Raymond Roussel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymond Roussel

Bizitza
Jaiotza Paris 1877ko urtarrilaren 20a
Herrialdea   Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Palermo 1933ko uztailaren 14a  (56 urte)
Hobiratze lekua Pere Lachaise hilerria
Grave of Raymond Roussel (en) Itzuli
Heriotza modua suizidioa : droga-gaindosia
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea , piano-jotzailea , poeta , antzerkigilea , xakelaria eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimendua surrealismoa
Musika instrumentua pianoa

Musicbrainz: 8e195e7f-9251-4dda-be3f-dae0d3649084 Find a Grave: 20253 Edit the value on Wikidata

Raymond Roussel ( Paris , 1877ko urtarrilaren 20a - Palermo , 1933ko uztailaren 14a ) frantziar idazlea izan zen. Familia burges aberats batean sortu zen, eta goi-mailako musika-ikasketak egin zituen. Hamazazpi urte zituela ekin zion obra handi bati, La Doublure ( Ordezko antzezlea ), Nizako inauterien oroitzapena hamabi silabako bertsoetan; biziki hunkitu zuen obra hartan eginiko ahalegin handiek irakurleengan oihartzunik ez izanak. Hamabiko bertsotan jarraitu zuen ondoren, eta Impressions d´Afrique (1910, Afrikako inpresioak ), itsasoan galduta, gatibu hartutako europar bidaiari batzuen bitartez, Afrikako munduaren alegiazko deskripzio bitxia eskaintzen zuen obrari ekin zion gero. Iseka gaitzean hartu zioten liburua, baina gai bitxiak lantzen jarraitu zuen hurrengo lanetan: Locus solus (1914, antzerki-lan bihurtua, 1922an), beirazko kaioletan itxitako hilotzak heriotzako unea kontatzen, L´Etoile au front (1924, Izarra aurrean ) eta La poussiere de soleils (1926, Eguzkien hautsa ) antzerki-lanak, eta Nouvelles Impressions d´Afrique (1910, Afrikako inpresio berriak ) poema-bilduma. Bere idazkerari buruzko oharrak bildu zituen 1935ean, Comment j´ai ecrit certains des mes livres ( Nola idatzi ditudan nire liburuetako batzuk ) bilduman. Raymond Roussel Palermoko jauregi batean hil zen barbiturikoz pozoituta. Surrealismoaren aitzindaritzat jo dute idazle eta aditu askok, irudimenaren automatismoari eman zion garrantziarengatik.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Roussel Aldatu lotura Wikidatan