Wikipedia, Entziklopedia askea
Theresa Mary May
(Brasier jaiotzez) (
Eastbourne
,
Ingalaterra
,
1956ko
urriaren 1a
- ),
Erresuma Batuko
politikaria eta
lehen ministro
ohia da.
[1]
1997an diputatu aukeratua izan zen
Maidenhead
barrutian. 1999an
itzaleko kabinetean
sartu zen eta hainbat ardura izan zituen William Hagueren, Iain Duncan Smithen, Michael Howarden eta
David Cameronen
zuzendaritzapean.
2010eko legebiltzarreko hauteskundeen ondoren,
[2]
May barne saileko
estatu idazkari
izendatu zuten David Cameronen koalizio gobernuan, 2015eko hauteskundeen ondoren ere mantenduko zuen postua. Postu hori betetzen bigarren emakumea izan zen, Jacqui Smith laboristaren ondoren.
[3]
Poliziaren berrantolaketa egin zuen eta drogen eta inmigrazioaren aurkako neurriak zorroztu zituen.
[4]
2016an
[5]
,
Erresuma Batua Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketaren
ondorioz, David Cameron lehen ministroaren dimisioa ekarriko zuena,
Alderdi Kontserbadoreak
hura aukeratu zuen Cameronen lekua hartzeko. 2016ko uztailaren 13an hartu zuen kargua, eta hala, postu hori betetzen zuen bigarren emakumea bilakatu zen,
Margaret Thatcherren
ondoren.
2019an, Brexit nego
[6]
ziatzeko orduan izandako jarreragatik haren alderdiaren barnetik zein kanpotik jasandako presioen ondorioz dimisioa aurkeztu zuen Alderdi Kontserbadorearen buruzagi gisa. Dimisioaren ondoren izandako primarioetan
Boris Johnson
brexit zalea hautatu zuten Mayren ondorengo, eta Lehen Ministro gisa ordeztu zuen 2019ko uztailean.
[7]
Theresa Mayk bere burua
one-nation kontserbadoretzat
hartzen du eta zenbaitek liberal-kontserbadore bezala definitu dute.
[8]
[9]
[10]
Theresa Mayen senarra Philip May da, eta 1980an ezkondu ziren. Unibertsitatean elkar ezagutu zuten.