Valonia
[1]
(
valonieraz
Walonreye
;
frantsesez
Wallonie
),
Flandria
eta
Brusela-hiriburua eskualdearekin batera
Belgika
estatua
osatzen duten eskualde edo
nazioetako
bat da. Belgikako hegoaldean batez ere
frantsesez
hitz egiten diren eskualdeek osatzen dute.
Herrialdeko hegoaldean dago kokatuta,
Frantzia
eta
Luxenburgorekiko
mugan. 16.844
km²
ditu, Belgikaren azaleraren % 55,18, baina Belgikako biztanleen herena soilik bizi da bertan.
XIX. mendeko
Industria Iraultzaren
garaian Valonia Europako gunerik industrializatuena izan zen,
Erresuma Batuaren
atzetik,
ikatz
eta
burdina
meategi
handiei esker. Horri esker, aberastasun handia sortu zen Valonian, eta XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Belgikako eskualderik oparoena izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren, hala ere,
industria astunaren
garrantzia txikituz joan zen Europan, eta Flandriak Valonia gaindit zuen aberastasunean. Gaur egun Valoniak langabezia handia pairatzen du eta Flandriak baino
BPG
txikiagoa dauka. Belgikako bi eskualde hauen arteko desberdintasun ekonomikoa, berezitasun etnikoekin batera, gatazka politiko askoren iturri dira Belgikan.
Valoniako hiriburua
Namur
da, eta metropolitar eskualderik handiena
Lieja
da, baina udalerririk jendetsuena
Charleroi
da. Valoniako hiririk gehienak eta biztanleen bi herenak antzina Belgikako bizkarrezur industriala izandako Sambre eta Meuse haranean bizi dira. Haren iparraldean Belgikako Erdialdeko Lautada dago, laua eta nekazaritzarako egokia dena. Hego-ekialdean
Ardenak
daude, gutxi jendeztatuta dagoen eskualde menditsua.
Valoniaren iparraldeko mugan Flandria eta
Herbehereak
daude, hegoaldean eta mendebaldean
Frantzia
eta ekialdean
Alemania
eta
Luxemburgo
.
Valonia hitzaren erroa,
Gales
,
Cornwall
eta
Valakia
toponimoetan bezala,
Walha
("arrotzak" edo "kanpotarrak") hitz germanikoa da. Valonia
valoniarren
tributik dator, alegia,
Borgoinako Herbeheretan
hizkuntza erromantzeak
hitz egiten zituzten biztanleetatik.
Valoniako eskualdea honako probintzietan banatzen da:
Julio Zesarrek
Galia
mendean hartu zuenean, eskualdea
erromatartu
zen eta herrialde
germaniar
batean esparru latindar bihurtu
Goi Erdi Aroan
.
Valonian
iraultza industrialak
1830eko
Belgikako iraultza
baino lehen burutu zenez, bertoko
langile mugimendua
inportantea zen oso.
Lehen Mundu Gerran
, Valoniak begi onez ikusi zuen Belgika osoa
Alberto erregearen
(
1875
-
1934
) ondoan egotea, baina hori ez zuen luzaro iraun
flandriar
mugimendua gerra eta gero berpiztu zelako. Valoniako arrangura gehitu zen
Leopoldo III.ak
(
1901
-
1983
)
Frantzia
eta
Erresuma Batuarekin
elkarbidea hautsi eta
Adolf Hitlerrekin
hitz egin zuenean.
Bigarren Mundu Gerran
eskualdeen arteko haustura gehitu zen.
1940ko
alemaniar
erasoan zenbait flandriar erregimentuk desertatu egin zuten. Gainera, erregearen jarrera ez zen oso argia eta hori ez zen gustukoa valoniar langileriarentzat.
Ohituraz, Valonia
meatze
-eskualdea izan da.
Mons
-
Charleroi
arroko
ikatzak
XIX. mendean
valoniarrei boterea eman zien
Belgikan
, baina lehengo boterea egungo industria-birmoldaketa esan nahi izan du eta, gaur egun, bere ekonomia
Flandriakoa
baino ahulagoa da.
Valonia aberatsa
burdinan
eta
ikatzean
, eta baliabide hauek garrantzi berezia izan dute bere historian zehar. Antzina,
Sambre eta Meuse harana
industria gune garrantzitsua izan zen
Antzinako Erromako
inperioan.
Erdi Aroan
, Valonia
letoi
eta
brontzez
egindako tresnen toki bihurtu zen,
Huy
,
Dinant
eta
Chimay
eskualde mailako gune berezi bihurtu zirelarik. XII. eta XIII. mendeetan
Liejako
maisuek burdina
orea
birfintzeko metodo bat garatu zuten
labe garaien
bidez, "valoniarren metodo" deitu zena. Charleroi eta Borinage inguruetan ere ikatz meategiak ustiatu ziren, baina haien emaria txikia zen, eta batez ere erregai modura erabili zen inguruetako zenbait industrietan, esaterako
beiragintzara
zuzenduta Charleroi inguruan XIV. mendean sortu zena elikatzeko
[2]
.
XIX. mendean eskualdeak iraultza industrialaren ondorioak jasotzen hasi zen, batez ere
sillon industriel
("haran industriala") deituriko gunean. Europa kontinentalean guztiz industrializatu zen lehen area izan zen, eta Valonia munduko bigarren botere industriala bihurtu zen, bere biztanleen eta lurraldearen funtzioan, Erresuma Batuaren ondoren. Valoniaz kanpo Belgika osoan sasoian zegoen industria bakarra
Ganteko
oihalgintza
industria zen.
XX. mendeko bi mundu gerren ondoren, egoera erabat aldatu zen. 1950eko hamarkadaren amaieran Valoniako lantegiak zaharkituak zeuden, ikatza agortzen ari zen eta hura erauzteko kostua igotzen. Ordutik, Valonia bere burua ekonomikoki birdefinitzeko saioak egiten ari da. Garapen ekonomikoaren berrabiaraztea lehentasuna da agenda politikoan, eta gobernua industria berriak garapena sustatzen ari da, batez ere puntako teknologiari eta enpresa parkeei lotutakoa.
[3]
Ekonomia hobetzen ari da, baina oraindik ez da Flandriako ekonomiaren mailara iritsi.
Valoniako eskualde ia osoan
frantsesa
da ama-hizkuntza. Hala ere,
Lieja probintziako
86
commune
edo udalerrietatik bederatzik dute
alemaniera
hizkuntz ofizialkidetzat: (
Amel
,
Bullingen
,
Burg-Reuland
,
Butgenbach
,
Eupen
,
Kelmis
,
Lontzen
,
Raeren
eta
Sankt Vith
) eta beste bostek "
hizkuntza erraztasunak
dituzte. Bederatzi udalerri horiek,
Waimes
eta
Malmedy
udalerriekin batera "Ekialdeko kantonamenduak" izeneko eskualdea osatzen dute eta,
1919an
Versaillesko Itunari
esker
Belgikak
lortutako lurralde
prusiarrak
dira.
Beste lau udalerritan
nederlandera
ere ofizialkidea da:
Comines-Warneton
(Komen-Waasten),
Enghien
(Edingen),
Flobecq
(Vloesberg) eta
Mouscron
(Moeskroen).
Eskualde osoan ere
valoniera
hitz egiten da.
Mons
-
Ath
-
Tournai
triangeluan
pikardieraz
(
picard
) aritzen da, eta baita
Hainauten
ere;
Gaumen
berriz
lorreneraz
eta
Sugnyko
hiru herrixketan
xanpaineraz
eta
Arlon
barrutian eta
Sankt Vith
kantoian
luxenburgeraz
.
2004
-
2009
legegintzaldirako parlamentuak honako osaera du:
2019
legegintzaldirako parlamentuak honako osaera du:
[4]
|
---|
|
- Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituen
Irlandako Errepublika
estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
|
|
---|
Komunitateak
| |
---|
Eskualdeak
eta
probintziak
| |
---|