Wikipedia, Entziklopedia askea
Raif Dizdarevi?
(Fojnica,
Bosnia
,
Jugoslaviako Erresuma
,
1926ko
abenduaren 9a
)
Jugoslavia
ohiko
politikaria
da.
Hamasei urterekin
Titoren
gerrilletan
parte hartu zuen alemaniar eta italiarren aurka,
Bigarren Mundu Gerran
.
1945ean
Alderdi Komunistako
kide egin zen, eta 1951. urtea arte Estatuko Segurtasun Batzordeko kide izan zen. Azken urte hartan Kanpo Arazoetako ministerioan hasi zen lanean, eta hurrengo hiru urteetan Enbaxadako Arazoetarako idazkari eta arduradun izan zen
Bulgarian
. 1956-1959 bitartean
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko
enbaxadako lehen idazkari izan zen. 1963an
Txekoslovakiako
enbaxadara bidali zuten, eta lau urtez aholkulari-lana bete zuen.
Jugoslaviara itzuli zenean, 1967an, Sindikatuen Konfederazioko Batzordeko idazkari izendatu zuten. 1972an
diplomazia
-lanetara itzuli zen, Kanpo Arazoetako federazioko idazkariorde gisa. Bi urtez kargu horretan aritu ondoren, Batzordeko Presidentetzako kide eta
Bosnia-Herzegovinako
Sindikatuen Konfederazioko Batzordeko presidente izan zen, 1978. urtea arte. 1975-1978 bitartean, gainera, Bosnia eta Herzegovinako Langileen Alderdiko eta Errepublikako Lehendakaritzaren Konfederazio Sozialistako kide izan zen. 1978-1982 bitartean Bosnia-Herzegovinako Errepublika Sozialistako presidentetza eskuratu zuen, eta Defentsa Nazionaleko Batzorde Goreneko presidente izan zen. Gainera, Jugoslaviaren Defentsarako Batzordeko kide izan zen 1978tik 1983ra. 1982an Jugoslaviako Elkarteen Federazioko kide izendatu zuten, eta presidente geroxeago. 1987. urtea arte Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta azken urte horretan Federazioko presidentetza eskuratu zuen,
Hamdija Pozederac
dimisioa ematera behartu zuen finantza-eskandaluaren ondoren. 1988ko maiatzean Jugoslaviako Batzar Federalak Jugoslaviako presidente izendatu zuen. Urtebete geroago Tito presidenteak ezarritako txandakatze-sistemaren arabera hala baitzegoen zehaztuta,
Janez Drnov?ek
bosniar ordezkariak hartu zuen haren lekua.
Dizdarevi? Federazio jugoslaviarra elkartuta mantentzen saiatu zen, baina
Jugoslaviako Gerrak
hastean galdu zuen han zuen eragin politikoa. Aurrerago
Sarajevon
bizi izan da eta han argitaratu ditu bere oroitzapenak.