- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; Nafarroa Garaiko herri hustua gaitzat duena beste hau da: ≪
Ugao (Zirauki)
≫
Ugao
|
---|
Bizkaia
,
Euskal Herria
|
Ugaoko udaletxea.
|
|
|
Estatua
| Espainia
|
---|
Erkidegoa
| Euskal Autonomia Erkidegoa
|
---|
Lurraldea
| Bizkaia
|
---|
Eskualdea
| Nerbioi ibarra
|
---|
Izen ofiziala
| Ugao-Miraballes
|
---|
Alkatea
| Ekaitz Mentxaka (
EAJ
)
|
---|
Posta kodea
| 48490
|
---|
INE kodea
| 48065
|
---|
Herritarra
| ugaotar, miraballestar
1
|
---|
|
Koordenatuak
| 43°10′53″N
2°54′01″W
/
43.181388888889°N 2.9002777777778°W
/
43.181388888889; -2.9002777777778
|
---|
|
Azalera
| 5,2 km²
|
---|
Garaiera
| 81 metro
|
---|
Distantzia
| 12 km
Bilbora
|
---|
|
Biztanleria
| 4.164
(2023)
36 (2022)
|
---|
|
2.051 (%49,3)
|
| (%50,5) 2.101
| |
|
|
Dentsitatea
| 832,8 bizt/km²
|
---|
Hazkundea
(2003-2013)
[1]
| -% 0,12
|
---|
Zahartze tasa
[1]
| % 15,23
|
---|
Ugalkortasun tasa
[1]
| ‰ 32,15
|
---|
|
Jarduera tasa
[1]
| % 80,41
(2011)
|
---|
Genero desoreka
[1]
| % 6,41
(2011)
|
---|
Langabezia erregistratua
[1]
| % 12,47
(2013)
|
---|
|
Euskaldunak
[1]
| % 36,06
(2010)
|
---|
Kaleko erabilera
[2]
| %
(2016)
|
---|
Etxeko erabilera
[3]
| % 20.78
(2016)
|
---|
|
Sorrera
| 1375. urtea
|
---|
Webgunea
| http://www.ugao-miraballes.net
|
---|
Oharrak
| 1
Euskaltzaindia:
145. araua: Bizkaiko herri izendegia
.
|
---|
Ugao
[4]
(ofizialki
Ugao-Miraballes
)
Bizkaiko
hegoaldeko
udalerri
bat da,
Arratia-Nerbioi
eskualdekoa.
Bilbotik
15 kilometro hegoaldera dago,
Nerbioi
ibaiaren arroan. Herrigunea itsas mailatik 81 metro gorago dago; udalerriak 4,54 km
2
ditu guztira, eta 2016. urtean 4.088 biztanle zituen.
Ugaoko orografia malkartsua da. Ez du tontor garairik, baina zaila da bertan toki laurik aurkitzea. Mendiz inguratutako haran batean dago. Mendebaldean udalerriko punturik altuena
Artanda
mendia da (547 m), eta ekialdean
Pagasarri
mendiaren magalek osatutako zenbait muinotxo daude. Nerbioi ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria. Haran estuan kokatua dago ibaia, eta ekialdetik Zeberio erreka jasotzen du ibaiadar nagusi. Udalerrian badaude Nerbioira isurtzen diren beste errekasto batzuk ere.
Inguruan dituen udalerriak hauek dira:
Arrigorriaga
, iparraldean;
Arrankudiaga
, mendebalde eta hegoaldean; eta
Zeberio
, ekialde eta hegoaldean.
Herrigunea txikia da: alde zaharra kale bakarrak osatzen du, kale nagusiak alegia, eta inguruetan azken urteotan eraikitako auzo berriak daude.
Horrez gain, landa-auzo txikiak ditu Ugaok:
Udiarraga
,
Arandia
,
Markio
,
Basakoetxe
,
Elosu
,
Astibi
,
Beretxa
,
Iturrigorrialde
,
Ondategui
,
Urkemendi
,
Usila
,
Lupardo
,
Leitoki
eta
Dimutio-Etxebarri
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako
emaitzen ondorioz,
EAJko
Ekaitz Mentxaka hautatu zuten alkate. EAJk zazpi zinegotzi lortu zituen, eta
Bilduk
lau.
2015eko udal hauteskundeen
emaitzen ondorioz, Ekaitz Mentxakak alkate postua berretsi zuen. EAJk zortzi zinegotzi lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen
Euskal Herria Bilduk
hiru.
Herriko hizkera
mendebaldeko euskararen
?bizkaieraren? sartaldeko multzoan sailkatu du
Koldo Zuazo
hizkuntzalari ezagunak.
Euskaldun kopurua handituz joan da Ugaon azken 20 urtean.
Urtea
|
Euskaldunak
|
Ia-euskaldunak
|
Erdaldunak
|
1986
|
27,5
|
12,5
|
60,0
|
1991
|
27,1
|
24,1
|
48,9
|
1996
|
35,3
|
17,1
|
47,7
|
2001
|
36,5
|
23,2
|
40,3
|
Hala ere, kale erabileraren neurketek erakusten dute euskararen erabilera jaitsi egin dela Arratia-Nerbioi eskualdean.
Jai nagusia
Udiarragako
Ama Birjinaren omenezkoa da,
irailaren 8an
ospatua.