Robin Friday
(
1952ko
uztailaren 27a
, Acton,
Londres
–
1990eko
abenduaren 22a
, Acton, Londres)
ingeles
futbolari
bat izan zen. Reading F.C. eta Cardiff City F.C. taldeetan jokatu zuen. Nahiz eta oso futbolari trebea izan bere izaera eta jarreraren ondorioz ez zuen inoiz
Premier Leaguen
jokatzea lortu izan.
Mundu mailan beharbada ez zen oso futbolari ezaguna izan baina
Ingalaterran
1970eko hamarkadan
zehar oso ospetsua izan zen,
aurrelari
gisa aparteko dohainak zituen, baina batez ere bere izaera berezi, nahasi eta buru arinarengatik ezaguna egin zen. Izatez, aurrelari bikaina izateko ezaugarri guztiak zituen, baina oso gaztetatik bere burua suntsitu eta zurruterako zaletasun ikaragarria erakutsi zuen, gerora bere
droga
menpekotasuna gehitu zitzaion. Bere bizitza erabat nahasia izan zen:
poliziaren
atxiloketak, kafetegietako borrokak, gau berean bi tabernen suntsiketa, droga arazoak, mozkorraldi batean inongo zergatirik gabe hesi batean hiltzaturik agertzea,
Kornuallesko
komunitate
hippie
batean bizitzen jartzea,
Liverpool FC
taldeko
Mark Lawrenson
entrenatzaileari buruan ostikoa eman eta ondoren aldageletara joan eta entrenatzailearen kirol poltsan kaka egitea...
[1]
BBCko
David Coles
kazetariaren iritziaren arabera
"historia guztiko futbolari onenak
Bobby Moore
,
Maradona
,
George Best
,
Johan Cruyff
,
Yashin
,
Rivelino
,
Beckenbauer
,
Bobby Charlton
,
Pele
eta... Robin Friday"
izan omen ziren.
[1]
2008
. urtean britainiar kazetak garai guztietan
Ingalaterran
jokatutako 10 futbolari gaizto edo zitalenen zerrenda bat kaleratu zuen, horien artean
Stig Tofting
,
Lee Hughes
,
Eric Cantona
,
Paolo Di Canio
,
Tony Adams
edo
Vinnie Jones
ospetsua agertzen ziren, baina guztien artean lehenbiziko postuan Robin Friday sailkatu zen.
[1]
Futbolari hau
Super Furry Animals
eta
Oasis
musika taldeek abestiak sortzeko oinarri gisa ere hartu izan zuten, hain zuzen ere Super Furry Animals musika taldeko
The Man Don't Give a Fuck
diskoko azalean futbolari hau bi hatzak erakusten dituela agertzen da (
Erresuma Batua
eta
Irlandan
keinu honek
izorra hadi
esan nahi du). Gainera futbolari honi buruzko "The Greatest Footballist you never saw" ("Inoiz Ikusi Izan Duken Futbolari Handiena") biografia liburua ere idatzi zuten.
- ↑
a
b
c
Robin Friday, el hombre que pudo reinar
(Gaztelaniaz)