한국   대만   중국   일본 
Roberto Laiseka - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Roberto Laiseka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Laiseka
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo 1969ko ekainaren 17a  (54 urte)
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Euskaltel-Euskadi 1994-2006
 
Pisua 63 kilogramo
Altuera 184 zentimetro

Twitter: Robertolaiseka Edit the value on Wikidata

Roberto Laiseka Jaio ( Gernika , Bizkaia , 1969ko ekainaren 17a - ) euskal txirrindularia izandakoa da.

Afizionatu mailan, Mungiako Beyena taldean aritu zen eta 1989. urtean Durangoko lasterketa irabazi zuen. Gero, Cafes Fortaleza taldean aritu zen eta 1992ean, bigarren sailkatu zen, Bermeon, eta Galdakaoko El Corte Ingles sarian hirugarren sailkatu zen, 1993ean.

1994an debutatu zuen txirrindularitza profesionalean Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta bertan izan zen erretiratu arte. Txirrindularizale artean ospetsuenetarikoa eta idoloa zen. 2006an Italiako Giroan jausi, min hartu eta ondo berreskuratzea lortu ez zuenez erretiratu egin zen hurrengo urtean.

30 urte bete arte ez zuen lorpen handirik izan, baina orduz geroztik eskalatzaileen artean nabarmendu zen eta irabazi zituen etapa guztiak mendiko etapetan izan ziren. Horien artean 2001eko Frantziako Tourrean Luz Ardidenen bukatu zuen etapa.

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Taldea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtea Taldea
1994 - 2006 Euskaltel-Euskadi

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]