- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Tebas
≫.
Tebas-Muru Artederreta
|
---|
Nafarroa Garaia
,
Euskal Herria
|
|
Bandera
|
Armarria
|
|
|
|
Herrialdea
|
Euskal Herria
|
---|
Lurraldea
|
Nafarroa Garaia
|
---|
Merindadea
|
Zangoza
|
---|
Eskualdea
| Irunerria
|
---|
|
Estatua
|
Espainia
|
---|
Erkidegoa
|
Nafarroa
|
---|
Izen ofiziala
| Tiebas-Muruarte de Reta
|
---|
Alkatea
| Yolanda Obanos Irure
(
AITCM
, indep.)
|
---|
Posta kodea
| 31398
|
---|
INE kodea
| 31228
|
---|
Herritarra
| tebastar, muruartederretar
|
---|
|
Koordenatuak
| 42°41′35″N
1°38′25″W
/
42.693055555556°N 1.6402777777778°W
/
42.693055555556; -1.6402777777778
|
---|
Azalera
| 21,7 km²
|
---|
Garaiera
| 575 metro
|
---|
Distantzia
| 14 km (
Irunetik
)
|
---|
|
Biztanleria
| 660 (2023:
25)
|
---|
|
291 (%44,1)
| (2019)
| (%47,7) 315
| |
|
|
Dentsitatea
| 30,97 biztanle/km²
|
---|
Zahartzea
[1]
| % 37,82
|
---|
Ugalkortasuna
[1]
| ‰ 48,61
|
---|
|
Jarduera
[1]
| % 80,68
(2011)
|
---|
Desberdintasuna
[1]
| % 0
(2011)
|
---|
Langabezia
[1]
| % 9,74
(2013)
|
---|
|
Euskaldunak
[1]
[2]
| % 7,10 (2018:
%3,71)
|
---|
|
Webgunea
| http://www.tiebas-muruarte.es/
|
---|
Tebas-Muru Artederreta
[3]
(
[teβas? mu?u a?teðereta]
)
Nafarroa Garaiko
udalerria da. Izenak erakusten dituen bi herriekin batera,
Tebas
eta
Muru Artederreta
, hirugarren gune bat ere dago udalerrian:
Arrizabalaga
(Campanas). 633 biztanle zituzten
2014. urtean.
Iruneko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala,
Irunerriko Mankomunitatea
arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Herria
Zangozako merindadearen
ekialdeko herria da,
Irunerriko
gune metropolitarraren hegoaldean eta
Nafarroako
hiriburutik 14 kilometrora kokatua.
Tebas-Muru Artederretak
Beriain
eta
Elortzibarrekin
egiten du muga iparraldean,
Untzuerekin
ekialdean,
Biurrun-Olkotzekin
hegoaldean, eta
Galar Zendearekin
mendebaldean.
Bestela,
Alaitzeko mendilerroak
udalerria zeharkatzen du.
Klimak ezaugarri azpimediterranenoak dauzka,
uda
garaian bi hilabete idor, 800 eta 1.000mm arteko prezipitazioak eta 12 eta 13 gradu bitarteko batez besteko tenperatura. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira herrigunean eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Basoak
Alaitzeko mendilerroan
hedatzen dira eta arteek eta pagoek osatzen dituzte. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, asko murriztu da zuhaitz hauen azalera, eta gaur egun 100 hektarea baino gutxiagoko artedia dago Tebasen. Birlandaturiko pinuek (pinu beltza batez ere) 16,8 hektarea hartzen dituzte.
Herrigunearen kanpoaldean
Erreniegarako
bidean eta itsasoaren mailatik 568 metrora,
Nafarroako
gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.
[4]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu
datu gordinak
.
Muru Artederreta herrian Murugain, Burdin Aroko herri gotortua dago.
Herriaren sorrera-data zehatza ezagutzen ez den arren, garapen handieneko garaia
XIII. mendean
bizi izan zuen
Tibalt II.a
erregearen agintaldiarekin batera. Erregeak bere egoitzetako bat ezarri zuen Tebasen,
1263
. urtean Orreagako Kolegiatari Tebasko lurrak erosi eta gero. Erregeak,
Badoztainen
zituen lur batzuk eskaini zizkion kolegiatari ordain gisa.
1264an
erregeak
Lizarrako
herritarren foru berak eman zizkien Tebasko herritarrei, eta bi hilabete geroago, "eginkizunetatik libre" izateko pribilegioa eman zien.
1283an
, berriz, erreinuko gobernadore zen Launayko Clementek, herritarrek jada zeuzkaten pribilegioak kontuan harturik,
Lizarrako
foruaren berdina ezarri zuen. Tebasek "probestua" zeukan, ordena publikoa mantendu eta gaizkileak zigortzeko boterearekin.
Tebas-Muru Artederretako biztanleria
|
|
2008ko
erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,93 (
Nafarroako
batezbestekoaren azpitik).
Udaletxea
Tebas
kontzejuan dago. Tebasko udaleko idazkaria
Biurrun-Olkozko
idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
2007an
Tebas-Muru Artederretako alkate kargurako
Agrupacion Electoral Amigos de Tiebas-Muruarte de Reta
(AEATM) zerrendako Diego Prim Monreal aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa;
Agrupacion Independiente Sierra de Alaiz
(AISA) taldeak beste hiru hautetsi lortu zituen. Baliogabeko botoak 17 izan ziren (emandako guztien %4,43) eta 21 boto zuri izan ziren (botoen %5,72). Abstentzioa %22,74koa izan zen.
Tebas-Muru Artederretako Udala (2007)
Alderdia
|
Botoak
|
Zinegotziak
|
AEATM
|
189
|
4
|
AISA
|
157
|
3
|
2011ko udal hauteskundeetan
zerrendarik bozkatuena
Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta
(AITCM) izan zen eta Yolanda Obanos zerrendaburua alkate bihurtu zen. Zinegotzi kopuru bera (3)
Agrupacion Independiente Ciudadanos de Tiebas
(AICT) taldeak erdietsi zuen;
Agrupacion Independiente Sierra de Alaiz
(AISA) hirutik bakarrera jaitsi zen eta
Agrupacion del Castillo de Tiebas
(ACT) udalbatzatik kanpo geratu zen.
Tebas-Muru Artederretako Udala (2011)
Alderdia
|
Botoak
|
Zinegotziak
|
AITCM
|
153
|
3
|
AICT
|
132
|
3
|
AISA
|
76
|
1
|
ACT
|
38
|
0
|
Hauek izan dira Tebas-Muru Artederretako azken alkateak:
Nafarroako Hiriarteko Garraioa
sareko
322
eta
334
lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
Condaren
Irunea
eta
Zaragoza
bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:
Condaren
Irunea
eta
Lodosa
bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Nafarroako
gobernuak onartutako
Euskararen Foru Legearen
arabera Tebas-Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra
gaztelania
zen.
2001eko
erroldaren arabera, herritarren %3,45ek zekien
euskaraz
hitz egiten.
2008an
Nafarroako Ezker Batuak
eta
Nafarroa Baik
Euskararen Foru Legea
aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Tebas-Muru Artederreta) proposamena aurkeztu zuten
Nafarroako
legebiltzarrean.
UPN
ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean,
PSN
alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena
[7]
.
Urte batzuk beranduago,
2017ko
ekainaren 22an
Nafarroako Parlamentuak
eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
- Santa Eufemia eliza
,
XIV. mendean
eginiko eraikina da. Eliza eraikitzeko lehen proiektua
Tibalt II
.aren erregealdian aurkeztu bazen ere, hau hiltzean, proiektua bertan behera geratu zen. Azkenik, eraikuntza
XIV. mendean
hasi eta
XVI. mendearen
hasieran amaitu zen, estilo nekazal-
gotikoan
. Eliza barruan, Santa Eufemiaren
1612
egurrezko irudi bat dago eta urtero
irailaren 16an
erromeria antolatzen da, irudia herriko kaleetan prozesioan aterata.
- Tebasko gaztelua
XIII. mendeko
eraikin gotikoa da, ziurrenik
Tibalt II.a Nafarroakoaren
ekimenez eraikia
1253
eta
1270
urteen artean. Gazteluan
Nafarroako
hainbat errege bizi izan ziren, eta horrez gain, errege agiritegia, altxorzaintzaren egoitza, koroaren kartzela eta exekuzioen tokia ere egon ziren gazteluan. Gaztelua
1378an
birrindu zen,
Gaztelaren
aurkako gerra batean, eta ordutik bertan behera geratu zen. Beaumontarrek jauregia dohaintzan jaso eta berreraiki egin zuten, baina berriro ere
XVIII. mende
amaierako Independentzia gerran (1808 eta 1812 urteen artean, egitura kaltetu eta gaztelua hutsik geratu zen.