Wikipedia, Entziklopedia askea
Simeon Denis Poisson
(
Pithiviers
,
Frantzia
,
1781eko
ekainaren 21a
-
Sceaux
,
Frantzia
,
1840ko
apirilaren 25a
) frantziar matematikari eta fisikari bat izan zen.
Matematikan
, ezaguna da
elektrizitatearen
ikerketan egin zituen ekarpen matematikoengatik.
Probabilitate teorian
,
Poissonen banaketa
gertaera arraroen lege
moduan garatu zuen, probabilitate txikiko gertakizunak saialdi kopuru handi batean gertatzen diren aldi kopuruak eta horien probabilitateak irudikatzen dituena.
Laplace matematikari ospetsuaren ikaslea izan zen; Parisko Eskola Politeknikoan eta Zientzia Fakultatean irakasle izan zen. Mekanikari buruz hainbat ikerketa egin zituen; aipagarriak dira, besteak beste, grabitate potentzialari eta potentzial elektrostatikoari buruz egin zituenak. Magnetismoaz egindako azterketek ere ospe handia eman zioten. Estatistikan, probabilitateei buruz egindako ikasketek arrakasta handia eman zioten; aipagarria da haren izena daraman banaketa, esate baterako. Harena da
Memoire sur la theorie du magnetisme
(1824,
Magnetismoari buruzko teoria)
lana.