Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau armada erregular bateko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Soldadu (argipena)
≫.
Soldadua
, bere zentzurik orokorrenean, bere borondatez edo
soldadutza
betez, herrialde burujabe bateko
indar armatuetan
izena eman duen gizabanako bat da, herrialde hori eta bere interesak defendatzeko entrenamendua eta taldea jasoz. Indar armatu horietako kide den heinean, armadan antolatutako
militar
bihurtzen da. Armadaren barnean, soldadu taldeak, orokorrean, izen ezberdineko gorputz edo armetan banatzen dira, hala nola,
infanteria
,
itsas infanteria
,
artilleria
,
zalditeria
, etab.
Soldadu hitza, gradu militar bati ere erreferentzia egiten dio, orokorrean, maila baxuena eskalafoian
[1]
("
soldadu soil
" bezala ere ezagutzen dena).
Soldadu, berez, armada erregulatu baten kidea da. Bere bizimodua
gerra
egitea duen gizabanakoari
gerrari
edo gerlari diogu.