Seccion Femenina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seccion Femenina
Datuak
Mota erakundea eta political party wing (en) Itzuli
Herrialdea Espainia
Jarduera
Honen parte Falange Espanola y de las JONS eta FET y de las JONS
Agintea
Egoitza nagusi
Jabea FET y de las JONS eta Falange Espanola y de las JONS
Historia
Sorrera 1934ko uztailaren 12a
Sorlekua Madril
Desagerpena 1977ko apirilaren 1a

Seccion Femenina ( euskaraz : ≪emakume-atal≫ ) Falange Espanola alderdiaren emakumezko adarra izan zen, eta ondoren FET y de las JONSena . Seccion Femenina Madrilen eratu zen 1934an, eta berrogei urtez funtzionatu zuen, Franco jenerala hil eta, ondorioz, erregimena desmuntatu ondoren desegin zelarik.

Hasierak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Espainiako Falangeak kidetza ukatu zien Pilar Primo de Rivera , Carmen Primo de Rivera , Ines eta Dolores lehengusinak eta Luisa Maria Aramburu , haien laguna zenari emakumezkoak izateagatik. Aldiz, Sindicato Universitario Espanol (SEU) delakoan sartzea gomendatu zitzaien eta bertan ezagutu zituzten beste emakume batzuekin Seccion Femenina sortu zuten. [1] [2]

Pilar Primo de Rivera Falangearen fundatzailearen arrebak hasieratik amaiera arte zuzendu zuen. Buruzagi Nazionalaren katolizismo sutsuz bustita, Falangearen adar femeninoak Elisabet Katolikoa eta Santa Teresa Jesusena hartu zituen bere ekintzaren eredu eta ikur gisa. Bere garaian, Seccion Femeninak botere ia monopolistikoa izatera iritsi zen, diktadura frankistan zegoen erakunde femenino bakarra baitzen.

Hezkuntza Fisikoa eta amatasuna [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pilar Primo de Riveraren aburuz, emakumeen hezkuntza fisikoaren ondorio zuzena zen haien seme-alaben osasunaren sendotasuna, beraz kirola amatasunari egon zen lotuta. Hori dela eta hainbat kirol txapelketa antolatzen zituzten, saskibaloiaren kasuan, 1940. urtean ospatu zuten lehenengo txapelketa nazionala. Saskibaloia, eski , igeriketa , hockey eta eskubaloiarekin batera emakumezkoak egin zezaketen kirolen artean zegoen, izan ere, horiek haien feminitatea sustatzen zuen, ez atletismoa bezala, zeina gizonezkoei bideratzen zen. [1] [2]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Sanchez, Maria Luisa Zagalaz. (2001). ≪La educacion fisica femenina durante el franquismo: La seccion femenina≫ Apunts: Educacion fisica y deportes (65): 6?16. ISSN 1577-4015 . (Noiz kontsultatua: 2022-11-12) .
  2. a b (Gaztelaniaz) La educacion fisica femenina durante el franquismo. La seccion femenina - INEFC. (Noiz kontsultatua: 2022-11-12) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]