Susumu Tonegawa
(
japonieraz
:
利根川 進
,
Tonegawa Susumu
;
Nagoya
,
1939ko
irailaren 6a
)
japoniar
biologo molekularra
eta
fisiologoa
da.
Antigorputz
-mota ugari sortzeko oinarri genetikoak aurkitu zituela eta,
Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria
eskuratu zuen
1987an
.
Susumu Tonegawa
Nagoyan
jaio zen
1939ko
irailaren 6an.
Kyotoko Unibertsitatean
Medikuntzako gradua lortu ondoren,
1963an
Kaliforniara
joan zen
biologia molekularreko
ikasketekin jarraitzera, eta han egin zen
doktore
.
1971
-
1981
bitartean,
biologia
eta
fisiologiari
buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen Basileako Inmunologia Institutuan; tarte horretan,
1984an
Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen
Niels Jernerekin
lan egin zuen.
[1]
1981etik
aurrera,
Massachusetts Institute of Technologyko
biologia-saileko irakaslea izan zen.
Nobel saria eman zioteneko ikerketak Basileako Inmunologia Institutuan egin zituen.
1976an
argitara eman zuen txosten batean,
antigorputzen
sorrera eragiten duten
gene
desberdinak
kromosoma
batean nola biltzen diren ikusia zuela adierazi zuen. Haren saioek,
William Dreyer
eta
Claude Bennettek
1960an argitaratutako teoria bat konfirmatzen dute. Egile hauen arabera, antigorputzak osatzeko
proteina
desberdinak zoriz konbinatzen dira.
Garai hartan ordea inortxok ezin zuen konbinaketara eraman zezakeen mekanismoa azaldu. Arazoa zera zen: gorputzak bilioika antigorputz desberdin nola egin zitzakeen. Antigorputz horiek zain egoten dira
birus
eta
bakterioak
gorputzean sartu arte. Guzti horien artean bat bakarra izango da egokia inbasoreari aurre egin eta suntsitzeko. Dilema hauxe da: antigorputzen eraketa geneen mende egonik eta hauek 100.000 desberdin baino ez izanik, bilioika antigorputz desberdinen sorrera nola kontrola dezaketen. Tonegawak paradoxa hori argitu zuen.
[1]
Odoleko
zenbait
globulu zurik
,
B linfozito
deitutakoek, sortzen dituzte antigorputzak. Gizaki heldu batean bilioi bat inguru B linfozito daude eta bakoitza mota berezi bateko antigorputza sortzeko gai da. Antigorputzen kopuruak hortaz, ezin du B linfozitoen kopurua gainditu.
[1]
Giza antigorputzak lau proteina-kateaz eginak daude. Horietako bi luzeak dira eta beste bi motzak. Kateok Y itxurako antolamendua eratzen dute. Y-aren adarrak oso aldagarriak dira eta, hain zuzen, horiek dira etsaia identifikatzen dutenak. Gainera, horien bidez estekatzen zaizkio inbasoreari. Lotuak egonez gero, antigorputzaren buztanak aldaketak pairatzen ditu eta immunitate-sistema martxan jartzea eragiten du. Orduan, immunitate-sistemak bere arma guztiak lanean ipintzen ditu arrotza garbitzeko.
[1]
Katea luzearen zati aldagarria hiru genez mugatuta dator: V, D eta J geneez alegia. Katea motzak V eta J geneak besterik ez ditu. Gizakiengan 200 V gene, 20 D gene eta 4 J gene daude. Tonegawaren saioek zera eman zuten aditzera: gene horiek aleatorioki konbinatzen direla ugaztunaren garapenean zehar. Horrela, milaka zati aldagarri desberdin eratzen dira. Eta antigorputz bakoitzean lau zati aldagarri daudenez, konbinazio posibleak bilioiraino igotzen dira.
[1]
- ↑
a
b
c
d
e
Barrenetxea, Tere.
1987.eko Nobel Sariak.
Elhuyar
, 1987ko abenduak 1, CC BY-SA 3.0, aldizkaria.elhuyar.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-10-20)
.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?present
| |
---|