Wikipedia, Entziklopedia askea
Spotify
|
---|
|
|
Sorrera-urtea
| 2006
|
---|
Jatorrizko herrialdea
| Suedia
|
---|
Banatze bidea
| banaketa digital
|
---|
Azken bertsioa
| 8.8.16.615
|
---|
|
Hizkuntza
| alemana
,
ingelesa
,
txinera tradizionala
,
hungariera
,
txekiera
,
gaztelania
,
finlandiera
,
frantsesa
,
frantsesa kanadiarra
,
greziera
,
Indonesiera
,
italiera
,
japoniera
,
Malaysiera
,
nederlandera
,
poloniera
,
Brasilgo portugesa
,
suediera
,
Thailandiera
,
turkiera
,
Vietnamera
eta
arabiera
|
---|
Euskarria
| Symbian
(en)
,
Windows Phone
,
BlackBerry OS
(en)
,
Chrome OS
,
PlayStation 3
,
PlayStation 4
,
webOS
(en)
,
PlayStation 5
,
Android
,
iOS
,
macOS
,
Linux
eta
Microsoft Windows
|
---|
Programazio-lengoaia
| C++
eta
Python
|
---|
GUI tresnak
| Qt
eta
GTK
|
---|
|
|
|
|
|
Garatzailea
| Spotify
|
---|
|
Euskaraz
| bai
|
---|
|
Jasotako sariak
| |
---|
|
http://www.spotify.com
|
|
Spotify
streaming
bidez
DRM
erabiltzen duen musika erreproduzitzeko aplikazioa da. Diskoetxe independente eta handietako musika eskaintza zabala dago, besteak beste Sony, EMI, Warner Music, eta Universal. 2008ko urrian plazaratu zen, eta 2010eko irailaren 15an zerbitzuak gutxi gorabehera hamar milioi erabiltzaile zituen. Hurrengo urtean, 2011ko azaroan, bi milioi eta erdi erabiltzaile ordainpekoak bazituztela iragarri zuten
[1]
.
Microsoft Windows
,
MAC OS X
eta
Linux
(azken horretan, ordainpeko bertsioetan bakarrik) sistema eragileetan eta mugikorretako
Symbian
,
iPhone
eta
Android
sistema eragiletan erabilgarri dago. Artistaren arabera, albumaren arabera edo erabiltzaileak sortutako erreprodukzio-zerrendetan bilatutako gai musikalak entzuteko aukera ematen du.
Spotify AB enpresak garatzen du: egoitza
Stockholmen
du,
Suedian
, eta etxe nagusia,
Ingalaterran
.
Spotify hiru kontu edo erabiltzaile motatan egituratuta dago. Horietako bat ordainpekoa da eta beste biak, doakoak. Doako kontuak dituzten erabiltzaileak bitan banatzen dira: batetik, libreak, gonbidapenaren bitartez sortuak direnak eta
publizitatearen
truke mugagabeko kontsumoa dutenak, eta bestetik, irekiak, web orrian bertan izena eman dutenak eta hilero 20 orduko kontsumoa dutenak. Azken erabiltzaileak zenbait
diskoetxeren
pista entzun ahal du, baita zigilu independenterenak,
multinazionalarenak
ere, maiz eguneratzen den listatu baten arabera.