Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebista-programa
edo
telebista-saioa
telebistaren
bidez ematen den aldizkako emanaldia da, goiburu edo izenburu batez ezagutzen dena.
Telebista kateek
euren programazioa ordu blokeka antolatzen dute, eta horiek dira telebista-saioak. Besteak beste, entretenitzeko edo informatzeko izaten dira saioak.
[1]
Kontzeptuaren beste erabilera bat, berriz, terminologia mediatikoan bertan erabiltzen dena da. Hedabideetako profesionalek hitz hori erabiltzen dute informazioa, kirola eta fikzioa ez den edukia deskribatzeko. Adiera horren arabera, telesail bat,
film
bat, futbol-partida bat edo albistegi bat ez litzateke programa bat izango, eta termino hori gainerako programazio-lerroetarako gordeko litzateke (
lehiaketak
,
magazinak
,
telerrealitateak
,
Late-night-ak
, etab). Bereizketa hori kate gehienek euren ekoizpen eremuak eta bestelako telebista iturriak antolatzeko duten moduaren araberakoa da.
[2]
Telebista-saioak generoz sailkatu daitezke: