Wikipedia, Entziklopedia askea
Sicherheitsdienst
edo
SD
(
euskaraz
:
≪Seguritate Zerbitzua≫
) (izen osoa Sicherheitsdienst des Reichsfuhrers-SS (SD))
SSen
inteligentzia zerbitzua
zen.
1932an
sortua,
Alderdi Naziak
sortutako lehen inteligentzia erakundea izan zen. Nazien ikuspuntutik
Gestaporen
erakunde kidea zen.
1933
eta
1939
artean, SDa
Sicherheitspolizei
(SiPo) agindupean egon zen.
1939tik
aurrera
Reichssicherheitshauptamt
(RSHA) autoritatepean jarri zen, bere zazpigarren departamendu gisa.
[1]
SDa
1932an
sortu zen,
Reinhard Heydrich
ren agindupean jarri zen. Erakundearen helburua alderdi naziko buruzagien balizko etsaiak detektatu, ikertu eta neutralizatzea zen, bai alderdi barruan baita ere kanpoan.
[2]
Eginkizun honetan '
Sturmabteilung
' (SA) erakundearekin nolabaiteko lehian sartzen zen. Azkenik, eztabaida askoren ondoren,
1934ko
[[[9]]an "Alderdiaren Informazio Zerbitzua" izendatu zuten.< ref>Max Williams (2001):
Reinhard Heydrich: The Biography
1. Liburuki</ref>
1938an
, bere eskuduntzak zabaldu ziren, estatu osorako informazio-zerbitzu ofizial bihurtuz,
Gestapori
lagunduz eta Administrazio Orokorrarekin eta Barne Administrazioarekin lankidetzan arituz.
SDak agenteen eta informatzaileen sare trinko bat antolatu zuen
Hirugarren Reichan
zehar, aurrerago baita lurralde okupatuetan ere. Denbora osoko ehunka agentek eta gizarteko arlo guztietan kokatutako milaka informatzailek eta salatariak osatzen zuten sarea; alderdi nazi berean eta alemaniar ejerzitoan barne zabaldu ziren informatzaileak. SD informazio zerbitzua zen bitartez, Gestapo eta
Kriminalpolizei
(polizia politikoa) sistemako erakunde exekutiboak ziren. Horiek guztiak
Heinrich Himmlerren
kontrolpean zeuden, Alemaniako Poliziaren buru gisa. Hori guztia
SSen
buruzagitzarekin batera. Horrela, Himmler
Alemania Naziren
gizon boteretsuenetariko bat bihutu zen.
1939ko
irailaren 27an
, 'Sicherheitspolizei' zelakoa
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusian
sartu zen, edo RSHA, hura
Reinhard Heydrich
kontrolpean.
[3]
. Heydrich Seguritateko Poliziaren (SiPo) eta SDren buru 1942 arte izan zen, hau da, bere heriotza atentatu batean gertatu arte. Orduan Himmlerrek bere ordezkoa izendatu zuen, 1943ko urtarrilaren 30ean,
Ernst Kaltenbrunner
. Kaltenbrunner gerra bukatu arte postu hori bete zuen.
Bigarren Mundu Gerra
bukatu zenean,
Nurenbergeko epaiketetan
, SD, nazien beste erakunde bezala, Gizateriaren Aurkako Krimenak burutzeagatik kondenatua eta Alemanian debekatua izan zen.
- ↑
Chris McNab (2009);
The SS: 1923?1945
, Amber Books Ltd, 41 or.
- ↑
Robert Gerwarth
(2011); 'Hitler' s Hangman: The Life of Heydrich ', 56-57 or.
- ↑
Robin Lumsden (2002):
A Collector's Guide To: The Allgemeine ? SS
, 83 or.