Wikipedia, Entziklopedia askea
Santurtziko Bandera
Itsasoko Ama
arraun
elkarteak antolatzen duen eta
Santurtzin
jokatzen den estropada da.
1980an jokatu zen lehen aldiz eta Kaiku izan zen garailea. 1981ean ere Kaikuk irabazi zuen baina estropadaren emaitzak anulatu egin ziren balizekin izandako arazoengatik. 1996 arte Kontxako Banderaren aurreko igandean jokatzen zenez estropada oso garrantzitsua bihurtu zen. 1997an uztailaren erdira, Karmen egunera, aldatu zen. 2002tik aurrera Itsasoko Ama elkartea
TKE Ligatik
kanpora gelditu zenez estropada ere
KAE Ligan
dauden traineruek jokatu izan dute. 2018an herriko trainerua TKE Ligan sartu denez estropada bera ere bai.
2019an estropada eremu berria estrenatu dute Ibaizabal itsasadarrean.
Elkartea
|
Garaipenak
|
Urteak
|
Pasai Donibaneko traineruak
|
8
|
1986, 1988, 1989, 1990, 1994, 1997, 1998, 2007
|
Santurtzi
|
6
|
1983, 1985, 2002, 2010, 2017, 2021
|
San Pedro
|
4
|
1991, 1992, 1993, 1995
|
Zumaia
|
4
|
1982, 1984, 1987, 2015
|
Orio
|
4
|
1996, 2000, 2012, 2019
|
Kaiku
|
2
|
1980, 2008
|
Getaria
|
2
|
2006, 2014
|
Urdaibai
|
2
|
1999, 2018
|
Zierbena
|
2
|
2013, 2020
|
Hondarribia
|
2
|
2022, 2023
|
Castro Urdiales
|
1
|
2001
|
Ur-Kirolak
|
1
|
2003
|
Arkote
|
1
|
2004
|
Pontejos
|
1
|
2005
|
Astillero
|
1
|
2009
|
Portugalete
|
1
|
2011
|
Donostiarra
|
1
|
2016
|
2013 eta 2014 urteetan KAE 2. mailarako antolaturiko estropada izan zen, izan ere urte hauetan Santurtzik bigarren trainerua atera baitzuen.
- ¹
San Juan de Dios Ospitalaren Bandera
izan zen.