Wikipedia, Entziklopedia askea
Presidentzialismoa
sistema
politiko
mota bat da, non
presidenteak
botere garrantzitsuak dituen eta estatuburua eta gobernuburua presidentea edo lehendakaria bera den. Presidentea hautesle guztiek zuzenean hautatzen dute, eta ez legebiltzarrak. Maiz, bigarren erronda egon ohi da hautagaiak ez baditu botoen erdia baino gehiago lortzen. Legegintzako aginpidea,
legebiltzarrari
dagokiona, eta aginpide eragilea, presidenteari dagokiona, bereiziak daude eta legebiltzarrak ezin ditu ez presidentea ez berak aukeratutako ministroak aginpidetik kendu. Sistema politko honetan, presidentearen beste aginpideak gobernua nahi duen moduan eratzea eta legeak atzera botatzea izaten dira.
Ameriketako Estatu Batuak
dira presidentzialismoaren adibide bat, hango estatuaren antolamendu
federalak
presidentearen agintea nolabait mugatzen badu ere. Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Arabiako eta Afrika beltzeko gobernu asko presidentzialistak dira. Presidentzialismoa
diktadura
bilakatu izan da maiz; hori saihesteko
konstituzio
askok epe jakin batera mugatzen dute lehendakariaren agintaldia.