Tulcea

Koordenatuak : 45°11′N 28°48′E  /  45.19°N 28.8°E  / 45.19; 28.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tulcea
Tulcea
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea   Errumania
Konderria Tulcea
Alkatea ?tefan Ilie (en) Itzuli
Izen ofiziala Tulcea
Jatorrizko izena Tulcea
Posta kodea 820002?820249
Herriburua Tulcea (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 45°11′N 28°48′E  /  45.19°N 28.8°E  / 45.19; 28.8
Map
Azalera 115 km²
Altuera 30 m
Demografia
Biztanleria 65.624 ( 2021eko abenduaren 1a )
?8.083 (2011)
Dentsitatea 328,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Aalborg , Werkendam , Aprilia , Fratta Polesine , Rovigo , Amasya , Izmail , Ilion (en) Itzuli, Xumen , Aalborg Municipality (en) Itzuli eta Larnaca Municipality (en) Itzuli
Matrikula TL
http://www.primaria-tulcea.ro

Tulcea (bulgarieraz, errusieraz eta ukraineraz: Тулча, Tulcha ; turkieraz: Hora-Tepe edo Tolcu ) Errumaniako hiri bat da, Tulceako konderriko hiriburua. Dobruja eskualdean dago, Danubio ibaiaren ertzean. 2002. urtean, 91.875 biztanle zituen.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiria K.a. VIII. mendean sortu zuten traziarrek; "Aegyssos/Aegyssus" izena zeukan. I. mendean erromatarrek eskuratu zuten, eta harresiz eta dorrez gotortu zuten: oraindik aztarnak daude. IV-V. mendeetan bizantziarren esku egon zen; gerora, bulgariarrenean, Genovakoen esku, eta Valakiakoen menpe egon zen aldi batez, 1416. urtean Otomandar Inperioak konkistatu zuen arte. 1848. urtean ontziola zeukan hiri txiki bat zen; hiri-izaera 1860. urtean eman zioten, probintziako hiriburu izendatu zutenean. Errumanian 1878. urtean sartu zen, Dobruja osoarekin batera.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Danubioren deltak lurraldeko eremu gehiena hartzen du; izan ere, gaur egun Europako Biosfera erreserba handiena da: hegazti-mota ugari bizi dira bertan, besteak beste.

Arrantza da jarduera-ekonomiko nagusia. Aker ontziolan egiten dute lan hiriko biztanle askok.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]