Sociedad Bilbainaren egoitza
Bilboko
eraikina
da,
Sociedad Bilbaina
elkarte pribatuarena.
2000ko
urriaren 24an
,
Eusko Jaurlaritzak
monumentu
izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Egoitza
Abando
auzoan du,
Nafarroa kalearen
1. zenbakian,
Bilboko Metroaren egoitza
,
Bilbao Concordia geltokia
eta
Areatzako zubiaren
alboan, eta
Plaza Biribila
eta
Abandoko Indalecio Prieto geltokitik
hurbil.
Elkartea
1839an
sortu zen eta lehenbiziko egoitza
Plaza Barrian
izan zuen.
1913an
gaur egungo Abando auzoko egoitzara lekualdatu zen.
Beheko solairua, hiru goiko solairu eta estalitako solairu bat ditu eraikinak; azkenaren gainean, Bailen eta Nafarroa kaleen arteko errotondaren alaka hartzen duen
kupula
zirkularra du. Orokorrean, trazadura linea
eklektikoduna
da.
Fatxada nagusiak, Nafarroa kalekoak, horizontalerako joera dauka. Erdiko ardatzak fatxada simetrikoa egiten du. Erdiko ardatz horretan bebarrurako sarbidea dago, eta hortik barruko geletara sartzen da.
Monumentuen antzera dago eginda sarbidea, bai materialaren aldetik, bai diseinuaren aldetik. Puntu erdiko hutsarte handi bat dauka, eta
kristalez
estalita daude arku inguruko hutsarteak; inposta aldiz,
Erenoko
marmolezko
harri
bakarreko bi zutaberen gaineko taulamenduak burutzen du. Sarrerako baoaren gainean, bigarren solairuan, hiru bao batzen dituen
harrizko
balaustrada duen balkoia dago; hiru balaustrada horietatik erdikoa da handiena. Hirugarren solairuan, bi zutabe joniarrek inguratutako bao dinteldun handia dago. Tronkopiramide erako profildun erremateak bertikaltasuna areagotzen dio.
Oro har, eraikinak gorputz baxua eta irekia dauka, beheratutako bao ilara batekin. Honen gainean, eta
paramentua
jartzeko modua dela-eta beheko solairuarekin lotuta, lehenengo solairua dago solairuarte moduan, binaka jarritako bao dinteldun arruntekin. Solairu nagusiko deigarriena eraikina zeharkatzen duen balaustrada jarraitua da, bao dinteldunekin batera. Solairu nagusi horretako oinarritik fuste leuneko pilastrak ateratzen dira, fatxadako erremateraino doazenak; fusteak girlandekin apainduta daude. Hirugarren solairua solairu nagusiarekin lotzen da begiz pilastrei esker eta bertan bao dinteldun handiak zabaltzen dira, fatxadatik behera doazen piezek hirutan banatzen dituztenak.
Bailen eta Olabarri kaleetako alakazko errotondetan, fatxadako hutsuneak eta lehen aipaturiko pilastren itxurako zutabeak tartekatzen dira.
Eraikinaren barrualdeak mota bereko klub
ingelesen
arkitektura du, ohorezko eskailera espirala, eta zutabeen gainean dagoen argizulo eta guzti.
Barruko aldearen antolamenduari dagokionez, lehen solairua honela antolatzen da: zati handiena sarrera handiak hartzen du; eskailera apartaren hasiera, eta
taberna
"ingelesa" ere badaude, eta gainontzekoa kaletik sarrera duten merkataritzako lokalek hartzen dute.
Lehenengo solairua bulegoek eta gaineko solairuko
liburutegiaren
artxiboak oso-osorik hartzen dute.
Eraiki zenetik
Bilbaina Elkartearentzako
pentsatua dago; horrela, oin nagusian (bigarren solairuan) ondokoak ditu: eskailera nagusiaren inguruan eta altuera bikoitzeko
hallaren
inguruan, egongelak, jokorako gelak
billarrerako
mahai eta guzti, altuera bikoitzeko
liburutegia
, goian korridorea duela, eta irakurgelak alboan.
Hallaren muturreko
egurrezko
eskaileratik hirugarren solairura heltzen da. Han, elkarrekin lotzen diren jangelak eta egongelak daude, erdiko hallaren altuera bikoitzeko tartearen inguruan. Erdiko hallak eraikina antolatzen du, eta bi solairu nagusiak lotzen ditu begiz, zuzenean.
Gela horiek guztiak jatorrizko dekorazioa eta erremateak dituzte, bai sabaietan, bai
paramentu
bertikaletan eta lurrean; horrela, berezko izaera hartzen duten unitateak sortzen dira, banaezinak, hasierako itxurarekin eta formarekin jarraitzen dutenak. Aipatzekoak dira
altzari
original batzuk, baita liburutegiko
liburu
-bilduma ere; era berean, dekorazioko arte-lan batzuk dauden lekuetan jartzeko beren beregi eginak direla dirudi.
Hirugarren solairuan, Jose Maria Olabarri kalera ematen duen hegoaldeko hegalean elkartearen bulegoak daude, eta horietan ere jatorrizko dekorazio elementuak eta altzariak daude.
Laugarren solairuan
gimnasioa
dago,
frontoi
eta aldagela eta guzti,
sukaldeak
, biltegiak, eta eraikinak behar dituen bestelakoak ere bai.
Azkenik, atikoan
trastelekuak
eta ikuztokia.