Vera Dontxeva Atseva
(
mazedonieraz
: Вера Дончева Ацева),
Dosta
(Доста)
ezizenez
(Oreovec,
Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma
(egun, Prilep udalerria,
Ipar Mazedoniako Errepublika
);
1919ko
azaroaren 24a
-
Skopje
, Ipar Mazedoniako Errepublika;
2006ko
azaroaren 10a
),
mazedoniar
politikari
komunista
eta
jugoslaviar partisanoen
kide bat izan zen,
Mazedonian
erresistentzia
partisanoaren
hastatzaileetako bat, hori dela eta
Jugoslaviako Herriaren Heroi
titulua jaso zuen.
II Mundu Gudaren
ostean politikari ezaguna izan zen Mazedonian, besteak beste Skopjeko
alkate
ere izan zen.
Vera Atseva
Oreovec
herrian jaio zen,
Prilep
herritik gertu (egun udalerri horren parte da).
Klase apaleko
familia batean jaiotakoa izaki, oso gaztetik lan egin behar izan zuen,
tabako industrian
lehenbizi
[1]
.
1935an
, 16 urterekin
sindikalgintzan
hasi zen.
1940ko
lehen hilabeteetan
Alderdi Komunistako
kide egin zen. Urte horren irailean, Alderdi Komunistaren Mazedoniarako Probintzi-Komiteko kide aukeratu zuten, baita ere Prilep herriko Tokiko Komiteko buru.
Ardatzeko potentziek
Jugoslavia
okupatu zuenean,
Mazedonia
Bulgariari
(eta eskualde bakan batzuk
Albaniari
)
anexionatu
zioten. Momentu horretan Atsevak Prilepen
erresistentzia armatua
egitea erabaki zuen,
Prilepen
destakamentu armatu bat sortuz eta
1941ko
urrian
polizia komisaldegi
bat erasoz, bertan
atxilotuta
zeuden komunista batzuk askatzeko asmoz. Operazioak ez zuen arrakastarik izan eta Atsevak eta bere kideek
klandestinitatera
egin behar izan zuten.
Bulgariarzaleak eta jugoslaviarzaleak Alderdi Komunistan
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Mazedonian,
partisanoek
, okupazioaz gain, beste arazo bat izan zuten: barne-zatiketa. Jugoslaviar
Alderdi Komunistaren
Mazedoniarako Probintzi- Komitean zatiketa handi bat izan zen
bulgariar
okupazioarekiko
ikuspegiaren eta erresistentzia-estrategiaren inguruan. Batzuk, kiderik jugoslaviarzaleenek, bulgariarrak okupatzaileetzat zituzten eta
erresistentzia armatua
berehala hastea nahi zuten. Beste batzuek, bulgariarzaleek, bulgariar okupazioa “
bateratze
” nazional” bezala ikusten zuten (euren ustez “okupazioa”, 1941 aurreko Jugoslavia zen), eta “mazedoniar populazioak onartu egin zuela” esanda ?kontutan izan behar da
mazedoniarren
eta
bulgariarren
artean
hizkuntz
- eta
kultur-harreman
handia dagoela, askoren arabera hizkuntza bera hitz egiten dute, eta batzuen arabera herri bera dira
[2]
[3]
[4]
[5]
[6]
, eta
nazio-kontzientziaren
azkartzea ere askotan batera gertatu izan da
[5]
[7]
[8]
[9]
[10]
-, ez zuten aurrez-aurreko erresistentzia-estrategia ontzat jotzen, batez ere
antifaxismoak
kolore antibulgariar bat izango bazuen
[11]
[12]
. Bigarren hauen artean zegoen orduko mazedoniar Probintzi-Komitearen buru
Metodi Xatorov “Xarlo”
, zeinak mazedoniar komunisten zelulen
Jugoslaviako Alderdi Komunistarekiko
diziplina hautsi zuen, mazedoniar
komunistak
Bulgariako Alderdi Komunistaren
pe ezarriz
[13]
[14]
[15]
. Xatoroven eta bulgariar komunisten iritzia zen mazedoniar gehienek bulgariar izaera ondo hartzen zutela, beraz, ez zela egoki bulgariar anexioaren kontra borrokatzea, eta erregimenaren kontra ere,
armez
baino
propagandaz
borrokatu behar zela
[16]
[17]
[18]
, zenbait iturriren arabera, Xatorovek bulgariar okupazioa ez zuen okupaziotzat “bateratzen nazionaltzat” baino
[15]
. Hori dela eta, nolabait, Mazedonian erresistentzia
partisanoa
nahiko baxua izan zen 1943 arte, mazezdoniar komunisten zuzendaritzatik elementu bulgariarzaleak baztertu edo lekutu arte
[15]
[19]
[20]
[21]
[22]
. Jugoslaviako Alderdi Komunistak zailtasunak izan zituen mazedoniar komunistak berriz diziplinara ekartzeko. Xatorov eta honen kideak politikoki salatu eta Alderditik kanporatu behar izan zituen
[14]
[23]
eta Bulgariako Alderdi Komunistarekin harremanak hautsi zituen. Azkenik 1941ko
irailean
Internazional Komunistak
esku hartu behar izan zuen:
jugoslaviarrei
arrazoia eman zien eta Mazedoniako komunistak Jugoslaviar Alderdi Komunistaren parte zirela ebatzi zuen
[15]
[24]
[25]
. Xatorov Alderditik zein Mazedoniatik kanporatua izan zen
[26]
. Jugoslaviako Alderdi Komunistak hartutako beste neurri bat, Serbiatik Mazedoniara koadro komunista berriak ?batzuk serbiarrak
Svetozar Vukmanovi? "Tempo"
,
Dragan Pavlovi?
edo
Dobrivoje Radosavljevi? "Bobi"
bezala, beste batzuk mazedoniarrak
Mara Natseva
eta
Lazar Kolixevski
bezala- bidaltzea izan zen
[14]
[27]
.
Halako koadroek, ildo berria ezartzerakoan Atseva bezalako militante mazedoniarrak euren alde izan zuten. Vera Atseva hasieratik kokatu zen mazedoniar komunisten barneko ildo jugoslaviarzalean, baita erakundean gutxiengoan zeudenean, Xatorov buruaren iritziaren kontra ere. Atsevaren arabera, bulgariar okupazioa hasi zenean, bere sorterrian, Prilepen, komunistek (tokiko antolakundearen burua Atseva bera zela)
serbiar etniako populazioa
babestu zuten, bulgariar nazionalisten mendeku gosetik
[28]
.
1942
hasieran, Atsevak, Xatorov postuan ordeztu zuen eta bere ildoa jarraitzen zuen
Bane Andreievekin
tirabira gogorrak izan zituen Alderdi Komunistaren barruan. Atsevaren arabera, Andreievek
VMROko
militante ohiekin (asko Bulgariaren okupazioaren aldekoak) harremana zuen, eta hori dela eta, okupazioaren kontrako borroka aktiboaren aurka aholkatzen zuen, Mazedonian erresistentzia oztopatuz (eta zenbait komunistaren arabera, trukean okupazioko zenbait agintarik babesa eman zioten). Gertakari hauek Jugoslaviar Alderdi Komunistaren Komite Zentralean salatu zituzten Atsevak eta bere senar
Borko Talevskik
[29]
. Hori dela eta 1942an Mazedoniako zuzendaritza komunista aldatu egin zuten, okupazioaren kontrako ildo aktiboago bat hartuz. Momentu horretan, Atsevak Alderdiarentzat ezkutuko lana egin zuen
Skopjen
,
Strumitsan
,
Bitolan
eta
Xtipen
.
1943ko
abuztuan Xar mendikateko destakamenduetan egin zuen lana.
1943an bertan, Mazedonian erresistentzia hedatzen ari zen urtean,
Mazedoniako Alderdi Komunista
sortu zen, Jugoslaviako Alderdi Komunistaren baitan (zenbait egileren arabera, Mazedoniako Alderdi Komunista sortzea jugoslaviar alderdiaren inspiraziozko mugimendu bat izan zen, behin kontrola ziurtatuta ?eta joera bulgariarzaleak apalduta- mazedoniar masa handiagoak erakartzeko
[15]
[30]
[31]
). Atseva ez zen bere Komite Zentralerako aukeratua izan, baina bai 1943ko
azaroan
sortu zen Mazedoniar-Kosovar Brigadaren komisario politiko. 1944ko
urtarrilean
Mazedoniako Alderdi Komunistako
Veles
, Xtip eta
Tikvex
hirietarako arduradun izan zen.
1944ko
abuztuaren 6an
,
Mazedoniako Nazio Askapenerako Asanblada Antifaxistaren (ASNOM)
sorrera-asanbladan parte hartu zuen -organu horiek,
Jugoslaviako Nazio Askapenerako Kontseilu Antifaxistaren
pekoak, partisanoen organu errepresentatibo eta politiko-administratiboak ziren, hau da Jugoslavian eta honen eskualde bakoitzean zeuden Gobernu-enbrioi partisanoak. ASNOM, beraz, Mazedoniako Gobernu partisanoa zen-. Hasierako asanblada horretan, ASNOMek “Mazedoniar Estatuaren berrezarpena” aldarrikatu zuen Jugoslavia federalaren barruan,
Mazedoniako Herri Errepublika
sortuz. Vera Atseva ASNOMen lehendakaritza-kontseiluko kide izan zen
[32]
.
Askapenaren
ostean, Vera Atsevak postu garrantzitsuak izan zituen, adibidez,
Mazedoniako Herri Errepublikaren
zein
Jugoslaviako Herri Errepublika Federalaren
parlamentuan parte izan zen.
1946tik
1960ra
bitarte
Mazedoniako Alderdi Komunistako
Komite Zentraleko kide izan zen, eta horrez gain
Mazedoniako Herri Langilearen Aliantza Sozialistaren
(
Herri Langilearen Aliantza Sozialista
Jugoslaviako Alderdi Komunistaren
masa-frontea zen) lehendakariorde baita.
1948an
Jugoslaviako Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. Urte horretan bertan,
Skopjeko
alkate
izan zen. Hala ere, postuan hilabete gutxi eman zituen (
Asparukh Kenevtxevek
ordeztu zuen), izan ere,
1949ko
martxoaren 17an
Mazedoniako Herri Errepublikako Nekazaritza Ministro izendatu zuten
[33]
.
1951an
, Mazedoniako Herri Errepublikako Osasun Publikorako eta Ongizaterako Ministro izendatu zuten. Jugoslaviako parlamentuaren Politika Sozialerako komisioaren buru izan zen baita.
Ivo Banacen
ustez, 1948an
Jugoslaviaren eta Bloke Sozialistaren arteko apurketa
eman ostean, Atsevaren inguruan “
stalinista
” izatearen susmoak izan ziren, baina sekula ez zen ez
atxilotua
ez publikoki kritikatua izan
[34]
.
1953ko
azaroaren 28an
Jugoslaviako Herriaren Heroi
izendatu zuten
[35]
[36]
.
1960an
, Mazedoniako Alderdi Komunistako idazkari nagusi
Lazar Kolixevski
kritikatu zuen, honek
Vidoje Smilevskiren
laguntzaz erabaki politikoak Mazedoniako Alderdi Komunistaren ohiko kanaletatik kanpo hartzen zituela salatuz. Hala ere, pultso politiko horretan galtzaile atera zen, eta 1960ko
irailaren 27an
Mazedoniako Gobernuko
ministro-kargua utzi behar izan zuen (postuan
Traitxe Grujovskik
ordeztu zuen)
[37]
,
Belgradera
lan egitera joan zelarik
[38]
.
2006an
hil zen Skopjen.
- ↑
(Serbokroazieraz)
STUPARI?, Darko. (1975).
Revolucionari i bez funkcija.
Rijeka: Otokar Ker?ovani argitaletxea., 405 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1984).
The National Question in Yugoslavia.
New York: Cornell University Press, 308-309 or.
.
- ↑
MARINOV, Tchavdar: “In defense of the native tongue: The standardization of the Macedonian language and the Bulgarian-Macedonian controversies” in DASKALOV, Roumen eta MARINOV, Tchavdar:
Entangled histories of the Balkans. Volume One: National Ideologies and Language Policies
(419-487. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2013.
- ↑
(Ingelesez)
BRUNNBAUER, Ulf. (2005). ≪““Pro-Serbians” vs. “Pro-Bulgarians”: Revisionism in Post-Socialist Macedonian Historiography”≫
History Compass
3. zkia. (1-17. orr.),
.
- ↑
a
b
MARINOV, Txavdar: “
Famous Macedonia, the Land of Alexander
: Macedonian identity at the crossroads of Greek, Bulgarian and Serbian nationalism” in DASKALOV, Roumen eta MARINOV, Tchavdar:
Entangled histories of the Balkans. Volume One: National Ideologies and Language Policies
(279-330. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2013.
- ↑
(Ingelesez)
LUNT,, Horace. (1959). ≪“The creation of Standard Macedonian: Some Facts and Attitudes”≫
Anthropological Linguistics
5
.
- ↑
(Ingelesez)
MARINOV, Tchavdar. (2010). ≪“Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia"≫
Societes Politiques Comparees. Revue Europeenne d’Analyse des Societes Politiques
25 (1-19 or.),
.
- ↑
(Ingelesez)
BRUNNBAUER, Ulf. (2003). ≪“Serving the Nation: Historiography in the Republic of Macedonia (FYROM) After Socialism”≫
Historein
4 (161-182. orr.)
.
- ↑
FRUSETTA, James: “Common heroes divided claims: IMRO between Macedonia and Bulgaria” in LAMPE, John eta MAZOWER, Mark:
Ideologies and National Identities. The Case of Twentieth Century Southeastern Europe
(110-130. orr.). Central European University Press. Budapest-New York, 2004.
- ↑
MARINOV, Tchavdar: “We, the Macedonians: The Paths of Macedonian Supra-Nationalism (1878?1912)” in MISHKOVA, Diana:
We the People. Politics of National Peculiarity in Southestern Europe
(107-138. orr.). CEU Press. Budapset-New York, 2009, 112-124. orr.
- ↑
(Ingelesez)
TOMASEVICH, Jozo. Stanford University Press. Stanford, 2001, 165-166. orr.. (2001).
War and Revolution in Yugoslavia, 1941-1945. Occupation and Collaboration.
Stanford: Stanford University Press, 165-166 or.
.
- ↑
Txavdar Marinov eta Alexander Vezenkoven arabera, bi ildo hauen artean nolabait adin-ezberdintasuna eta tradizio militantearekiko jatorri-ezberdintauna atzematen ziren. Gazteenak, 1920 bueltan jaiotakoak, zuzenean Alderdi Komunista Jugoslaviarraren kide egindakoak, jugoslaviarzaleagoak ziren. Zaharragoak, askotan Alderdi Komunistan Mazedonia Barneko Erakunde Iraultzailea-Batuatik zetozenak -VMRO (obedinena), VMRO erakunde panbulgariarraren ezkerreko zatiketa- bulgariarzaleagoak izan ohi ziren. Eta baita ere 1943tik aurrera, jugoslaviarzaleak gailendu ostean, garaitutako ildo bulgariarzalearen ondorengoek, bai “Mazedoniaren berezitasunak” eta “Mazedoniako beste eskualdeekin batzea” azpimarratzen zuten “Jugoslaviako herrien arteko ahaidetasuna” baino, zein “Jugoslavia” ordez “Balkanetako Federazioa” erabiltzeko joera zuten. MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 542-544. orr.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press, 83. eta 191-192 or.
.
- ↑
a
b
c
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 531. or.
- ↑
a
b
c
d
e
(Bulgarieraz)
MITXEV, Dobrin. (2006).
Партизанското движение във Вардарска Македония, 1941-1944 (Mugimendu partisanoa Vardar Mazedonian, 1941-1944).
.
- ↑
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 531. eta 533-534. orr.
- ↑
(Ingelesez)
SHOUP, Paul. (1968).
Communism and the Yugoslav National Question.
New York/Londres: Columbia University Press,
83
or.
.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press,
194
or.
.
- ↑
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 534-535. orr.
- ↑
(Ingelesez)
SHOUP, Paul. (1968).
Communism and the Yugoslav National Question.
New York/Londres: Columbia University Press, 83-84 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press,
192
or.
.
- ↑
(Ingelesez)
TOMASEVICH, Jozo. (2001).
War and Revolution in Yugoslavia, 1941-1945. Occupation and Collaboration.
Stanford: Stanford University Press, 166 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
SHOUP, Paul. (1968).
Communism and the Yugoslav National Question.
New York/Londres: Columbia University Press,
82
or.
.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press, 5 eta 192 or.
.
- ↑
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 532. or.
- ↑
Iturri batzuen arabera, Jugoslaviako Alderdi Komunistak Xatorov hiltzeko agindua ere eman zuen. Bulgariar Alderdi Komunistaren interbentzioak salbatu zuen egoera hori, eta Xatorov Jugoslaviatik (beraz, baita Mazedonia jugoslaviarretik) kanporatua zenez, bulgariar partisanoen zuzendaritzara lekualdatzea lortu zuen. Xatorov 1944an hil zen, iturri batzuen arabera, bulgariar Gobernuaren aurka borrokan, baina beste iturri batzuek jugoslaviar partisanoen akatze-talde berezi batek hil zuela diote. Ikus MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 531-532 orr.
- ↑
Paul Shoupen arabera, mazedoniar komunista batzuek ez zituzten koadro berri hauek onartu, 1941an Kominternek Mazedoniako zelulak Jugoslaviako Alderdi Komunistaren baitan egon behar zirela ebatzi aurretik, Mazedoniako komunistek ?ordura arte Bulgariar Alderdiaren pe egonik- Kolixevski eta Pavlovi? ebatzi egin zituzten. SHOUP, Paul:
Communism and the Yugoslav National Question
. Columbia University Press. New York/Londres, 1968, 82. or.
- ↑
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana:
Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions
(469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 543. or.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press, 194-195 or.
.
- ↑
MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana: Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions (469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 537-538. orr.
- ↑
(Ingelesez)
SHOUP, Paul. (1968).
Communism and the Yugoslav National Question.
New York/Londres: Columbia University Press,
85
or.
.
- ↑
(Mazedonieraz)
≪“АКТИ ЗА ИЗБОРИ И ИМЕНУВА?А-ПРЕЗИДИУМ НА АСНОМ ИЗБРАН НА ПРВОТО ЗАСЕДАНИЕ НА АСНОМ” (HAUTAKETA ETA IZENDAPENEN AKTAK-ASNOMEN LEHENDAKARITZA-KONTSEILUA, ASNOMEN LEHEN BILTZARREAN AUKERATUA)≫
Службен весник на федералната единица Македони?а во Демократска и Федеративна ?угослави?а (Jugoslavia Demokratiko eta Federalaren baitako Mazedoniako Unitate Federalaren Kazeta Ofiziala)
1
.
- ↑
(Mazedonieraz)
≪“УКАЗ ЗА РЕКОНСТРУКЦИ?А НА ВЛАДАТА НА НРМ” (MAZEDONIAKO HERRI ERREPUBLIKAREN GOBERNUAREN BERREGITURAKETARAKO DEKRETUA)≫
Службен весник на Народна Република Македони?а (Mazedoniako Herri Errepublikaren Kazeta Ofiziala)
8
.
- ↑
(Ingelesez)
BANAC, Ivo. (1988).
With Stalin against Tito. Cominformist Splits in Yugoslav Communism.
Londres: Cornell University Press,
196
or.
.
- ↑
(Mazedonieraz)
Народни херои од Македони?а (Mazedoniako Herriaren Heroiak).
Skopje: Наша книга (Gure liburua) argitaletxea, 57 or.
.
- ↑
(Serbieraz)
Narodni Heroji Jugoslavije (Jugoslaviako Herriaren Heroiak).
Belgrad: Народна к?ига (Liburu herrikoia) argitaletxea, 22 or.
.
- ↑
(Mazedonieraz)
≪“ЗА РАЗРЕШУВА?Е И ИМЕНУВА?Е ПРЕТСЕДАТЕЛ НА РЕПУБЛИЧКИОТ СОВЕТ ЗА СОЦИ?АЛНА ПОЛИТИКА И КОМУНАЛНИ ПРАША?А” (ERREPUBLIKAKO POLITIKA SOZIALAREN ETA AFERA KOMUNALEN KONTSEILUKO LEHENDAKARIAREN DIMISIOA ETA IZENDAPENA)≫
in Службен весник на Народна Република Македони?а (Mazedoniako Herri Errepublikaren Kazeta Ofiziala)
35
.
- ↑
TSRVENKOVSKI, Krste eta TOMOVSKI, Mirtxe:
Заробена вистина
(Atxilotutako egia). Култура. Скоп?е, 2003, 149-151. orr.