Quercus
(
latinezko
izena, bai
haritza
, bai
artea
izendatzen zituena)
Fagaceae
familiako
zuhaitz
eta
zuhaixken
genero bat da. Batzuk
hostoerorkorrekoak
dira, eta beste batzuk, aldiz,
hostoiraunkorrekoak
.
Arren
loreek infloreszentzia konplexuak dituzte, 4tik 10era
estaminekin
, normalean sei.
Emeen
loreak isolaturik agertzen dira, edo ale ezberdinak antolaketa txikiekin. Hiru
estigma
dituzte, eta
obulu
anatropoak
, eta
ezkatazko
egitura bat duten inguruan.
Fruitua
ezkurra
da.
Bai
haritzak
, bai
arteak
oso garrantzitsuak dira
gizakiarentzat
, haien
zura
,
azala
eta fruituak erabiltzen baititu.
Ipar hemisferioko
paisaian oso ugariak dira.
Quercus
generoko espezieen artean
hibridazioa
gertatzen da sarri.
Quercus
generoak zuhaitzak zein zuhaixka
monoikoak
barneratzen ditu. Hauen hostoak era sinple edo txandakatuan haz daitezke adarraren albo bietatik, eta normalean erorkorrak dira, salbuespenak dauden arren (badaude batzuk hosto iraunkorrekoak direnak). Hostoen morfologia aldakorra da espezieen artean, baita zuhaitzaren gune ezberdinen artean ere. Fagaceae familiako genero hau loreduna izaten da, baina hauek oso txikiak dira, berde edo hori kolorekoak, eta gehienetan
amento
izeneko egitura luze eta zintzilikatuetan antolatuta daude. Nahiz eta ezkurrak izan, haien sakabanaketa egiteko metodoa, oso hazkuntza geldokoak dira.
Zuhaitz edo zuhaixka hauen azala nahiko leuna izaten da ale gazteetan, baina azal hori adinarekin arraitzen joaten da. Genero hau nahiko zaharra da adinari dagokionez, talde honetan aurkitu diren lehenengo fosilak
Kretazeo
berantiarrekoak baitira. Hau honela izanda, genero honen barruan dauden espezie askok gizakiarentzat baliozkoak izan dira zenbait mendeetan zehar: egurra, kanpo azala, fruitua...
Genero honek 530 espezie inguru besarkatzen ditu, eta ohikoak da espezie batzuen artean
hibridazio
fenomenoa ematea, sustraietatik erregenerazio begetatiboa ematerako orduan errastazuna ematen duena.
Quercus
generoaren fruitua
ezkurra
izenez ezagutua da. Fruitu hau udazkenean agertu eta neguan zuhaitz edo zuhaixkatik askatzen da. Espeziearen arabera tamaina eta forma aldakorra du, baina orokorrean 1 cm-tik 5 cm-tara heldu daiteke. Fruitua itxura obalatua duen gorputza du, eta adarretara lotzen den txapela batez babestuta dago. Gaztea denean berde kolorekoa da eta oso zapore garratzakoa; heldutasunean marroi ilunera aldatu. Gastronomian oso erabila da, adibidez
Quercus ilex
espeziaren fruitua elikagai (gordina edo errea) moduan edota edari alkoholikoak (ezkur-likorea) ekoizteko baliozkoa da.
Zuhaitz hauen atal asko erabiltzen dira egungo gizartean; hala nola zenbait espezieen fruitua elikagai gisa.
Quercus
generoaren egurra bai eraikuntzan eta altzariak egiteko erabiltzen da, honen gogortasun mailaren ondorioz, edota ikatza eta bestelako produktuak sortzeko ere
Hala ere genero honek medikuntzan eta farmakologian erabiliak dira, bereziki
Quercus robur
gazteen azala zauriak sendatzeko eta hanturak zein hemorragiak ostopatzeko.
Quercus
generoa hain dibertsoa izanik, mundo osoan zehar agertzen dira talde honetako espezieren bat. Genero honetako zuhaitz eta zuhaixkak hasteko nahiago dituzte
klima kontinentalak
orokorrean, baina espezie batzuk,
Quercus ilex
esaterako, klima lehorragoekin hobeto moldatzen dira. Aipatutako azken hau oso ohikoa da
klima mediterranearra
daukien herrialdeetan,
iberiar penintsulako
ekialdean,
Italian
,
Marokon
…
Genero honen banaketa zehatzagoari dagokionez, espezie dibertsitate handiena
Mexiko
eta
Kalifornian
[1]
ematen da. Orokorrean,
Europan
,
Hego-mendebaldeko Asian
,
Ipar Amerikan
eta
Hego Amerikan
aurki ditzakegu genero honen espezieren bat, nagusiki.
Generoaren eskala espazialari dagokionez, Quercus espezieak altitude desberdinetan zehar aurkitu ahal ditugu, itsasoaren mailatik
Himalaia
mendikatearen 4000 metrora arte. Bestalde, espzie hauen habitaten dibertsitatea ikaragarri handia da eta guztiz ezberdinak diren zonaldeetan aurki ditzakegu Quercus generoko espezieak, paduretatik basamortuetara.
Aurkitzen den espezierik hedatuena
Quercus robur
da, euskal basoetan ohikoa den
haritza
hain zuzen ere. Zuhaitz oso hauskaitzak dira, hemengo euri txaparradak zein lehorteak arazo gabe jasaten dituzte.
Quercus ilex
aldiz,
artea
, hegoaldean iparraldean baino gehiago aurkitzen dira, klima lehorragoa baita.
Quercus suber,
artelatza
aldiz Euskal Herrian oso arraroa zuhaitz arrunta izan arren
penintsulan
zehar.
Quercus
generoa bi azpigenerotan banatzen da, zeintzuk hainbat azpitalde dituzte:
Quercus
|
- Quercus alba
- Quercus aliena
- Quercus arizonica
- Quercus ariaefolia
- Quercus austrina
- Quercus berberidifolia
- Quercus bicolor
- Quercus boyntonii
- Quercus chapmanii
- Quercus cornelius-mulleri
- Quercus copeyensis
- Quercus dalechampii
- Quercus depressipes
- Quercus dilatata
- Quercus douglasii
(sin.
Quercus gambelii
)
- Quercus dumosa
- Quercus durata
- Quercus engelmannii
|
- Quercus faginea
- Quejigo (sin.
Quercus lusitanica
)
- Quercus faginea
subsp.
faginea
.
- Quercus faginea
subsp.
broteroi
.
- Quercus fusiformis
- Quercus garryana
- Quercus geminata
- Quercus glaucoides
- Quercus grisea
- Quercus havardii
- Quercus hinckleyi
- Quercus hondurensis
- Quercus humilis
(sin.
Quercus pubescens
)
- Quercus ilex
(sin.
Quercus ilicifolia
,
Quercus glauca
)
- Quercus ilex
subsp.
ilex
.
- Quercus ilex
subsp.
ballota
(sin.
Q. rotundifolia, Q. ballota
).
- Quercus intricata
- Quercus john-tuckeri
- Quercus laceyi
- Quercus lanata
- Quercus leucotrichophora
- Quercus libani
- Quercus lobata
- Quercus lyrata
|
- Quercus macrocarpa
- Quercus mohriana
- Quercus michauxii
- Quercus minima
- Quercus mongolica
- Quercus muhlenbergii
- Quercus oglethorpensis
- Quercus peduncularis
- Quercus petraea
- Quercus polymorpha
- Quercus prinoides
- Quercus prinus
- Quercus pungens
- Quercus robur
- Quercus rugosa
- Quercus sadleriana
- Quercus stellata
- Quercus toumeyi
- Quercus turbinella
- Quercus vaseyana
- Quercus virginiana
|
Cerris
|
- Quercus acutissima
- Quercus alnifolia
- Quercus castaneifolia
- Quercus cerris
- Quercus coccifera
(sin.
Quercus calliprinos
)
- Quercus infectoria
- Quercus libani
- Quercus macrolepis
- Quercus semecarpifolia
- Quercus suber
- Quercus trojana
- Quercus variabilis
|
Mesobalanus
|
- Quercus canariensis
- Quercus dentata
- Quercus frainetto
- Quercus macranthera
- Quercus pontica
- Quercus pyrenaica
(sin.
Quercus nigra
)
- Quercus vulcanica
|
Protobalanus
|
- Quercus cedrosensis
- Quercus chrysolepis
(sin.
Quercus oblongifolia
)
- Quercus palmeri
- Quercus tomentella
- Quercus vaccinifolia
|
- Sinonimoak: Haritz gorriak
- Geografia:
Amerika
erdialde eta hegoaldean
Lobatae
|
- Quercus acutifolia
- Quercus agrifolia
- Quercus arkansana
- Quercus buckleyi
- Quercus canbyi
- Quercus coccinea
- Quercus costaricensis
- Quercus cualensis
- Quercus depressa
- Quercus eduardii
- Quercus ellipsoidalis
- Quercus emoryi
- Quercus falcata
- Quercus gravesii
- Quercus graciliformis
|
- Quercus georgiana
- Quercus hintoniorum
- Quercus hirtifolia
- Quercus humboldtii
- Quercus hypoleucoides
- Quercus hypoxantha
- Quercus iltisii
- Quercus imbricaria
- Quercus incana
- Quercus inopina
- Quercus kelloggii
- Quercus laevis
- Quercus laurifolia
- Quercus laurina
- Quercus marilandica
- Quercus meavei
- Quercus myrtifolia
- Quercus nigra
- Quercus pagoda
|
- Quercus palustris
- Quercus parvula
- Quercus phellos
- Quercus pumila
- Quercus rhysophylla
- Quercus rubra
(sin.
Quercus acerifolia
)
- Quercus salicifolia
- Quercus sapotifolia
- Quercus shumardii
- Quercus tardifolia
- Quercus texana
- Quercus velutina
- Quercus wislizeni
- Quercus xalapensis
|
- Sinonimoak: Kopa eraztundunak
- Geografia:
Asia
Cyclobalanopsis
|
- Quercus acuta
- Quercus albicaulis
- Quercus argentata
- Quercus argyrotricha
- Quercus augustinii
- Quercus austrocochinchinensis
- Quercus austroglauca
- Quercus bella
- Quercus blakei
- Quercus camusiae
- Quercus championii
- Quercus chapensis
- Quercus chevalieri
- Quercus chingsiensis
- Quercus chungii
- Quercus daimingshanensis
- Quercus delavayi
- Quercus delicatula
- Quercus dinghuensis
- Quercus disciformis
- Quercus edithiae
- Quercus elevaticostata
- Quercus fleuryi
- Quercus gambleana
- Quercus gemelliflora
- Quercus gilva
- Quercus helferiana
- Quercus hondae
- Quercus hui
- Quercus hypophaea
|
- Quercus jenseniana
- Quercus jinpinensis
- Quercus kerrii
- Quercus kiukiangensis
- Quercus kouangsiensis
- Quercus lamellosa
- Quercus lineata
- Quercus litoralis
- Quercus litseoides
- Quercus lobbii
- Quercus longinux
- Quercus lowii
- Quercus lungmaiensis
- Quercus merrillii
- Quercus morii
- Quercus motuoensis
- Quercus multinervis
- Quercus myrsinifolia
- Quercus neglecta
- Quercus ningangensis
- Quercus obovatifolia
- Quercus oxyodon
- Quercus pachyloma
- Quercus patelliformis
- Quercus pentacycla
- Quercus phanera
|
- Quercus poilanei
- Quercus rex
- Quercus salicina
- Quercus saravanensis
- Quercus schottkyana
- Quercus semiserrata
- Quercus sessilifolia
- Quercus sichourensis
- Quercus stenophylloides
- Quercus stewardiana
- Quercus subhinoidea
- Quercus subsericea
- Quercus thorelii
- Quercus tomentosinervis
- Quercus treubiana
- Quercus xanthotricha
- Quercus yingjiangensis
- Quercus yonganensis
|
Abaritz
bezala ere ezaguna, altueran 2 metrotara heldu daitekeen
zuhaixka
da espezie hau, arbolatxoa izatera heldu daitekeena.
Hosto
disdiratsuak aurkezten ditu, horztun-arantzadunak, gainaldetik kolore berde ilunak eta behealdetik horixkakoak, eta ilegabeak edo ia. Amentu arrak laburrak, horixkak, lore txiki eta gutxi nabariekin.
Lore
emeak bakartiak edo 2-3 taldeetan antolatzen dira.
Ezkurrak
gaztaina kolorekoak heldutasunean, kandu zurrun eta ilegabea dute.
Fruitu
ematearen garaiari dagokionez, udaberrian edo udako lehen egunetan aurkezten dira. Hurrengo urteko udazkenean, ezkurrak heltzen dira.
Edozein substratuan bizi da eta udako lehorteak ondo jasaten ditu, baina klima hotzetara sentibera da eta, hau dela eta, ez da mendi garaietara igotzen.
Eskualde
mediterraneokoa da berez. Sastrakadi itxi eta sartuezinak eratzen ditu mendi hegal lehor eta eguzkitsuetan.
Euskal Herria
n,
Ebro
haraneko klima mediterraneoaren eragina adierazten duen zuhaixketako bat da, nahiz eta isurialde kantauriarren bi populazio mantentzen diren, iraganeko klima lehor eta beroagoen erlikia bezala.
Abaritzaren egurra
artea
renaren antzekoa da, eta sutarako eta ikatza egiteko erabiltzen da. Ezkurrak
mikatzak
eta, beraz, estimazio gutxikoak dira. Azalak
tanino
ugari ditu eta larruak ontzeko eta, herri medikuntzan, astringente bezala erabili izan da.
Abaritz
adarretan
Kermes
generoko kukurutx batzuk hazten dira, tinte grana izenekoak; grana edo karmesi koloratzailea lortzeko oso erabiliak ziren garai batean.
Artea
da bere izen komuna eta 25-30 metro arteko altuera izan dezakeen zuhaitza da.
Hosto
ek 3-4 urte irauten dute zuhaitzaren gainean, eta kokapenaren aldetik bakunak eta txandakatuak dira, kolore berde ilunekoak gainealdean eta ilupa izarkara eta hauskaraz estaliak azpialdean.
Amentu
arrak adasken puntetan zintzilik, kopuru handian agertzen dira, eta kolore horia aurkezten dute.
Ezkurra
urtean heltzen da eta heldutasunean
gaztaina
kolore beltzexka du, eta beste aldetik, kandua zurruna eta ilupaduna da. Udazkenan zehar agertzen dira, eta heldu bihurtzen dira udazken amaieran.
Eskualde mediterraneo
ko zuhaitz nagusia da, bertan gaur egun bakanduak dauden baso zabalak eratuz. Edozein substratutan bizi da era udako lehorteak ondo jasaten ditu.
Bere egurra gogorra eta astuna da, baina lehortzean bihurritu eta pitzatu egiten da eta, beraz, zurgintzan ez du estimazio handirik; sutarako eta ikazgintzarako, ordea, oso preziatua zen, jardute hauen ohitura galdu zen arte.
Bi subespezie bereizten dira, bakoitzaren ereduzko aleek behar ekologiko eta ezaugarri morfologiko desberdinak edukiz; hala ere, badira hainbat trantsizio forma, bereizteko batere errazak ez direnak.
- subsp.
ilex
- subsp.
ballota
(Desf.) Samp.
Artelatza
bezala ezagutzen den 25-30 metro arteko zuhaitza. Enbor lodiaren azala (kortxoa) adinarekin oso lodia, arola eta zartatuta bihurtzen da; kortxoa kentzen zaionean, enborrak kolore gorri iluna du.
Hostoa
k larrukarak, iraunkorrak, gainaldean berde ilunak eta ile gutxirekin, azpialdean ilupa hauskaraz estaliak. Amentu arrek kolore horizka eta erraki iletsua dute; loreak oso txikiak eta iledunak dira.
Ezkurra
, heltzean, gaztaina kolore gorrixkakoa da; kandu zurrun eta ilupaduna du. Apirila eta maiatzean, nahiz eta batzuetan uda barneraino luzatzen den, ateratzen dira lehenengo aleak. Ezkur gehienak urte bereko udazken edo neguan heltzen dira, azkenekoak hurrengo udaberriraino atzeratuz.
Aukeran lurzoru
silizeo
, harro eta iragazkorrak ditu nahiago, noiz edo noiz
marga
eta kararri ikuzietan azaltzen bada ere. Mediterraneo eta mendebaldeko atlantikoko espezie berezia da berez; dena dela, antzinatik landatua izan denez, zaila da bere jatorrizko banaketa area zehaztea.
Euskal Herria
n, kostaldeko muinoetan sakabanatuta aurkitzen da; adibide ederrenak
Zarautz
-
Getaria
aldean eta
Aturri
ibaiaren ahoan ikus daitezke.
Artelatz
ugari dagoen lekuetan, azala kortxotarako aprobetxatzea ohizko lanbidea da. Zentzu honetan,
Penintsula Iberia
rreko
hegomendebalde
ko koadrantean garrantzi handikoa da, bertan sail handiak estaltzen baititu eta, usadio honetaz gainera, txerri aziendak ezkur-larretan mantentzen baitira; ezkurra artearena bezain gustokoa ez badute ere, urtearen zati handi batean jan dezakete, arbola honen fruitu-aldi zabalari esker.
Haritz kandugabea
. 40 metro altuera arteko zuhaitza.
Hostoa
k
erorkorra
k, mintzaireak; gainealdean berde ilunak eta ilegabeak, azpialdean argiagoak eta ile batzuekin nerbioen galtzarbean.
Lore
emeak 2-5eko taldeetan, urteko adasketan eseriak edo ia.
Ezkur
horixka, eseria edo kandu motz, zurrun eta ilegabearekin. Apiril-maiatzean hasi; ezkurrak urria aldera heltzen dira.
Klima
heze eta hotzetara moldatua dago, edozein lurzorutan, nahiz eta
silizeo
, harro eta aireatuak ditu gogokoen.
Europako mendebalde
erdian oso hedatua,
Asiako mendebalde
ertzetaraino iristen da.
Euskal Herria
n, altitude ertaineko mendi hegaletan aurkitzen da batez ere. Zenbait baso eratzen ditu, baina errazagoa da sakabanatuta edo multzo txikietan aurkitzea,
pagadi
,
pinudi
edo
haritz
kandudunaren hariztietan, sarritan azken honekin hibridatua.
Egur oso gogorra du,
zurgintzan
, ebanisterian, eraikuntza etab. oso estimatua; hori dela eta biziki ustatua izan da eta, haziera motela duenez, bere basoak sarraskitu egin dira.
Ezkurrak
janari ona dira txerri aziendarentzat eta hostoak ere, ihartu ondoren, neguko ganadu bazkatarako erabili izan dira.
Landare polimorfoa da eta bi subespezietan bereiztu izan da: subsp.
petraea
hostoetan 5-8 bigarren mailako nerbio pare eta karloko ezkatak lauak dituena, eta subsp.
huguetiana
hostoetan 7-10 bigarren mailako nerbio pare eta karloko ezkatak, behealdekoak behintzat, konkordunak dituena. Lehenengoa da hedatuena; bigarrenari dagokionez,
Nafarroa
ko eskualde
submediterraneo
ko zita batzuetara mugatua dago.
Haritz kandaduna
bezala ezaguna, 40 metro arteko zuhaitza da.
Hostoak erorkorrak
, mintzaireak, gainealdean berde ilunak eta azpialdean argiagoak, guztiz ilegabeak. Amentu arrek erraki ilegabe dute; lore emeak 2-3 (edo 5)eko taldeetan, kandu luze baten puntan.
Ezkurra
gaztaina kolorekoa da, eta kandu mehe eta ilegabea du. Apiril-maiatzean hasten dira eta iraila-urrian heldu. Zuhaitz
urtabezkoa
da.
Lurzoru
azido
eta hezeak maite ditu, aldizka lokazten direnak barne,
Euskal Herriko
isurialde kantauriarreko eta trantsizioko haran submenditar askoren gisakoak.
Europa
hezeko zuhaitz eredugarri da, eta bertan sail hedatsuak estaltzen zituen.
Bere egurra kalitate bikainekoa da, ale xehekoa, gogorra eta astuna. Oso estimatua eta erabat egokia zurgintza, ebanisteria, upelgintza eta abarretarako. Ustiatze bortitza eta lurren erabilpen aldaketak direla eta, garai bateko baso mardulak ia suntsituta daude gaur egun. Ezkurrak ere onak dira aziendak bazkatzek, bereziki txerri aziendentzat.
Espezie honen eta genero bereko beste espezieen arteko hibridoak aurkitzea ez da arraroa;
Quercus petraea
-rekin osatzen duena da ohikoena.
Euskal Herri
ko sinbologia mitikoarekin lotura gehien duen zuhaitzetako bat da, honen eredu argia
Gernikako Arbola
izanik.
Ameatza
. 25 metro arteko zuhaitza, sustraiak erraz ernaberritzen da, batzuetan zuhaixka estoloi-emailera murriztuta geratuz.
Hosto erorkor
edo zimelkorrak, mintzaire samarrak, gaztetan ile izakaraz trinkoki estaliak; adinarekin ile batzuk galdu egiten dira gainealdean, eta kolore berde iluna hartzen du; azpialdean, ordea, ilupa trinko hauskarak irauten du. Amentu arrak erraki iledunarekin, adasketatik zintzilik. Lore emeak 1-4ko multzotan, eseriak edo kandu laburradunak dira. Kandu zurrun eta ilepaduna aurkezten dute.
Ezkurra
k maiatzean hasten dira, eta urtebereko udazkenean heltzen dira.
Lurzoru
silizeo
edo azidifikatuetan bizi da eta, zona kontinental eta lehorragoetan, generokide eurosiberiarrak ordezkatzen ditu. Banaketa arearen erdialdea
Penintsula Iberiar
rean dago, Frantziako mendebalde eta Marokoko iparralderaino hedatuz.
Bere egurra ona da, baina ez da beste haritzena bezain beste, hezetasun aldaketekin pitzatzeko joera du eta; gainera, enborrak sarritan irregularrak izaten dira. Sutarako eta ikatza egiteko garrantzitsua izan zen bere garaian. Ezkurrak, mikatzak izan arrem, aziendak bazkatzeko balio dute, txerrientzat batez ere.
Sarritan haritz kandudunarekin hibridatzen da, eta bien arteko ezaugarriak dituzten aleak ez dira arraroak.
Ametz ilaunduna
bezala ezagutua, 25 metrotarainoko zuhaitza. Hosto erorkor edo zimelkorrak, mintzaireak edo larrukara samarrak; trinkoki feltrodunak gaztetan, gainaldetik ia ilegabeak bihurtzen dira, kolore berde iluna hartuz, baina azpialdean ilupa iraunkorra du. Amentu arrak talde ugarietan zintzilik; erraki ileduna dute. Lore emeak bakartiak dira gehienetan.
Ezkurra
gaztaina kolore argikoa da, eta kandu labur, zurrun eta ilupaduna du. Beste espezie batzuk bezala, Apirila-Maiatzean hasten da, udazkenean guztiz helduz.
Edozein lurzorutan bizi badaiteke ere,
karetsuak
ditu gustokoenak, eta lur sakonera txikiko mendi hegal eta gailur harritsuetan aurkitu daiteke askotan.
Europa
erdi eta hegoaldeko zatirik handienean eta
Asia
ko mendebadean hedatu dago.
Euskal Herrian
, bere banaketa arearen
hegomendebalde
ko mugatik hurbil dago, eta mendikate submediterraneoetan basoak eratzen ditu, batez ere ekialdeko erdian, mendebaldera urriagoa bilakatuz.
Egurra kalitate ertainekoa da. Sutarako eta ikazgintzan erabili izan da eta, lanbide hauek galtzean, basoak berreskuratzen hasi dira.
Haritz
honek gure Herrian dauzkan basoak morfologia desberdineko ale sortaz osatuak daude ia beti, espezie honen eta
Q. faginea
-ren arteko hibridazio eta introgresio ugarien ondorioz sortuak; hau dela eta, askotan zaila da bi espezieen arteko muga morfologikoak zehaztea, trantsizioko forma guztiak dituen malgutasun morfologiko handiko seriea osatu baita.
Erkametza
. 20 metro arteko zuhaitza, egoeraren arabera zuhaixka bezala aurkeztu daitekeena. Hostoak zimelkorrak, ertzetan hortz zurrun eta ia ziztatzaileak dituzte; larrukara samarrak, gaztetan ile izarkaraz estaliak, gerora gainaldean galdu egiten dituzte, kolore berde iluna hartuz; azpialde kolore hauskarakoa mantentzen da. Amentu arrak 4-5eko taldetan zintzilik, erraki iletsua dute; lore emeak bakarka edo talde txikietan antolatuak daude.
Ezkurra
gaztaina kolore argikoa da, eta Apirilean edo Maiatzean hasten dira, ondoren Irailean helduz.
Klima mediterraneo
edo submediterraneoko lurretan, edozein motatako substratuan basoak eratuz, aukeran zoru buztintsu edo karetsuak nahiago baditu ere.
Penintsula iberiar
gehienean eta
Afrikako
iparmendebaldean hedatuta dago. Euskal Herrian, bere banaketa area potentzialak zabalera aldakorreko zerrenda latitudinal bat hartzen du, iparraldeko hariztien eta hegoaldeko artadien artean. Hala ere, gaur egun baso hauen aztarnak besterik ez dira geratzen, gehienak gaztaro egoeran.
Egurra kalitate onekoa eta eraikuntzarako aproposa da, baina nagusiki sutarako eta ikazgintzarako erabili izan da, basobera eran ustiatuz; lanbide hauen atzerakada dela eta, zenbait lekutan erkameztiak pixkanaka berreskuratzen ari dira.
Espezie hau ere polimorfoa eta malgutasun handikoa da, klima desberdinetara moldatuz; esaterako, inguru lehor eta desegokietan hazten diren aleen hostoak txikiagoak eta larrukaragoak izaten dira, eta leku heze eta oparoetakoak alderantziz.
Haritz Amerikarra
. 30 metro arteko zuhaitza da. Hostoei dagokionez,
erorkorrak
dira, hortz bizarduneko gingilekin; mintzaireak, gainaldean berde mateak eta ilegabeak, azpialdetik glaukoak eta ile banaka batzuekin nerbio galtzarbeetan; udazkenean kolore gorrixka ikusgarria hartzen dute. Amentu arrak goialdeko hostoen galtzarbeetatik zintzilik, erraki ilaunduna dute; lore emeak barkarka edo binaka, berde disdiratsuak.
Ezkurra
gaztaina kolore argikoa, puntan estutua; kandu labur eta lodia du. Maiatzean hazten dira, eta hurrengo urteko udazkenean heldu.
Lurzoruarekiko ezaxola da, baina maila freatikoa gainazaletik hurbil daukaten
buztin
eta limoak ditu gustokoenak. Bertako haritzak baino bizkorrago hazten denez, basogintzarako hautetsia izan da; dena dela, zenbait lekutan gaixotasun
kriptogamikoek
, txankroek, erasotzen dute. Klima epel eta hezeko behemendi atlantikoan ongi hazten da.
Ipar Amerika
ekialdekoa da berez,
Kanadatik
Lousianaraino
; Euskal Herriko isurialde kantauriarrean landatzen da.
Egurra, kalitate ertainekoa, ez da beste haritz batzuen bezain baliotsua, baina tantai bikainak ematen ditu; azalak tanino ugari ditu eta larruak ontzeko erabiltzen da batzuetan.
Espezie honekin batera, apaingarritzat eta, inoiz, basogintzan,antzeko ezaugarri morfologikoak dituzten beste haritz iparamerikar batzuk erabiltzen dira,
Quercus palustris
Muenchh bezala. Honen hostoak estuagoak dira, ia erdiko nerbioraino iristen diren gingil sakonekin, eta azpialdean ile motots nabariak dituzte nerbio galtzarbean.
Izurriei dagokionez,
Quercus
generoan eragin handia duen
patogenorik
ohikoena
Lymantria dispar
izenarekin ezagutzen den
sitsa
da,
Lagarta peluda
izen arruntarekin ezagutzen dena.
Lepidoptero
honen arrautzak udabarriaren hasieran eklosionatu egiten dira eta larba fasean zuhaitzen hostoetaz eta kimuetaz baliatzen dira elikagaiak lortzeko. Defoliazio hauek beste muturrezko baldintza batzuekin batzean, lehorteak edota gaixotasun bat adibidez, zuhaitzaren heriotza eragin ahal du. Artearen kasuan,
Quercus ilex
, nahiko arrunta den patogenoa
Tortrix viridana
lepidopteroa da. Lagarta peludaren kasuan bezala, sits honen
beldarrak
artearen defoliazioa eragiten dute zuhaitza ahulduz.
Onddoei
dagokionez,
badaude Quercus
generoa kaltetu egiten duten onddo espezie ugari. Adibide bat,
Botryosphaeria
generoko espezie batzuk dira,
B. dothidea
,
B. corticola
eta
B. iberica
izen telomorfikoaz ezagutzen direnak.
Fusicoccum aesculi
,
Diplodia corticola
eta
Dothiorella iberica
dira euren izen anamorfikoa. Benetan zuhaitza kaltetu egiten dauana fase anamorfikoa danez, honen izena erabiltzea da korrektoena. Onddo hauek eragiten daben gaixotasuna
txankroa
deritzo. Gaixotasun honek ehun begetalen heriotza dakar bai hostoetan, zein enborrean edota sustraietan. Onddo hauetaz aparte badauz ere beste hainbat patogeno antzeko gaixotasunak eragiten dabezanak, esaterako
Phytophthora cinnamomi
,
Cylindrocarpon destructans
,
C. dydimum… .
- Aizpuru, I., Catalan, P., & Garin, F. (2017).
Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gida
(2ª ed.). Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
- Castroviejo, S., Lainz, M., Lopez Gonzalez, G., et. al. (1990)
Flora Iberica, Plantas vasculares de la Peninsula Iberica e Islas Baleares
(Vol. II). Madrid, Real Jardin Botanico, C.S.I.C.
- Gregor., Aas, (1989)
Arboles : las principales especies de arboles europeas : como reconocerlas y clasificarlas.
Editorial Everest