Suediako
historia
suediarren lehen aipamenarekin hasten da.
Historian
lehenengo aldiz
Tazitoren
Germania
liburuan agertzen dira suediarrak,
suoine
edo
svear
izenez; harrezkero
bikingoen
garaia arte (
IX. mendea
) ez da suediarren berririk ia. Garai horretan bikingoak mendebalera bezala, horien kideko
baregoak
Baltikoaren ekialdeko lurraldeetara zabaldu ziren,
Finlandiako
,
Volga
eta
Dnieper
ibaien inguruetako herriak mendean hartuz. Hedatze horretan Itsaso Beltzeko eta Kaspiar Itsasoko ertzetara eta
Konstantinoplaraino
iritsi ziren, beren mendeko lurraldeetan suediar erresuma txikiak sortuz; horietan ezagunena Kievekoa izan zen.
Suedian
bertako erresuma indartzen, hala ere, 1250. urte aldetik aurrerako bakealdiarekin hasi zen. Suediako jauntxoengan itzal handirik ez zuen erregeak.
Birgen Jarlek
errege-gazteluak eraiki eta lurraldearen administrazioa bere esku hartu zuen.
Magnus Ladulasek
(1275-1290)
feudalismoaren
garaiko gizartea antolatzeko moldeak sartu zituen, eta nobleekin batera lehen hiriak eraiki
Stockholm
,
Kalmar
,
Lodose
, besteak beste; Suediako lehen konstituzioa edo legedia ere garai horretakoa da (1319).
Handik hurrengo errege
Magnus Erikssonek
(1319-1363), Suedia bozketaz arautzen zen erresuma zela zioen legea sinatu behar izan zuen. Horrez gainera, Finlandiako parte bat erantsi zion Suediari (1323) eta nekazaritzari bultzada handia eman zion.
Eskandinaviako lurraldeen batasuna eta Suediaren burujabetasuna
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
1200. urteaz gero
Alemaniaren
eragina handituz zihoan Suedian bezala
Eskandinaviako
beste lurraldeetan ere.
Magnus Erikssonen
ondorengo erregearekin,
Mecklenburgeko Albertorekin
(alemaniarra) areago handitu zen hori. Alemaniari aurre egiteko Danimarkak eta Norvegiak bat egin zuten lehenik (1380); Suediak ere gero Danimarkaren laguntzarekin Alberto erregea bota zuen (1389) eta
Kalmarko Batasuna
izeneko itunean hiru lurraldeek errege bat hautatu zuten, bakoitzak bere legeak eta ohiturak gordeaz hala ere.
Beste 100 urtean
Danimarkaren
mende egon zen esateko, hura baitzen hiruretan aberatsena, indartsuena eta biztanle gehien zuena. Harekin hainbat tirabira izan ondoren eta haren aurkako beste hainbat matxinadaren ondoren gerra sortu zen, eta danimarkarrak garaitu zituzten (1471). Horren ondoren lortu zuten
parlamentu
bat biltzea, nobleziaren, kleroaren, burgesiaren eta nekazarien ordezkariek osatua.
Erabateko burujabetasuna ordea,
1523an
Gustavo Eriksson
jeneralak danimarkarrak garaitu eta
Gustavo Vasa
(1523-1560) errege bihurtu zenean lortu zuten. Erreinaldi gogorra izan zuen.
Ekonomia
lur jota zegoen eta matxinada askotan parte hartuak ziren suediarrak besterik gabe errege baten mende jartzeko.
Nobleziaren
eta
kleroaren
matxinada asko zapaldu behar izan zituen.
Erreformako aldakuntzez (1520-1530) baliatuz kleroa sekularizatu zuen eta haren ondasunak nobleziaren esku jarri zituen. Zergak lehen baino zuzenago biltzen hasi zen gero, eta
nekazaritzak
eta industriak aurrerapen handia izan zuten. 1544an Parlamentuaren erabakiz erregetza herentziazko bihurtu zen.
Hurrengo 50 urteak (1560-1611) oso nahasiak izan ziren, Gustavo Vasaren semeen arteko borrokengatik, batetik, katolikoen, luterotarren eta kalbindarren arteko borrokengatik, bestetik, eta errege horietako batzuek (
Erik XIV.a Suediakoa
eta
Karlos IX.a Suediakoa
) beren ekialdera eta mendebalera zabaldu nahian Poloniarekin, Errusiarekin eta Danimarkarekin topo egin zutelako, azkenik.
Gustavo II.ak
(Adolfok), Poloniaren, Errusiaren eta Alemaniako enperadorearen kontra lortu zituen garaipenengatik, eta lehenengo bien aurka
Livonia
eta
Estonia
lortu zituelako gerrako buruzagi on gisa ezagutu izan den arren, bere aurrekoak baino tentu handiagoa izan zuen agintzeko eran.
Hogeita hamar urteko gerran protestanteen alde irten zen, baina Suediako biztanleei askatasun handiagoa eman, eta ekonomia sendotzeari eta hiriak berritzeari eman zitzaion erbesteko jakintsuez inguraturik.
1543-1545 bitarteko gerran Suedia irten zen garaile; 1658an
Karlos X.a Gustavok
danimarkarren eta norvegiarren erresumari
Eskania
,
Halland
,
Blekinge
,
Bohuslan
eta
Gotland
kendu zizkien. Suedia zen Baltikoko nagusi. 1700. urtean ordea,
Karlos XII.a
Suediako errege zela, Errusia
Saxonia
-
Polonia
eta Danimarka elkartu ziren haren aurka eta hainbat garaipen izan zituen arren (1700-1721 bitarteko gerra), azkenean
Errusia
irten zen indartua eta bera egin zen Baltikoko nagusi
Livonia
,
Estonia
,
Ingria
eta
Karelia
bereganaturik.
Gerra
eta estuasun aldi horri askatasun aldia jarraitu zitzaion. Herriaren haserrea baliatuz parlamentuak eta errege-kontseiluak eskubideak are gehiago murrizten zizkion konstituzioa onartarazi zion erregeari. 1720-1771 bitartean
liberal
-bakezaleen alderdia eta merkataritzaren eta Errusiaren kontrako alderdia egon ziren aginpidean.
Adiskidekeria eta gisa horretako beste hainbat lege-hauste izan zen arren orduan eman zitzaien geroko joera demokratikoei sarrera. Meagintza,
kimika
eta beste hainbat jakintza alorretan aurrerapen handiak egin ziren. Altzairu eta burdin esportatzailerik handiena bihurtu zen Suedia. Garai horretakoak dira
Celsius
,
Lineo
,
Wallerius
, besteak beste.
Aldi berean, ordea, herri xehea oso egoera gogorretan bizi zen. Herriaren haserrea eta zegoen adiskidekeria aitzakia 1772an estatu kolpe bat eman eta konstituzio berria ezarri zuen
Gustavo III.ak
(1771-1792). Konstituzio horren bidez erregetza eta estatua indartu zituen, zentralista eta despotiko bihurtzeraino.
Suediari lehen izandako handitasuna itzuli nahi izan zion, bestalde, eta Errusia
Turkiarekin
gerran sartu zela baliatuz berak ere gerra deklaratu zion. Nekazarien eta gudarostearen matxinadak izan zituen arren,
Svenksundeko
itsas garaipenaren ondoren bere aldera moldatu zuen gerra.
Gustavo IV.ak
Ingalaterrarekin harreman onak lortzera zuzendu zuen bere politika, harekin baitzituen Suediak merkataritza harremanik onenak, baina Ingalaterrak
Frantziaren
aurkako gerrara eraman zuen eta, horren ondorioz, Suediak
Finlandia
galdu zuen. Ondorengo erregeak,
Karlos Joanek
, Finlandia galdu izanaren truke zerbait eskuratzeko, Errusiarekin oneratu, eta, harekin batera Frantziaren eta Danimarkaren aurka gerran sarturik,
Norvegia
bereganatu zuen. Norvegia, beraz, autonomia handia zuela, Suediako erregearen mende egon zen 1905 arte.
1814tik gaur arte
Suediak
ez du beste gerrarik izan. Azken 180 urteetan pertsona eta herritar gisa duintasunez bizi ahal izateko eskubideetan suediarrek aurrerapen handiak egin dituzte. 1840an, ministroak, ordu arte aholkulari huts zirenak, gobernuak har zitzaken erabakien arduradun bilakatu ziren.
1842an
lehen mailako ikasketak nahitezko bihurtu ziren. Udalek beren gisa antolatzeko eskubidea lortu zuten. 1890-1930 bitarteko
industrializazioarekin
herri higikundeak sortu ziren (langileen aldekoak, alderdi sozial-demokrata, emakumeenak, erlijio-askatasunaren aldekoak, besteak beste) eta lortzen zituzten eskubideei eskakizun berriak erantsiz demokraziaren oinarriak jarriz joan ziren.
1921ean, herritar guztiei,
emakumezkoak
barne, botoa emateko eskubidea onartu zitzaien.
Sozialdemokrazia
1932an iritsi zen aginpidera. Langileen eta industrialarien arteko elkar ulertzea bultzatu zuen sozialdemokraziak (
Saltsjoebaden hitzarmena
, 1938). Gobernua saiatu da emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak txikitzen, eta hainbat kanpaina egin ditu helburu horrekin.
Oinarrizko hezkuntzan bai mutilei bai neskei etxeko lanak egiten, jaioberriak zaintzen edota egurra eta metala lantzen erakusten zaie.
1981ean
emakume ezkonduen erdiak jarduera profesionala zuen etxetik kanpora.
Abortua
librea da hirugarren hilabetea arte. Bortxaketa sexualei buruzko legeari dagokionez, legeak ez dio gizonezkoari leungarririk onartzen eta oso zigor latzak daude ezkongaiaren bortxaketa dela-eta. Emakumeek lanbide guztietara dute sarbidea (gudarostean izan ezik), baina gizonezkoak baino % 20 gutxiago irabazten dute oro har.
Lehen Mundu Gerraz
geroztik, bake garaian
aliantza
militarrik ez egiteko politika eraman du aurrera Suediak, gerra garaian neutraltasuna ziurtatzen baitu era horretan.
Bigarren Mundu Gerran
merkataritza bideak hautsi egin ziren eta elikagai falta handia izan zen.
Hori berriz gerta ez zedin, gobernuak neurri protekzionistak hartu zituen eta, oro har,
elikagaien
prezioak nazioarteko merkatukoak baino garaiagoak dira. Gerra hotzean ekialdearen eta mendebaldearen arteko tirabirak lasaitzearen aldeko agertu zen Suedia, eta armagabetzearen alde ere egin zuen. Suediaren eta
SESBren
arteko harremanek txarrera egin zuten 1980ko hamarraldian, besteak beste,
Txernobileko
istripuaren ondorioak zirela-eta; zentral nuklearraren irradiazio atomikoa
Laponia
hegoaldean barrena zabaldu zen.
Suedia izan zen
Ipar Vietnam
ezagutu zuen lehenengo herrialdea (1960), eta garrantzizko papera bete zuen,
Olof Palme
Lehen ministroaren bidez, Iranen eta Iraken arteko borrokan. Lau hamarralditan zehar
sozialdemokraziak
nagusitasun politikoa izan du Suedian, eta hazkunde ekonomiko eta industrial bizkorra bideratu zuen.
1970eko hamarraldia arte suediar kapitala zuten zenbait enpresak, ekoizpen maila garaikoak, munduko transnazional handienen artean zeuden (
Volvo
,
Saab Scania
,
Ericson
,
Electrolux
,
Svenska
, etab). Hala ere, 1970eko hamarraldian ekonomia hazkundea moteldu egin zen, petrolioaren inportazioaren garestitzeak eraginda gehienbat 1973. urtetik aurrera. Suediako energia hornikuntzaren erdia inportatzen den petrolioaren mende dago.
1980an izan zen plebiszitu batean Legebiltzarrak erabaki zuen 2010. urtea baino lehen 12
erreaktore nuklear
ixtea. Ekonomia krisiaren garaian erdialdeko alderdiak, alderdi liberalak eta kontserbadoreak koalizio gobernu bat osatu zuten 1976ko hauteskundeen ondoren. Handik sei urtera sozialdemokrazia aginpidera itzuli zen berriz ere, eta 1988an ere berritu egin zuen aginpidea.
1986an
Olof Palme
sozialdemokrata hil zuten oraindik argitu ez den atentatu batean, eta
Ingvar Carlsson
izan zuen ondorengo Lehen ministro karguan. Ekialde Hurbilera eta Indiara armak saltzearekin zerikusia zuten zenbait ekintzatan gobernuaren eta Bosfors etxearen parte hartzea aztertu behar izan zuen legebiltzarrak.
Suediako legeek jarduera horiek debekatzen dituzte, eta baita borroka militarrak dituzten lurraldeekin edo gerraren batean parte hartzen duten herrialdeekin
merkataritza
harremanak izatea ere. Baina, biztanleak ekonomia eta ingurumenarekin kezkaturik zeuden oso, Sobietar Batasuneko industrien gas jarioek euri azidoa eta elur kutsatua ekarri baitzuten
Eskandinavia
ingurura.
1989an
SESBk
hitz eman zuen 1993. urtea baino lehen % 40 gutxituko zituela igorpen horiek. 1980ko hamarraldiaren bukaeran,
Europar Batasunaren
auzia hurbildu ahala, berpiztu egin zen Suediak bere merkataritza bazkide nagusiekin etorkizunean izan behar zituen harremanei buruzko auzia.
1990ean Carlssonen gobernuak Suedia
Europako Ekonomia Erkidegoan
sartzea eskatu zuen. 1991ko hauteskundeetan sozialdemokraziak legebiltzarrean zuen gehiengoa galdu zuen. Koalizio batek, alderdi moderatuak, liberalak, erdialdekoak eta demokratakristauak osatua,
Carl Bildt
buruzagi moderatua hautatu zuen Lehen ministro. Azken hauteskunde horietan hiru alderdi berri izan ziren legebiltzarrean: Alderdi Berdea, Alderdi Demokratakristaua, eta Demokrazia Berria (eskuineko alderdia). 1991. urtearen amaieran Suediako langabeziak bere tasarik gorena iritsi zuen.
1991. eta 1992. urteetan, ekonomia krisiaren ondorioz,
xenofobia
bolada gogorra izan zen, eta atzerritarren kontrako erasoak ugaritu egin ziren. 1993an eraikuntzaren sektoreko milaka langile kalera irten ziren lan eske; lehenengo aldia zen hogeita hamabost urtean halako zerbait gertatzen zela.
1993an
erregeak
legebiltzar berri bat inauguratu zuen laponiarrentzat. 1994an langabezia tasa % 13ra igo zen, eta etorkinen eta atzerriratuen artean % 40ra iritsi zen. 1994an egin zen erreferendumean suediarren % 52ak onartu zuen Suedia Europar Batasunean sartzea. Politikari eta enpresa gizon asko sartzearen aldeko ziren; ezker alderdiak eta ekologistak, aldiz, kontrakoak ziren.
Azkenik, 1995eko urtarrilean,
Europar Batasunako
kide egin zen Suedia. Bien bitartean, sozialdemokratek
defizit
publikoa gutxitzeko lanean jarraitu zuten, eta horretarako zergak igo eta estatuaren gastuak gutxitu zituzten.
1996an
Finantza ministro berria jarri zen gobernuan,
Goran Persson
. Ministro berriak ahalegin handiak egin zituen defizita arintzeko, eta zergak igo zituen, baina langabeziak % 13an jarraitzen zuen. Zenbait neurri jarri zuen abian lan merkatua malgutzeko, baina Sindikatuen Konfederazioa kontra jarri zen, eskuinerantz egitea leporatzen baitzion gobernuari.
1997. urte amaieran Suediako gobernuak adierazi zuen ez zuela Europar Batasuneko diru batasunean parte hartuko.
2014ko
irailaren 14an
, zortzi urtean zentro-eskuineko gobernatu ondoren Suedia, sozialdemokratak faborito ziren legebiltzarrerako hauteskundeak irabazteko. Demokrata Suediarrak eskuin muturreko alderdia hirugarren indar bihur zitekeen, botoen %10 ingururekin
[1]
.
Irailaren 15ean
, agintera itzuli zen zentro-ezkerreko aliantza zortzi urteren ostean. Botoen %97 zenbatuta, Alderdi Sozialdemokratak, Ingurumenaren alderdiak eta Ezkerreko Alderdiak botoen %43,6 bildu zituzten. Sozialdemokratek,
Stefan Lofven
buru zutela, %31,1 boto eskuratu zituzten, eta haien aliatu izan ohi zen Ingurumenaren Alderdiak, berriz, %6,8. Horrela, Ezkerreko Alderdia (%5,7) ere koalizioan sartu beharko zuen Lofvenek gobernua osatu nahi bazuen.
Fredrik Reinfeldt
lehen ministroa buru zuen zentro-eskuinak, berriz, %39,4. Hamar puntu baino gehiago egin zuen behera gobernuan zen aliantzak. Suediako Demokratak eskuin muturreko alderdiak baliatu zuen zentro-eskuinaren beherakada. SD, 2010eko bozetan eskuratutako boto kopurua bikoiztuta, %13ra heldu zen, eta hirugarren indarra zen
[2]
.
Irailaren 15ean
, Fredrik Reinfeldt Suediako lehen ministro eskuindarrak dimisioa eman zuen, bere alderdiak parlamenturako hauteskundeak lau punturengatik galdu eta gero sozialdemokraten aurka
[3]
.
Urriaren 2an
,
Stefan Lofven
sozialdemokrata hautatu zuten Suediako lehen ministro. Aldeko 132 boto, kontrako 49 eta 154 abstentzio jaso zituen
[4]
.
Abenduaren 3an
, DS Suediako Demokratak alderdi xenofoboak aurrekontuak ez onartzeagatik,
Stefan Lofven
lehen ministro sozialdemokratak hauteskundeak martxoaren 22rako deitu zituen
[5]
.
Abenduaren 26an
, Suediako Gobernuak hitzarmena egin zuen oposizioarekin, eta ez zituen hauteskundeak aurreratuko. Izan ere,
Stefan Lofven
lehen ministroak adierazi zuen Aliantzarekin egin zuela ituna aurrekontuak onartzeko
[6]
. Sozialdemokratek eta berdeek koalizioari eustea lortu zuten baina kontserbadoreen politikak onartu behar izan zituzten. Eskuin muturra baztertuta geratu zen
[7]
.
- ↑
≪Agintera itzultzeko aukera ona dauka ezkerrak Suedian≫
,
Berria
, 2014-09-14
- ↑
≪Ezkerreko alderdiek irabazi dituzte Suediako hauteskundeak≫
,
Berria
, 2014-09-15
- ↑
≪Suediako lehen ministroak dimisioa eman du≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2014-09-16
- ↑
≪Stefan Lofven sozialdemokrata hautatu dute Suediako lehen ministro≫
,
Berria
, 2014-10-03
- ↑
≪2≫
,
Berria
, 2014-12-04
- ↑
≪Suediako Gobernuak akordioa egin du oposizioarekin, eta ez ditu bozak aurreratuko≫
,
Berria
, 2014-12-27
- ↑
Mikel Rodriguez,
≪Suedian ez dituzte bozak aitzinatuko, eskuinak gobernua babestu duelako≫
,
Berria
, 2014-12-29