Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodoro Dublang Uranga
(
Gasteiz
,
Araba
,
1874ko
azaroaren 9a
-
1940ko
urtarrilaren 11
)
euskal herritar
margolaria
zen.
Gasteizen
jaio zen
1874
. urtean. 10 urte zituenean umezurtz geratu zen eta bere osaba Gregorio Dublangek eta izeko Juana Tolosanak beren etxean jaso zuen. Ingeniari militar bezala
Kuban
kanpaina egin zuen. Bere lanbidea margolaritzarekin adostu zuen.
Ignacio Diaz de Olano
margolariaren estudioan
margolaritza
ikasi zuen.
Europatik
bidaiatu zuen eta pinakoteka ugari bisitatu zituen.
Madrilgo
Arte Ederretako Zirkulura eta
Pradoko Museora
sarritan joan zen.
El Greco
eta
Francisco Goya
margolarien lanak miresten zituen.
1910eko hamarkadako
erdialdera
Madrilgo
Salamanca auzoko Villanueva kalean estudio bat ireki zuen.
1913ko
uztailean
Tolosan
ospatu zen Euskal Artisten Erakusketan parte hartu zuen.
1916ko
abuztuan
Gasteizko
Langileen III. Lehiaketan parte hartu zuen. Bertan
Las Conchillas del Ebro (Salinillas de Buradon)
,
Nublado
,
Sol de la tarde
,
Salinillas de Buradon
eta
Estudio
izeneko hiru margolan aurkeztu zituen.
1934ko
abuztuan
Ignacio Diaz de Olano
eta bere ikasleen erakusketan parte hartu zuen.
Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan
zortzi margolan erakutsi zituen:
Cabeza de estudio
,
Ramillete de flores
,
Flores al aire libre
,
Primavera y otono
,
El Maestro
(Diaz de Olanoren erretratua),
Ermita de Santa Lucia
,
Estudio al aire libre
eta
Rioja alavesa
.
1936ko
abuztuaren 5etik
abuztuaren 23ra
arte Arabako Artisten Erakusketa prestatu zuen
Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan
Emilio Ibargoitiarekin
batera.
Espainiako Gerra Zibilean
bere lanetako asko desagertu ziren.
1940ko
urtarrilaren 11n
hil zen.