Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirritxo txikia
(
Charadrius dubius
)
charadriidae
familiako
hegazti
zangaluzea
da
[1]
,
Europan
eta mendebaldeko
Asian
bizi dena eta
neguan
Afrikara
migratzen du.
Hegazti
limikola
txiki bat da, ahaidean duen
txirritxo handia
baino txikiagoa. 15'5-18 cm arteko luzera eta 32-35 cm arteko hego-zabalera ditu. Itxura trinkoa du, buru handi samarra eta moko motza. Arra eta emea antzekoak dira, emearen koloreak apalagoak ordea. Lepoko zuria eta beltza ditu eta buruan ere marra zuri eta beltzak ageri ditu. Mokoa beltza da eta begian eraztun horia dauka. Pileoa marroia da. Bizkarra, hegoak eta buztana marroiak dira eta sabelaldea zuri zuria. Hanka horiak ditu
[2]
.
Euskal Herrian udan ikusten dugu batez ere. Ur ertzetan egoten da, hala kostaldean nola barnealdean, beti ere hondarretan edo harri txintxarretako eremuetan, gizakiak sorturikoak izanda ere bai. Normalean nahiago izaten ditu ur gezak gaziak baino.
[3]
Intsektujale handia da.
Kakalardoak
,
euliak
,
inurriak
,
kilkerrak
eta
tximeleta
eta
txitxiburduntzien
larbak ere bai
[3]
.
Armiarmak
eta beste ornogabe batzuk ere kontsumitzen ditu
[2]
.
Ugal garaia apirila eta irala artean luzatzen bada ere ekainean izaten da ohikoena. Hasieran arrak habia egiteko lurraldea aukeratzen du
[3]
. Habia ur ertzetako harea eta lokatzetan egiten duen zulo bat da. Landare hondar eta harritxoez estaltzen du eta bertan lau arrautza jartzen ditu emeak. Arrautzek orbain ugari dituzte inguruan ongi kamuflatzeko. 24-25 egunetan zehar txitatzen aritzen da emea eta arrak habia babesten du, etsaien bat ikusiz gero haren atentzioa desbideratuz
[3]
. Txitan jaio eta berehala gai dira beren kabuz ibiltzeko eta elikatzeko. Hurrengo 30 egunetan erabat garatuko dira
[2]
.
Giovanni Antonio Scopoli
naturalista italiarrak deskribatu zuen aurrenekoz 1786. urtean. Hiru azpiespezie ditu
[4]
:
- Charadrius dubius curonicus Gmelin, 1789
- Charadrius dubius dubius Scopoli, 1786
- Charadrius dubius jerdoni (Legge, 1880)