Wikipedia, Entziklopedia askea
Puritanismoa
XVI. mendearen
bukaeran eta
XVII. mendearen
hasieran
Ingalaterran
sortutako doktrina
protestante
erradikala izan zen. Ingalaterran nagusi izan zen XVII. mendean urte batzuetan, eta
Ipar Amerikako
kolonietan zabaldu zen, geroago
Estatu Batuetako
ipar-ekialdea izan zen lurraldean. Puritanismoaren xedea
Eliza Anglikanoa
guztiz eraberritzea zen, jatorrizko
kristautasun
garbia aldarrikatuz, eta
Biblia
hartuz doktrinaren legezko iturri bakartzat.
Jakue I.aren
(1603-25) gobernuak eraso egin zion puritanismoari, eta puritano asko
Holandara
erbesteratu ziren, lehendabizi, eta gero Amerikara.
Plymouth
,
Massachusetts
,
Connecticut
eta beste kolonia batzuk sortu zituzten. Ingalaterran puritanismoak indar handia izan zuen 1640-1660 artean, baina 1660an, erregetza berriro ezarri zenean, puritanismoak gainbehera egin zuen. Amerikan denbora luzez iraun zuten indarrean puritanismoaren ideiek. Puritanoek demokrazia-iturritzat azaldu zuten puritanismoa eta politikara zabaldu zituzten beren ideiak.