Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Stack
, jaiotzez izenez
Charles Langford Modini Stack
(
1919ko
urtarrilaren 13a
,
Los Angeles
–
2003ko
maiatzaren 14a
,
Beverly Hills
)
estatubatuar
aktore
bat izan zen. Hasieran, galai-rolak egin zituen. 1951z geroztik, pertsonaia bortitz eta nahasiak interpretatu zituen, eta zuzendari ospetsuen filmetan lan egin zuen: Lubitschen
To Be or not To Be
(1942), Boetticherren
The Bullfighter and the Lady
(1951), Wellmanen
The High and the Mighty
(1954), Tourneurren
Great Day in the Morning
(1956), Fullerren
House of Banboo
(1957), Sirken
Written on the Wind
(1956),
1941
(1979) eta
Airplane!
(1980). Telebistako izar bihurtu zen
The Untouchables
telesailean
Eliot Ness
poliziaren pertsonaia antzeztuz.