Sergio III.a
[1]
(
Erroma
,
c.
860
-
ib.
,
911ko
apirilak 14
)
Eliza Katolikoko
119.
aita santua
izan zen
904
eta
911
bitartean.
Tuskuloko
kontea zen Sergioren hautaketa aita santu bezala, aita santutzaren historian
pornokrazia
bezala ezagutzen den garai baten hasiera da, euren maitaleek aita santuen erabakietan izango zuten eragina dela eta.
Formoso
aita santuak
Cerveteriko
gotzain
izendatua, hala ere, "gorpuaren kontzilioa"n parte hartu zuenetako bat izan zen, aipaturiko aita santuaren aurka egin zena
Esteban VI.a
aita santuak bultzatuta eta gorpua lurpetik ateraz eta profanatuz amaitu zena.
897an
Esteban VI.a hil ondoren, Spoleto familiaren laguntzarekin lehen aldiz aita santu bihurtzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, aukeratua
Teodoro II.a
izan baitzen.
Hurrengo urtean bigarren aldiz saiatu zen, baina oraingoan ere ez zuen lortu,
Joan IX.a
aukeratua izan baitzen, honen ondorioz eskumikatua eta erbesteratua izan zelarik
Leon V.a
aita santuak erabaki hori atzera bota zuen arteeta, hala, Sergio Erromara itzuli ahal izan zelarik.
Itzuli ondoren eta Spoleto familiaren eta batez ere Erromako senatari eta buruzagi militarra zen
Teofilakto I.aren
laguntzarekin
Kristobal
kargutik kendu eta gartzelaratu egiten du ondoren Leon V.a aita santuarekin batera itoarazi egin zuelarik.
Aita Santua eta antipapa ezabatuak, bere aldekoek aita santu bezala aukerarazten dute
904ko
urtarrilak 29an
eta
898tik
Formoso aita santua berrabiltzeko ospatutako kontzilio guztietan erabakitako dekretu guztiak baliogabetzea agintzen du.
Sergio III.aren maitaleak Teofilaktoren emaztea eta honen alaba
Marozia
izan ziren, honekin seme bat izan zuelarik,
Joan XI.a
aita santua izango zena, eta zenbait hamarkadetan zehar Erromako benetako gobernari bihurtuko zirenak.
Bere aitasantualdian,
905ean
Luis III.a Itsua
enperadorea erbestetik itzultzen saiatu zen, baina
Italiako
erregea zen
Berengario Friulikoak
harrapatu eta itsutu zuen, era berean enperadore kargutik kendu zuelarik, Sergio aita santuak ondorengo bezala izenda zezan arrakastarik gabe saiatuz.
Bizantziorekin
zuen harremanean
Leon VI.a Jakintsua
enperadorearen laugarren ezkontza baimendu zuen, kasu honetan bere maitale zen Zoerekin, bere seme eta oinordeko bakarra eman ziona. Hau eginez ez zion bakarrik
Konstantinoplako Aitalehena
zen
Nikolas Mistikoari
aurre egin, baizik eta garai hartako legedi zibil zein eklesiastikoa ez zituela batere kontutan hartu.
Bere aitasantualdiko gauza positiboen artean, honek iraun zuen bitartean
910ean
Clunyko abadia
benitoarra sortu zela zegoen,
Gilen I.a Akitaniakoak
hiribildu bat dohaintza bezala emanez, baina hori zuzenean Aita Santuaren agintepean egoteko baldintzarekin eta ez noble edo gotzain baten agintepean.
Era berean
San Joan Laterangoa Artxibasilika
berreraiki zuen, lurrikara baten ondorioz suntsitua izan zena. Aita Santu honen dominetan agertzen da lehen aldiz
tiara
.
Sergio III.a
911ko
apirilak 14an
hil zen.