu eta zorrotz errespetatuko du (...).
87. Alemaniak (...) Poloniaren independentzia onartuko du (...).
119. Alemaniak uko egingo die potentzia aliatu eta kidetu nagusien mesedetan, itsasoz bestaldeko jabetza guztien gaineko eskubide eta tituluei (...).
231. Gerraren ondorioz gobernu aliatuek eta haien nazioek pairatutako galera eta kalte guztien erantzulean Alemania eta haren aliatuak dira, beraiek sortu baitituzte (...).
232. Gobernu aliatuek eta kidetuek eskatzen dute beren biztanleria zibilarengan eta ondasunetan sortutako kalteak ordaintzeko, eta Alemaniak hori betetzeko konpromisoa hartzen du (...).
428. Rhineko mendebaldean dauden lurraldeak (...) potentzia aliatuen eta kidetuen tropek okupatuko dituzte, bermetzat, hamabost urtean (...)."
Itunaren ondorioz,
Alemaniak
lurralde ugari galdu zuen:
1910
ean 540.766 km
2
izatetik,
1925
ean 468.787 km
2
izatera pasatu zen. Gainera, kolonia guztiak galdu zituen, irabazleen artean banatu zirelako.
- Alsazia
-
Lorena
Frantziarentzat
izan zen (14.522 km² eta 1.815.000 biztanle 1905ean).
- Sarre
Nazioen Ligaren
menpe geratu zen eta 15 urtez
Frantziak
ustiatuko zuen.
- Eupen eta Malmedy
Belgikarentzat
izan ziren, baita Moresnet ere.
- Schleswig-Holstein daniarren esku geratu ziren.
- Posen
eta
Mendebaldeko Prusia
ko gehiena
Poloniaren
esku geratu ziren.
- Danzig
eta
Memel
hiri libreak izan ziren,
Polonia
eta
Nazioen Ligaren
menpe.
- Lituaniak
Niemen ibaiaren arroa lortu zuen.
- Togolandia
(87.200 km²) eta
Kamerun
go koloniak Frantzia eta
Erresuma Batuaren
artean banatu zituzten.
- Afrika Hegomendebaldea (gaurko
Namibia
)
Hegoafrikar Batasuna
ren menpe geratu zen.
- Tanganika
edo Ekialdeko Afrika alemaniarra Erresuma Batuaren menpe izan zen; Ruanda eta Burundi, berriz, Belgikaren menpe eta Kiongako portua, Portugalentzat berriro.
- Alemaniar Ginea Berria (241.231 km²) Erresuma Batuaren esku geratu zen baina, azkenean, Australiak hartu zuen. Polinesiako uharteak
Erresuma Batuaren
eta
Japoniaren
artean banatu zituzten.
- Alemania
eta
Austriaren
batasuna debekatu zuten.
- Otomandar inperio
aren murriztea:
Siria
,
Jordania
,
Libano
,
Irak
eta
Palestina
Frantziaren
eta
Erresuma Batuaren
menpe geratu ziren. Arabiar penintsulako herrialdeek independentzia lortu zuten.
- Material militarrak eta armadako unitateak galdu zituen.
- Renania
eta
Rhin
ibaiaren ezkerraldea desmilizaritatu zen.
- Armadaren murrizketa: 100.000 soldadu eta 4.000 ofizial, artilleria handirik, itsaspekorik eta hegazkinik gabea.
- Gerrako materialak ekoiztearen debekua.
- Armadaren Estatu Gorenaren desagerpena.
- Alemaniako
derrigorrezko soldadutzaren ezabapena.
- Kielgo kanalaren nazioarteko bilakatzea.
- 231 artikuluaren arabera,
Alemania
izan zen gerraren sortzaile bakarra. Honela zioen:
≪
|
Gobernu aliatuek diote eta Alemaniak onartzen du Alemaniaren eta bere kideen erantzukizuna, gerrari erantzun beharrean izan zirelako aliatuei galera guzti hauek sortzeagatik.
|
≫
|
- .Alemania ezin zen Nazioen Ligan sartu.
- Gerrako kalteordainetarako batzordea sortu zen.
- Merkataritzarako ontziteria galdu zuen eta itsasontzi gehiago eman behar zituen, aliatuei suntsitutakoen ordainetan.
- Bost urtean, 44 milioi tona ikatz, 371.000 abere, industria kimikoen eta botika industrien ekoizpenaren erdia... urtero herrialde irabazleei bidali behar zien.
- Alemaniako
jabetza pribatuen desjabetzea galdutako lurralde eta kolonietan.
- 132.000 milioi marko-urre alemaniarren ordainketa (400.000 dolar) 2010an bukatu zena. Ezinezko kopurua zen
Alemaniarentzat
eta ondorengo hiperinflazioa eragin zuen neurri horrek.
Versaillesko Itunak langilearen printzipio unibersalak aldarrikatu zituen. Hauek dira garrantzitsuenak:
- Gizakiaren lana ez da salgai bat eta ezin da merkaturatze objektutzat hartu.
- Enpresario eta langileen batasun eskubidea.
- Soldata duina.
- 8 orduko lanaldiak edo 48 ordukoak astean.
- Asteko atsedenaldia, 24 ordu gutxienez.
- Umeek lan egitearen abolizioa.
- Gazteen lanari mugak jartzea, haien garapen pertsonala hobetzeko.
- Soldata kopuru bera eta balorazio bera bai gizonezkoa edo emakumezkoa bada.
- Bidezko tratua langile guztientzat herrialde guztietan.
- Lanbide aztertzaileen zerbitzua herrialde guztietan emakumearen parte hartzearekin.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Tratado de Versalles, el fin de la Primera Guerra y el principio de la Segunda≫
La Vanguardia
2020-01-09
(Noiz kontsultatua: 2022-01-28)
.
- ↑
≪El Tratado de Versalles≫
anafrank.educ.ar
(Noiz kontsultatua: 2022-01-28)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Versalles, 1919, una paz para una nueva guerra≫
RTVE.es
2019-06-22
(Noiz kontsultatua: 2022-01-28)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El 28 de junio de 1919, el Tratado de Versalles puso fin a la Primera Guerra Mundial≫
SWI swissinfo.ch
(Noiz kontsultatua: 2022-01-28)
.