Santander
[1]
?edo, izen historiko gisa,
Sanandere
[1]
?
Kantabriako
hiriburua da,
Bizkaiko golko
ko
Santanderko badiaren
ertzean kokatua.
2009an
, 183.466 biztanle zituen eta 35
km²
-ko azalera du.
Santa Cruz de Bezana
eta
Camargo
udalerriak mugakide ditu.
Euskarazko
testu berezi, historia lan edo eleberrietan,
Sanandere
ere erabil daiteke
[2]
.
K. a. 26
. urtean
Portus Victoriae Iuliobrigensium
izenez
erromatar
portu gisa sortua izan zela uste da, halere, hainbat
historialarien
arabera, erromatar hiri hori
Santona
udalerria izatea ere baliteke. Gaur egungo izena
San Emeterio
santutik eratorria da: San Emeterio (Sancti Emetherii > Sancti Emderii > Sanct Endere > San Andero > Santendere > Santanderio > Santander...
euskaraz
Sanandere
[2]
, betiere San Zeledonioren kondairaren arabera, honek dionez
Calahorra
hirian
San Emeterio
eta
San Zeledonio
martiriei
kristautasuna
ez ukatzeagatik burua moztu omen zieten, ondoren
musulmandarren
aurrerakadatik babestu asmoz hauen buruak eta erlikiak
harrizko
txalupa batean leku honetara ekarri zituzten. Bestalde, baliteke izenaren jatorria askoz ere soilagoa izatea eta "
Sanct Ander
" hitzan egotea: San Ander edo San Andres.
1187ko
uztailaren 11an
Alfontso VIII.a Gaztelakoak
San Emeterioko abadea herriaren jaun izendatu eta hiri bilduari
foru
bat eman zion, honen bidez itsas trafikoa,
arrantza
eta
merkataritza
erraztu asmoz, abadetxeak jarduera hauekin
tributuak
bereganatzen baizituen.
1248an
Santanderrek,
Bizkaiko golkoko
beste hainbat udalerriekin batera
Sevilla
hiria konkistatzeko guduan parte hartu zuen, sarri gisa
Torre del Oro
delako dorrea eta
Guadalquivir
ibaia daramatzan armarria jaso zuelarik.
1296ko
maiatzaren 4ean
Bizkaiko golkoko hainbat udalerri hauekin batera
Paduretako Ermandadea
osatu zuen:
Castro Urdiales
,
Laredo
,
Gasteiz
,
Getaria
,
Donostia
,
Bermeo
eta
Hondarribia
. Honekin Santanderren helburua
Euskal Herriko
kostaldeko udalerriek
Flandria
eta
Ingalaterrarekin
zuten
Gaztelako
artile
eta
hirinaren
merkataritzako nagusitasunari aurre egitea izan zen.
XVIII. mendean
Ameriketarako
irteera portu modura ere garrantzia handia hartzen joan zen.
1755eko
urtarrilaren 9ean
Fernando VI.a Espainiakoak
Hiri
titulua eman zion.
XIX. mendean
itsasgintza,
irin
,
azukre
,
garagardo
, eta abarren inguruko
industria
berriak sortuz joan ziren.
1851an
burdinbidea
eta
trena
ailegatu eta aurretik
Gaztelarekin
zituen harremanak oraindik gehiago estutu zituen. Bestaldetik, XIX. mendearen amaieraldera
turismoa
iritsi zen, hainbat
bainuetxe
eta hotel ireki zirelarik.
Alfontso XIII.a Espainiakoak
bere
udaldiko
egoitza bilakatu zuen, horren lekuko
1908an
hiriak errege honi eraiki eta oparitutako
Magdalenako jauregia
da.
1893ko
azaroaren 3an
Cabo Machichaco
bilbotar lurrunontzia bere sotoan 51
tona
dinamita
eta ontzigainean
azido sulfuriko
biltegiak zituela Santanderreko portuan lehorreratu zen.
[3]
Eguerdi aldera sute baten berri eman zen, garai haietan segurtasun neurriak etengabe apurtzen zirenez, ontzira beste ontzietako eskifaiak, suhiltzaileak eta ikusleak hurbildu ziren. Handik gutxira leherketa handi bat jazo zen, ondorioz 590 hildako eta 525 zauritu izan zirelarik.
1941eko
otsailaren 15etik
16rako
gauean portutik gertu dagoen Cadiz kalean
sute bat piztu zen
.
Hego haizeak
lagundurik, bi egunetan zehar sute handi batek hiri honetako alde zahar osoa kiskali zuen (denera 37
kale
eta 14
hektarea
, hiriko dentsitate handiena zuen gunea), bertako kale estu eta
egurrezko
egiturek erretzea oraindik gehiago erraztu zutelarik. Oraingo honetan suhiltzaile bat hil zen.
[4]
Dena dela, sute honen arrazoietako bat
1941eko zikloia
izan zela aipatu ohi da.
[5]
Datu klimatikoak (Santander)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
13.3
|
13.8
|
14.9
|
15.9
|
18.5
|
20.8
|
23.1
|
23.7
|
22.5
|
19.6
|
16.1
|
14.4
|
18.1
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
9.5
|
9.9
|
10.7
|
12.0
|
14.6
|
17.1
|
19.4
|
19.9
|
18.3
|
15.4
|
12.2
|
10.7
|
14.1
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
5.6
|
5.9
|
6.5
|
8.0
|
10.7
|
13.4
|
15.6
|
16.1
|
14.1
|
11.3
|
8.2
|
6.9
|
10.2
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
123
|
104
|
105
|
125
|
89
|
62
|
52
|
72
|
85
|
135
|
146
|
117
|
1246
|
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)
|
13
|
12
|
12
|
13
|
11
|
8
|
7
|
7
|
9
|
12
|
13
|
12
|
128
|
Eguzki orduak
|
88
|
100
|
134
|
147
|
169
|
174
|
189
|
182
|
157
|
127
|
98
|
74
|
1638
|
Iturria:
AEMET
[6]
|
Biztanleriaren bilakaera 1900. urtetik aurrera
Santanderreko badiatik dagoen ikuspegia.