Sabino Arana etorbidea
Bizkaiko
hiriburua den
Bilboko
etorbide
bat da, bai eta hiri honetako kale eta hiribide garrantzitsuenetako bat ere.
Garai batean Bilbora sartzeko sarbide nagusienetakoa zen, baina gaur egun hiriaren hegoaldeko sarbide berria den
Basurtuko tunel
berria irekitzearekin bat Sabino Arana etorbideko sarbideko biaduktua moztu egin zen.
Jesusen Bihotzaren plazan
amaitzen da.
30 urtez Bilboko sarbide nagusienetakoa izan zen eta herri hizkera
scalextric
biaduktua erautsi ostean, handik urte batera,
2015ko
martxoan
Bilboko Udalak
Basurtuko
eremu honen eraldatzeari ekion zion.
Sabino Arana etorbide berriak aisialdirako guneak, aparkalekua,
bidegorria
, haurrentzako jolas parkea eta zuhaiztia izango ditu, honenbestez hiri eremu hau hiritarrentzat berreskuratuz. Trafikoa mugatua izango da, igoera eta jaitsierako errail banarekin, honela etorbidea hirirako sarbide gisa erabil ez dadin.
Sabino Arana etorbidearen inguruan honako eraikin, leku eta monumentu nabarmen hauek daude:
- 2017ko urtarrilaan Bilboko
Alderdi Popularrak
Sabino Arana izana kentzearen alde agertu zen. Alderdi honen iritziz, ETA existitu izana
Sabino Aranaren
ideologiaren ondorioa zen. Idei honi jarraikiz Sabino Aranaren
ideologia
ETArekin bat egiten zuenez, Sabino Arana izenak ETAren biktimak "humiliatzen" zituela baieztatu zuen eta ondorioz, kale honen izena aldatu behar zen.
[1]
- ↑
http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170111/el-pp-retira-la-mocion-para-quitar-a-sabino-arana-la-pasionaria-y-zumalakarregi-del-callejero-de-bilbo