Unai Elorriaga Lopez de Letona
(
Bilbo
,
[1]
Bizkaia
,
1973ko
otsailaren 14a
[2]
)
euskal idazlea
,
irakaslea
eta
itzultzailea
da. Bost
eleberri
kaleratu ditu gaur arte.
SPrako tranbia
lehen eleberriarekin,
2001ean
plazaratutakoa,
Espainiako Narratiba Sari Nazionala
eskuratu zuen.
Bilbon jaio arren, betidanik
Algortan
(Bizkaia) bizi izan da.
Deustuko Unibertsitatean
Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen,
Euskal Filologiaren
espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura
irakasle
, hizkuntza zuzentzailea,
itzultzaile
eta ikertzailea izan da.
Edebe
argitaletxean eta
Labayru ikastegian
lan egin du.
2003
urteaz geroztik nagusiki literatura idazten dihardu.
[1]
Literatur ideia batzuk
saiakera izan zuen argitaratutako lehen idazlana,
Labayruren
eskutik
2001ean
. Gerora
SPrako tranbia
etorri zen (
Elkar
,
2001
), bere lanik esanguratsuena
euskaraz
argitaratua eta honek izan zuen arrakasta eta gero idazketa lanbide profesionaltzat lantzea erabaki zuen,
2016an
irakasle plaza lortu zuen arte.
[3]
Elorriagak idazle bezala fama eta ospea lortu zituen
SPrako Tranbiak
2002ko
Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eta
gaztelerara
itzuli zuenean,
Euskal Herritik
kanpo ezaguna eginez. Harrezkero
Alfaguarak
argitaratzen dizkio gaztelerara itzulitako liburuak. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da;
Bernardo Atxaga
1989an
Obabakoak
lanarekin izan zen lehenengoa.
Bi urte geroago,
2003an
,
Van't Hoffen ilea
argitaratzea lortu zuen Elkar Argitaletxea eta
Beasaingo Udalak
eskaintzen duten
Igartza bekari
esker.
[4]
Vredaman
2005ean
iritsi zen lau kontakizunez osaturik.
[4]
Amaia Gabantxok
egin zuen ingelesezko itzulpena ("Plants Don't Drink Coffee")
2009an
plazaratu zuen
Archipelago Books
argitaletxeak
New Yorken
.
[5]
Kontakizun hauetako bat
haur
eta
gazteei
egokitu zien Unaik
Matxinsaltoen belarriak
haur liburua argitaratuz
2006ean
.
[6]
Lau urteren lanaren emaitza izan zen
Londres kartoizkoa da
,
diktaduren
nondik norakoak jorratzen dituen lana
2009an
argitara emana.
[7]
2015ean
beste sari garrantzitsu bat jaso zuen,
Kritika Sari Nazionala
Iazko hezurrak
eleberriagatik eta
Espainiako Narratiba Sari Nazionalean
eta
Euskadi Literatura Sarian
ere finalista izan da.
2016an
107 kiwi
haurrentzako liburua izan zen
Euskadi Literatura Sariaren
finalisten artean.
[8]
Unai Elorriagaren lanak hainbat
hizkuntzetara
itzuli dira, hala nola,
italiera
,
ingelera
,
galiziera
,
alemaniera
,
errusiera
eta abar, gaztelerara berak itzultzen dituelarik.
Egunkari
desberdinetan parte hartzen du
[9]
[10]
eta munduko zenbait
Unibertsitateetan
ere hizlari lanak egin izan ditu.
[11]
[12]
- SPrako tranbia
.
Elkar
,
2001
.
- Van't Hoffen ilea
. Elkar,
2003
.
Igartza Sariaren
irabazlea.
- Vredaman
. Elkar,
2005
.
- Londres kartoizkoa da
. Elkar,
2009
.
- Iazko hezurrak
.
Susa
,
2014
.
- Iturria
. Susa,
2019
.
Matxinsaltoen belarriak
|
---|
|
|
|
Unai Elorriaga,
Matxinsaltoen belarriak
liburuaren pasarte bat irakurtzen.
|
|
Argitaratze-data
| 2006
|
---|
Ilustratzailea
| Eider Eibar
|
---|
Bilduma
| Xaguxar
|
---|
Orrialdeak
| 122
|
---|
ISBN
| 84-9783-399-6
|
---|