한국   대만   중국   일본 
Santutxuko geltokia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Santutxuko geltokia

Koordenatuak : 43°15′15″N 2°54′53″W  /  43.254249°N 2.914849°W  / 43.254249; -2.914849
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°15′15″N 2°54′53″W  /  43.254249°N 2.914849°W  / 43.254249; -2.914849
Santutxu
Zabalbide sarbidea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
Zazpikaleak ?   Bilboko metroaren 1. linea  ? Basarrate
Zazpikaleak ?   Bilboko metroaren 2. linea  ? Basarrate
Kokapena
Helbidea Zabalbide, 53; 48006
Udalerria Bilbo ,   Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea SAN
Gunea 1. gunea
Irekiera 1997ko uztailaren 5a
Bidaiariak 4.410.885 (2017) [1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak     Pertsonaldun txarteldegia   
Aldageltokia Metroa  Autobusa  Taxi 
Nasak 2
Trenbideak 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1 Etxebarri - Plentzia
L2 Basauri - Kabiezes
Bilbobus 40   La Pena - Plaza Biribila
48   Santutxu - Lezeaga
G7   Mina del Morro - Plaza Biribila
Bestelakoak Igogailua  Iturribide-Zabalbide igogailua
Taxi  Taxi

Santutxu Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago. [2]

Sarbideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea  Autobusa  Taxi Zabalbide kalea, 53 ( Zabalbide irteera)
  • Arrapala bidezko sarbidea  Autobusa  Taxi  Sarbide irisgarria Tenor Fagoaga kalea, 6 ( Karmelo irteeera)
  • Igogailu bidezko sarbidea  Igogailua  Sarbide irisgarria Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina ( Karmelo irteera)

Gaueko sarbideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea  Autobusa  Taxi Zabalbide kalea, 53 ( Zabalbide irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea  Igogailua  Sarbide irisgarria Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina ( Karmelo irteera)

Geltokia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia , altzairu herdoilgaitza eta beira . Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Zabalbide sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia. [3] Aldiz, Karmelo sarbidearen kanoia harrizko element bilakatzen da eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago, eta doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez. [4] [5]

Lotuneak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Geltokiaren kanpoaldean Iturribide-Zabalbide igogailua eta Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Bidaiariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu: [6]

Santutxuko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (milioi bidaiari)

Irudi galeria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. ≪2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena≫ , 38 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01) .
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa . ≪Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema≫ (Noiz kontsultatua: 2017-03-12) .
  3. ≪Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao≫ www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia≫ Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18) .
  5. (Gaztelaniaz) ≪El metro suma dos estaciones mas con wifi: Basauri y Portugalete. Deia, Noticias de Bizkaia≫ Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-01) .
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. ≪Garraio publikoari buruzko txostenak≫ (Noiz kontsultatua: 2018-09-21) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]