Sodertalje
Suediako
hiri bat da,
Stockholmgo konderriko
laugarren hiria. 2015eko erroldaren arabera
Sodertalje udalerriak
93.202 biztanle ditu, hauetatik 65.000 inguru hiriaren erdigunean.
Stockholm
hiriburuaren hegoaldean kokaturik dago, 30 kilometroko distantziara. Iparraldean
Malaren aintzira
dauka eta hegoaldean
Itsaso Baltikoa
, izan ere azalea handia baitu, 694.24 km²-koa.
Telje
izena XI mendeko agiri batean azaltzen da lehen aldiz. Horrela ezagutu zen mendeetan zehar baina Stockholmgo konderrian bazen beste Telje bat eta horregatik
Sodertalje
(hegoaldeko Telje) izena hartu zuen, bestea berriz
Norrtalje
izendatu zuten (iparraldeko Telje).
XVII mendean Iparraldeko gerra Handiaren ondoren izurriteak etorri ziren eta biztanleria gainbherea erori zen, 200 pertsona inguru gelditzeraino.
1967an asiriar inmigranteak iritsi ziren eta gaur egun 22.000 dira. XXI mendean errefuxiatu ugari ere iritsi dira, irakiarrak bereziki. Horretaz gain 11.000 finlandiar ere badaude, Suediako finlandiera hiztun multzo haundiena osatzen dute. Guztira Sodertaljeko %39a atzerritar jatorrikoa da.
Hiriko kirol talde aipagarriena
Sodertalje BBK
saskibaloi taldea da, Suediako talde indartsuena ere bada.
-
-
Astra garagardotegia.
-
Marenplan enparantza.
-
Linasundet izoztuta.
-
Scania museoa.
-
Scania museoa.