Siberiaren konkista errusiarra
XVI. mendean
gertatu zen,
Siberiako Khanerri
basailuaren
egitura politikoa ahula bihurtu zenean, zeina esploratzaile errusiarren jardueraz ahultzen ari baitzen; horiek, kopuruz gaindituak baziren ere, familia-tribu desberdinak leialtasuna aldatzera, eta, urrunean, gotorlekuak ezartzera bultzatu zituzten handik erasoak egin ahal izateko. Erantzuteko,
Kucum Khana
bere boterea zentralizatzen saiatu zen bere menpekoei
Islama
ezarriz eta zergak biltzeko modua eraberrituz. Baliteke
Yermak Timofeievitxek
, 1581ean hastea
Siberiako Khanerriaren
aurkako kanpaina. Errusiaren
Siberia
eta
Ekialde Urruneko
anexioari, aurre egin zioten bertako bizilagunek, eta bertakoen eta errusiar kosakoen (maiz herri indigenen aurka ankerkeriak egin zituztenak) arteko borroka gogorren atzealdeko gisa gertatu zen
[1]
.
Siberiako konkista
1580ko
uztailean hasi zen,
Yermak Timofeievitx
buru zuten 540
kosakok
, Kucum
Siberiako Khanari
atxikiak,
mansitarren
lurraldea inbaditu zutenean. 300
esklabo
lituaniar
eta
alemaniar
lagundurik joan ziren, zeinak stroganovtarrek
tsarrari
erosiak baitziren.
1581.
urtean zehar, indar horiek Yugra izenez ezagutzen den lurraldea zeharkatu, eta mansitarren eta selkuptarren hiriak gainditu zituzten. Orduan,
Kucum
-eko zerga-biltzaile bat ere harrapatu zuten.
Errusiako aurrerapenaren aurkako mendeku gisa eta
tartariarren
erasoen aurrean, Yermak-en indarrak kanpaina bat hasteko prestatu ziren: Kashlyk, Siberiako hiriburua.
1582ko
maiatzean ontziratu ziren tropak.
Irtysh ibaiaren
ertzean hiru eguneko guduaren ondoren, Yermak-ek Kucum
Khanaren
eta sei printze
tartariar
aliatuen indar konbinatua garaitu zuen.
Ekainaren 29an
, kosakoen indarrak tartariarren erasoa jasan zuten, baina berriro atzera bota zituzten.
1582ko irailean, Khanak bere tropak bildu zituen Kaxlik-en defentsarako.
Txuvax
lurmuturrean, tartaro siberiar,
mansi
eta selkuptar andana bildu zen kosakoen inbasioari aurre egiteko. Urriaren 1ean, Txuvax lurmuturreko tartariar gotorleku bati eraso egiteko kosakoen ahalegina uxatu zuten. Urriaren 23an, kosakoek Txuvax lurmuturreko tartariarren gotorlekua erasotzen saiatu ziren laugarren aldiz tartariarrek kontraerasoa jo zutenean. Ehun
kosako
inguru hil ziren, baina haien kanoikadek atzera egitera behartu zituen tartariarrak, eta bi kanoi tartariar harrapatzea ahalbidetu zien. Khanen indarrak erretiratu, eta Yermak
Kaxlik-en
sartu zen
1582ko
urriaren 26an
.
Kucum Khana
estepetara
erretiratu, eta, hurrengo urteetan, bere tropak berriro elkartu zituen. Bat-batean, Yermaki eraso egin zion
1584ko
abuztuaren 6an
gauez, eta bere armadaren gehiengoa hil zuen. Xehetasunak eztabaidagarriak dira Errusiako iturrien arabera, haiek baitiote Yermak zauritu eta ihes egiten saiatu zela Vagai ibaia (Irtix ibaiadarraren ibaiadarra) zeharkatuz, baina, bere armaduraren pisuaren ondorioz, ito egin zela. Iturri tartariarrek, berriz, istorio hori bere ohorea zaintzeko egin zela diote, eta, hain zuzen ere, bere gainerako soldaduekin batera sarraskitu zituzten, eta heriotza anonimo bat jazo zuten. Yermak-en tropen enparauak, Mestxeriak-en gidaritzapean, Kaxlik-etik erretiratu ziren, irteeran hiria suntsituz.
1586an,
Errusiarrak itzuli ziren, eta, beren artilleriaren bitartez Khanerria eta mansitarrak
basailu
bihurtu ondoren, gotorleku bat jaso zuten
Tiumen-en
, Kaxlik-eko hondakinetatik gertu. Kucum Khanen menpe zeuden tribu tartariarrek errusiarren hainbat eraso jaso zituzten 1584 eta 1595 artean; hala ere, Kucum Khan ez zuten harrapatu. Azkenik, 1598ko abuztuan, Kucum Khan garaitua izan zen Irmengo guduan (errusieraz
Ирменское сражение
),
Ob ibaiaren
ondoan. Gerra garaian, Siberiako errege familia errusiar tropek harrapatu zuten. Hala ere, Kucum Khanek, berriro, ihes egin zuen. Errusiarrek
Moskura
eraman zituzten Kucum Khanen familiako kideak, eta, han, bahiturik eduki zituzten. Khanen familiaren ondorengoak Sibirski Printzeak bezala ezagutuak izatera pasatu ziren, eta familia gutxienez
XIX. mendera
arte iraun zuen.
Naiz hark Ihes egin, familiaren harrapaketak Kucum Khanen jarduera politiko eta militarrekin amaitu zuen, eta
Siberiako
hegoaldeko
Nogay Hordaren
lurraldeetara erretiratzea ulergarria da. Jakina da
Tsarrarekin
harremanetan egon zela eta
Irtysh ibaiaren
ertzean dagoen eskualde txiki bat bere domeinu gisa ematea eskatu zuela. Eskaera horri uko egin zion tsarrak, eta, horren ordez, Moskura joan zedila eta tsarraren zerbitzura har zezala
ostatu
proposatu zion Kucum Khani. Hala ere, khan zaharrak ez zuen halako mespretxurik jasan nahi izan, eta nahiago izan zuen bere lurretan geratu Moskun
ostatu hartu
baino Orduan, Kucum Khan
Bukhara
joan zela uste da, eta, agurea zelarik, itsu gelditu zen; 1605 inguruan, erbestean hil zen bere senideengandik urrun.
Khana hil eta antolatutako Siberiako erresistentzia guztia desegin ondoren, errusiarrek
Baikal lakurantz
egin zuten aurrera lehenik, eta, gero,
Okhotsk itsasora
eta
Amur ibaira
. Hala ere, Txinako mugetara iritsi zirenean, artilleriaz hornitutako jendearekin egin zuten topo, eta bertan gelditu behar izan zuten.
Errusiarrak, 1639an,
Ozeano Barera
iritsi ziren
[2]
.
Siberiako khanerria
konkistatu ondoren, Asiako iparralde guztia (lehengo Khanerria baino askoz ere eremu handiagoa) Siberia bezala ezagutu zen, eta,
1640rako
,
Errusiaren
ekialdeko mugak milioika milioi kilometro koadro baino gehiago zabaldu zituen.
Mendebaldeko Siberiako
Errusiako hiri moderno asko Siberiako Khanerriaren garaian sortu ziren,
Tiumen
eta
Tobolsk
barne. Nolabait esateko, Khanerriak ≪Siberiako
Tsar≫
titulu subsidiarioaren pean iraun zuen, eta errusiar
autokraten
titulu inperialaren parte bihurtu zen.
- Bassin, Mark. "Inventing Siberia: visions of the Russian East in the early nineteenth century."
American Historical Review
96.3 (1991): 763?794.
online
- Batalden, Stephen K. (1997).
The Newly Independent States of Eurasia: Handbook of Former Soviet Republics
. Contributor Sandra L. Batalden (revised edicion). Greenwood Publishing Group.
ISBN 0897749405
. 2014-04-24an begiratua
- Bisher, Jamie (2006).
White Terror: Cossack Warlords of the Trans-Siberian
. Routledge.
ISBN 1135765952
. 2014-04-24an begiratua.
- Bisher, Jamie (2006).
White Terror: Cossack Warlords of the Trans-Siberian
. Routledge.
ISBN 1135765960
. 2014-04-24an begiratua.
- Bobrick, Benson (2022-12-15). ≪
How the East Was Won
≫.
THE NEW YORK TIMES
. 2014-05-24an begiratua.
- Black, Jeremy (2008).
War and the World: Military Power and the Fate of Continents
, 1450?2000
. Yale University Press.
ISBN 978-0300147698
. 2014-04-24an begiratua.
- Etkind, Alexander (2013).
Internal Colonization: Russia's Imperial Experience
.
John Wiley & Sons.
ISBN 978-0745673547
. 2014-04-24an begiratua.
- Forsyth, James (1994).
A History of the Peoples of Siberia: Russia's North Asian Colony 1581?1990
(illustrated, reprint, revised edicion). Cambridge University Press.
ISBN 0521477719
. 2014-04-24an begiratua.