Ruth First
(
Johannesburgo
,
1925eko
maiatzaren 4a
-
Maputo
,
1982ko
abuztuaren 17a
)
apartheid
aren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea izan zen. Berari igorritako gutun-lehergailu baten eztandaren ondorioz hil egin zuten errefuxiatuta bizi zen
Mozambiken
.
1906an
Letoniatik
Hego Afrikara iritsitako
judutar
jatorriko familia baten oinordekoa zen. Bere gurasoek, Julius First eta Mathilda Levetanek, 1921ean
Hego Afrikako
Alderdi Komunista sortu zuten.
Jeppe High School for Girls ikastetxean ikasi ondoren,
Witwatersrand
eko unibertsitatean matrikulatu eta lizentzia lortu zuen 1946an. Unibertsitatean zegoelarik, "Hego Afrikako campus batean ikasleen benetako kezka nazio arazoa izan beharko litzatekeela" zion. Ikasle Aurrerakoien Federazioaren sorreran parte hartu zuen, eta bertan, besteak beste,
Nelson Mandela
, Eduardo Mondlane, Mozambikeko Askapen Fronteko (
FRELIMO
) lehen agintaria eta ondoren bere senarra izanen zen
Joe Slovo
ezagutu zituen. Bere memorietan Nelson Mandelak Ruth Firsti buruz "emakume irekia eta talentu handiko idazlea" izan zela esan zuen
[1]
.
1940. hamarkadan Hego Afrikako gobernu arrazistaren aurkako borrokan
Afrikako Kongresu Nazionala
rekin aliatuta zegoen Alderdi Komunistan militatzen hasi zen.
1946ean The Guardian astekari ezkertiarrean editore lanetan hasi zen.
Bigarren Mundu Gerra
amaieran Hego Afrikan babesleku aurkitu zuten nazien presentzia irmoki salatu zuen.
Kolonizatutako herrien independentziarako eskubidea defendatu zuen bere idatzietan:
"
Nazio Batuen Erakundea
k herri kolonizatuen askatasunerako eskubidea babestu behar zuela" idatzi zuen 1
947ko ekainaren 19an
The Passive Resister
aldizkarian.
1963an Alderdi Komunistako eta Afrikako Kongresu Nazionaleko beste kide batzuekin batera atxilotu zuten. Epaiketa horretan
Nelson Mandela
,
Walter Sisulu
era
Govan Mbeki
ekintzaileei hil arteko espetxe zigorra ezarri zieten. First, bere aldetik, 117 egun isolaturik ukan zuten, esperientzia hura
Hundred Seventeen Days (117 egun)
liburuan kontatu zuen.
1964 Londresera joan zen errepresiotik ihes, bertan errefuxiatu eta apartheidaren kontrako borrokan murgildu zen berriz ere. 1972an
Manchesterko
unibertsitatean ikerlari moduan lan egin zuen eta 1973 eta 1978 urteen artean hitzaldiak ematen aritu zen
Durhameko
unibertsitatean. Egonaldiak ere egin zituen Maputoko
Dar es Salaam
eta Lourenco Marques unibertsitateetan.
1978ko azaroan Maputoko Eduardo Mondlane unibertsitatean hezkuntza ikerketa programaren zuzendari kargua onartu zuen. Handik ere, bere herriak oraindik pairatzen zuen apartheid erregimenarekin amaitzeko borrokan jarraitu zuen, arik eta Hego Afrikako Craig Williamson polizia nagusiaren aginduz 1982ko abuztuaren 17an erail zuten arte, bere izenean unibertsitatera igorritako
bonba-gutun
bat ireki eta eskuetan eztanda egiterakoan. Craig Williamson eta Roger Raven hilketa horregatik amnistiatuko dituzte
[2]
.
Berak idatzitako
117 Days
liburuan jasotzen dira bere bizitza, atxiloketa eta isolamendu garaiko pasarte gordinak.
Gillian Slovo alabak ere bere memoriak idatzi zituen,
Every Secret Thing: My Family, My Country
, 1997an.
A World Apart
(1988) filma bere alaba Shawn Slovok idatzi zuen etra Chris Mengesek zuzendu zuen, Apartheidaren borrokan dabilen
Roth
izeneko familia baten istorioa da, filma horretan Barbara Hershey aktoresak Ruth First ekintzailearen papera antzezten du
[3]
.
Catch a Fire
(2006), Patrick Chamusso ekintzaileari buruzko filma da, Ruthen papera kasu honetan bere alaba Robyn Slovok antzezten du, filmeko produktoretako bat dena, halaber. Gidoia Shawn Slovok idatzi zuen
[4]
.