Salamancako probintzia

Koordenatuak : 40°50′N 6°00′W  /  40.83°N 6°W  / 40.83; -6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salamanca
Gaztela eta Leon
Salamancako bandera

Salamancako armarria

Administrazioa
Estatua   Espainia
Erkidegoa Gaztela eta Leon
Hiriburua Salamanca
ISO 3166-2 ES-SA
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
40°50′N 6°00′W  /  40.83°N 6°W  / 40.83; -6
Azalera 12.349 km² Espainiaren % 2,45
Demografia
Biztanleria 353.404 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,77
Dentsitatea 28,62 bizt/km²
Herritarra salamancar
www.dipsanet.es

Salamanca Espainiako mendebaldeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. Portugalgo mugan dago. 2006an , 353.110 biztanle zituen probintziak. Hiriburua Salamanca da; eta beste hiri nagusiak, Bejar , Ciudad Rodrigo , Penaranda de Bracamonte eta Vitigudino .

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Béjar
El Salvador eliza, Bejar

Iparraldean, Zamora , ipar-ekialdean, Valladolid , ekialdean, Avila , hegoaldean, Caceres , eta, mendebaldean, Douro eta Beira Interior Norte eskualdeak ( Portugal ) ditu mugakide.

Iparraldea eta mendebala lauak dira; hegoaldea eta hego-ekialdea, aldiz, menditsuagoak. Probintziaren hegoaldean, aipatzekoak dira Bejarko mendialdea (Trampal, 2.443 m; Calvitero, 2.395 m), Pena de Franciatik (1.723 m) Pena Gudinaraino (1.189 m) luzatzen den mendialdea eta Gatakoa (1.364 m Janona mendian).

Hidrografiari dagokionez, Duero ibai-arroari dagozkio Salamancako probintziako ibai guztiak. Tormes , Agueda eta Yeltes dira ibai nagusiak, eta Santa Teresa, Saucelle, Aldeadavila eta Agueda urtegi garrantzitsuenak.

Klima kontinentala da erabat: uda bero lehorrak eta negu hotzak. 400-500 mm euri-ur biltzen da urtean, batez beste.

Mendialdeko baso nagusiak gaiztanadiak dira, eta arteak , artelatzak , haritzak eta pinuak aldatzen dira iparraldean.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza da baliabide nagusia. Garia, garagarra, lekadunak, azukre-erremolatxa eta bazkarako landareak dira labore nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, abere-hazkuntza (ardi-, behi-, zezen-, zerri- eta zaldi-azienda). Industria (urtegietan egokitutako indar-etxeak, janari-industria, kimika-industria) ez dago oso garatua, baina Salamancan, Bejarren eta beste zenbait hiritan baizik ez da aipagarria. Garrantzitsua da, bestalde, lurpeko aberastasunen ustiapena ( eztainu - eta wolfram -hobi oparoak).

Demografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Salamancako udalerrien zerrenda

Kultura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina Extremadurako hizkuntzaz mintzatzen dira probintziaren hego-mendebaldeko herri batzuetan. Ipar-mendebaldean, berriz, leonerazko hiztun batzuk ere badira.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]