Rainier III.a Monakokoa
,
[1]
jaiotzez
Rainier Louis Henri Maxence Bertrand Grimaldi
, (
1923ko
maiatzaren 31
–
2005eko
apirilaren 6a
)
Monakoko
printzea izan zen. Aitona
Luis II.aren
erregealdian erregeorde izan zen eta,
1950eko
apirilaren 12an
, printzerriaren tronua bereganatu zuen.
Grace Kellyren
senarra izan zen.
Rainier
Monakon
jaio zen
1923ko
maiatzaren 31n
. Gurasoak
Pierre de Polignac
(
1895
-
1964
) eta
Charlotte Monakokoa
(
1898
-
1977
) izan ziren.
1949an, Rainier igo zen tronura, 26 urte zituenean, aitona
Luis II.ak
hil zuelako eta,
1950eko
apirilaren 12an
, koroatu zuten (27 urte).
Rainierek,
Ingalaterra
eta
Suitzako
ikastetxeetan egon ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen
Parisen
.
Bigarren Mundu Gerran
Frantziako
armadan sartu zen eta
Alsaziako
kanpainan borrokatu. Gerra Gurutzea jaso zuen eta Brontzezko Izarra ere bai.
Berlinen
ere izan zuen misio bat eta gero eta lorpen gehiago izan zituen koronel izatera iritsi arte.
Grace Kelly
Monakon
zegoen
High Society
grabatzen eta hantxe ezagutu zuen Rainierek emaztea izango zuena.
AEBetara
joan zen haren gurasoen baimena lortzearren eta horrelaxe erakarri zuen betirako izar eder hura
Monakora
.
1956ko
apirilaren 18an
ezkondu ziren eta artistak Gracia Patricia Grimaldi izena hartu zuen. Ondorengo urteetan, printzerriak garapen ekonomiko izugarria ezagutu zuen, ipuineko bikote hark aberats eta inbertsore ugari erakarri baitzuen bertara, eta finantzak eta negozioak nagusitzen joan ziren.
Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:
- Carolina de Hannover Printzesa (
1957ko
urtarrilaren 23an
)
- Albert Printzea (
1958ko
martxoaren 14an
)
- Estefania Printzesa (
1965eko
otsailaren 1ean
)
Alberten kasua ez bada ere, alaben nerabezaroak egonezina ekarri zion bizitza dotore eta aberats hari eta paparazzi eta prentsaren jazarpenera ohitzen joan beharra izan zuten.
1982ko
irailaren 14an
, Grace printzesak eta Estefaniak, bere alabak, izugarrizko istripua izan zuten
Monakon
. Horren ondorioz, Grace larri zaurituta geratu zen eta, hurrengo egunean, hil zen. Estefaniak, berriz, ez zuen minik hartu, baina etorkizun iluna zetorkion Grimaldi familiari handik aurrera. Rainiero gero eta isolatuagoa geratu zen jauregian eta Albertok egin behar izan zituen bere lanak.
Printzeari iloba ugari etorri zitzaizkion gero:
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|
1910
arte,
Monako
monarkia absolutoa zen.
1911n
, Albert I.ak aldarrikatu zuen lehen konstituzioa eta
1917an
aldatu egingo zuten.
1933an
,
Luis II.ak
berretsi zuen eta Rainier III.ak erreforma egingo zion
1962ko
abenduaren 17an
.
Konstituzioaren lehen kapituluak Printze subiranoa da agintearen jabea.
1962an
, oinordekotza era zuzenean egingo dela zehaztu zen eta seme zaharrenak izango du lehentasuna alaben aurrean. Ondorengo zuzenik ez balego, adoptatutako ume bat ere tronura irits daiteke. Hori bai, agintearen jabe egiteko, printzea adinez nagusi izan behar du eta 21 urtera ez balitz iritsiko, erregeorde baten beharra izango zen.
Rainier ia 82 urtekin hil zen
Monakon
2005eko
apirilaren 6an
. 4 egun lehenago, hil zen
Joan Paulo II.a
aita santua.
Albert II.a Monakokoa
izan zen ondorengoa.