Wikipedia, Entziklopedia askea
Txabarri jauregia
Bilbon
dagoen
jauregia
da. Aurrealdean deigarria da dauzkan kolore eta osaketa bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.
[1]
Indautxu
auzoko
Moyua plazaren
5. zenbakian dago.
Bilboko
zabalgunearen
bihotz-bihotzean kokatzen da, bere lantzer nagusia Moyua plazara begira dago eta bere aurrealdeko lerroa
Kale Nagusia
eta
Elkano kalean
zehar luzatzen da.
Jauregia 1889 eta
1894
bitartean
Atanasio Anduiza
arkitektoak eraiki zuen, aurretik
Paul Hankar
arkitekto
belgikarrak
garaiko Cortes
Victor Txabarri
Salazar finantzari eta Ahaldun Nagusia eta bere sendiaren bizileku izan zedin proiektatu zuelarik.
[2]
Halere eraikineko zenbait egongela
Jose Etxenagusiak
apaindu zituen.
1943tik
aurrera
Espainiako
Gobernu Zibilak
Bizkaian
duen egoitza da, ondorioz,
1943
-
1947
artean funtzio hori betetzeko
Eugenio Aginaga
arkitektoak zaharberritu egin zuen.
Neoflandiar iradokizunetan oinarritutako lan eklektikoa da.
Eraikin honek oinaldea, behe-solairua, hiru solairu eta
mantsardak
ditu. Koloreanitzeko
harlanduz
moldatua dago eta apaindura
iztukutua
eta forjaketako gai garrantzitsuak ere baditu.
Eraikinaren erabilera aldatu ostean arku eskartzanoko sarrera nagusia ireki zen. Aurrealdean eskuinaldeko ardatzean
ateburudun
sarrera bat du. Bere hiru solairuetan itxura asimetriko eta puntu-erdikoa duten ateburudun kofadura kopuru handia dago: leihoak, harrizko
balustrada
edo burdinazko karela duten begiratoki eta balkoiak. Mantsarda solairuan hainbat ganbara daude.
Txabarri jauregiak zaharberritze garrantzitsuak jasan izan ditu, bai bere barne egituran nahiz sarreretan ere, hauekin zeukan erabilerari hobekiago egokitzeko asmoz. Berritze nagusia
1943
-
1947
urteen artean
Eugenio Maria Aginagak
burututakoa da, honek etxea Espainiako Gobernu Zibilaren Bizkaiko egoitza izan zedin egokitu zuelarik.