- Artikulu hau zaldi arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Pottoka (argipen)
≫.
Pottoka
Euskal Herriko
berezko eta bertako poni motako
zaldia
da
[1]
[2]
.Haren tamaina zein hainbat ezaugarriengatik,
Europako
gertuko beste hainbat zaldi txiki
arrazaren
kasuan bezala,
ponien
sailkapen taldean dago.
Landa eremu
latzenetara ondo egokitutako
abere
indartsua izaki, milurtekoetan zehar Euskal Herriko
mendi
zein
basoetara
moldatutako zaldia da
[3]
. Oso aspaldiko jatorria du:
azken Izotz Aroa
eta gero,
Mendebaldeko Europan
eta zehazki gure inguruan iraun zuten basa ponietan, hain zuzen.
Poni horien
arbasoen
hainbat
marrazki
Euskal Herrian zein gure inguruetako
Labar Artearen Gune Franko-Kantauriareran
agertzen dira, besteak beste,
Ekaingo harpeko
zaldi
marrazkiak
bikainetan. Dena den, haren jatorriaren inguruko eztabaidak pizturik dirau, Europako beste hainbat poni arraza zaharren kasuan gertatzen den bezala.
Ponia antzinatik euskal
ohitura
,
kondaira
eta
mitoetan
nabaria izan da. Bestalde, Euskal Herriko mendietan libre bizi izan den
aberea
dau
[4]
, negu gorrian
ukuilua
zapaldu gabe eta gizakiak emandako zaintza eta bazkarik gabe irauteko gai dena. Garai batean hainbat pottoka jabek euren
animaliak
harrapatzeko benetako
uxaldiak
antolatu behar izaten zituzten, abere zeharo basatiak zirelako
[5]
.
Ez dakigu noiz desagertu ziren azken euskal poni benetan
basatiak
, baina badakigu
erromatarren garaietan
basazaldi
talde ugari libre zebilela
Iberiar penintsulako
iparralde guztian barrena, halaxe aipatzen baitira erromatar
testuetan
.
Euskal
esaera zahar
batek pottoken basatasuna azpimarratzen du:
Pottokak mendian ez dira heziak
.
Jose Migel Barandiaranek
garrantzi handia eman zion zaldiari eta Euskal Herrian berezko
arraza
den pottokari
euskal kultura
,
mitologia
eta
folkloreari
buruzko bere ikerketan
[6]
.
Zaldi horren ezaugarri orokorrei dagokienez, ondo osatutako aberea da, neurri ertain eta proportzionatuak ditu eta gorputz gihartsu eta sendoa. Izakeraz, azkarrak, gogorrak eta bezatuz gero, jabearekiko oso leialak dira. Baron
zooteknistaren
araberako sailkapenean, pottokak
soslai zapalaren
ezaugarriak ditu, baina
soslai artezagoaren
eta
ganbilaren
hainbat eraginekin.
Samaldek mendian egoera basatian dauden zaldien
ohitura
berberak dituzte. Taldean behor nagusi bat dago,
Alfa
delakoa,
samaldako
zaldiarekin batera
hierarkian
aurrenekoa dena eta beste behorrak gobernatzen dituena
[7]
. Ezozein modutan basazaldien eta zehazki pottoken
etologiari
eta
hierarkiari
buruz ikerketa eta iritzi berriak zabaldu dira azken urteetan, behor eta garaino alfen ikuspegi zurrun hori zalantzan jartzen dituztenak
[8]
.
Adituek pottoka
zelta poniak
delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste,
Asturiasko
asturkoi
zaldia dago,
Ingalaterrako
hegoaldeko
Dartmoor poniak
,
Exmoor poni
eta
New Forest poni
arrazak,
faco galegoa
edo
Galiziako zaldia
,
Portugalgo
garrano zaldia
,
Irlandako
Connemarako ponia
zein
Eskoziako
Shetland ponia
.
Europako
beste zenbait poni arraza ere zelta ponien multzo horretakoak dira.
Euskal Herrian bertako beste hainbat zaldi arraza egon arren, gehienek neurri batean edo bestean pottoka
arbasotzat
dute, eta bertako pottokak kanpoko arrazekin nahastearen ondorioz sortuak dira. Salbuespenak
Ordunteko behorra
, Lausako zaldia ere deitua, eta
zaldi montxinoa
bide dira. Azken biak ere antzinako arrazak direlako,
genetikoki
eta
morfologikoki
pottokarengandik nahiko hurbil daude. Zenbait adituk
nafar behoka
arraza ere nahastu gabeko antzinako arrazatzat jotzen dute, nahiz eta azterketa genetikoek kontrakoa ondorioztatu. Dena den, pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldia, nafar behoka eta
Aurizko zaldiarekin
egindako azterketa genetiko batean, hiru
markatzaile genetiko
erabiliz, frogaturik geratu zen pottoka kanpokoen eragin txikien jaso duen bertako zaldi arraza dela, losino eta montxino zaldiak kontuan hartu gabe
[9]
. Auritzeko zaldiak kanpoko arrazekiko nahasketa handiena jaso du; gero, Euskal Herriko mendiko zaldiak; eta, ondoren, nafar behokak. Azkena pottoka da.
Ordunteko behorren kasuan, pottokaren oso antzekoak dira ?zelta poni ere deritzo?, euskal ponia baino handiaxegoak. Gainera bi arrazen banaketa eremua
Ordunteko mendilerroan
bertan gainezartzen da. Kontuan hartu behar da abereen elikadurak ere eragina duela tamainan eta, oro har, Ordunteko behorrak, lautzako zaldiak deituak halaber, baina larre hobeetan bazkatzen direla. Egun
Lausako
edo
losino
arrazak
Burgosko
iparraldean bakarrik irauten badu ere, duela gutxi arte
Arabako
Gaubea
haranera zein
Aiara
aldera ere zabaltzen omen zen. Baliteke oraindik aleren bat geratzea euskal eskualde haietan. Arraza horren ipar-ekialdeko gunean, bi arraza historikoki lotu diren gunean hain zuzen, pottokaren eragin nabaria jaso du.
Pottoka arrazak gutxitze eta nahasketa prozesu etengabea nozitu du aspalditik, ia galtzeraino. Azken urteetan, ordea, Euskal Herriko zenbait tokitan arraza babesteko eta jatorrizko ezaugarriekin mantentzeko ekimenak abiatu dira, bai herritarren zein
erakunde publikoen
aldetik. Hala ere, Euskal Herriko
poni
erdi-basati hauek oraindik ez daude erabat galtzeko arriskutik salbu. Are gehiago, Espainiar Nekazaritzako Ministeritzaren arabera, pottoka desagertzeko arrisku egoeran dagoen abere arraza da
[10]
.
Kontuak kontu, arrazaren egoera kaskartu egin da azken urteetan
Ipar Euskal Herrian
, bertan mendiko pottoken nahasketa egin baita kanpoko beste zaldi edo poni arrazekin (
zaldi arabiarra
,
galestar ponia
...)
hipikarako
"produktu hobeak" lortzeko
[11]
.
Pottokak
Equidae
familian
sailkatzen dira. Bertan
zaldiak
,
astoak
,
zebrak
,
onagroak
,
kiangak
eta antzeko
abereak
biltzen dira. Denak
ugaztun
perisodaktilo
eta
solipedoak
dira, eta horren baitan
Equus
generoa dago; hor, espezieok sailkatzen dira, besteak beste:
Familia horretan
genero
bakarra dago,
Equus
izenekoa.
Gorputz-adarren
muturretako
behatzetarik
bakar baten gainean dabiltza, hirugarrenaren gainean hain zuzen. Espezie guztiek antzeko
hortz
kopurua daukate: gutxienez 34 hortz, gehienez 42.
Equidae
familiako
espezie fosil
asko ezagutzen dira, hainbat
genero
eta
subfamilia
tan sailkaturik.
Ekido
terminoa ere familia horri dagokio, nahiz eta gaur egun bizirik dauden
Equinae
subfamiliako animalien inguruan hitz egiteko erabiltzen den. Antzinean eta garai historikoetan galdutako espezie fosil haien artean daude egungo pottoken
arbaso
urrutienak.
Zaldiaren sorrera duela 50 milioi urte izan zen.
Eozenoan
bazegoen jada
erbiaren
tamainako
hyracotherium
izeneko animalia bat.
[12]
Basoetan bizi omen zen,
hostoak
janez. Lau behatz zituen aurreko hanketan eta hiru atzekoetan. Hagin eta haginaurreko
tuberkulatuak
zituen.
Oligozenoan
, migratzen hasi zen eta
Bering itsasartea
zeharkatuz,
Ameriketara
heldu.
Bitartean,
Eurasian
geratutako hyracotheriumak
Paleoterioen
(
lophiortherium
a eta
phaleotherium
a) espezien aurrekariak izan ziren. Phaleotherium haien laugarren behatza jada oso xumea zen. Animaliok
Oligozenoan
galduziren, duela 36 milioi urte.
Ameriketako beraien kidea,
eohippus
ak (Ameriketako hyracotheriuma),
Eozenoaren
bigarren erdialde osoan zehar bizirik iraun zuen. Horretarako basoetatik
larretara
irten behar izan zuen.
Oligozenoan, eohippusa
mesohipuus
bilakatu zen: txakurraren tamainakoa zen, hiru
behatz
zituen eta
belardietako
bizimodura moldatu zen. Abere txiki hori
merychippus
bilakatu zen
Miozenoan
: koskorragoa zen, 120 cm-tik gorako altuerakoa, eta zementudun haginak zituen,
belarra
jaten zuelako adierazle. Belarra jateari moldatzeak ezarri zituen etorkizuneko equidoen morfolofia garatzeko.
Miozeno
ertainean, haren ondorengo
anchiteriumak
Eurasiara
migratu zuen. Horrek hirugarren behatzarekin bakarrik zapaltzen zuen lurra: beste biek, ordea, beren gaitasuna nahiko galdua zuten.
Animalia harekin batera,
hypohippusak
eta geroago,
Pliozenoaren
amaieran,
hipparionek
ere
Bering itsasartea
zeharkatu zuten beraien arbasoen kontrako norabidean eta
Asiako Ekaildeko
estepetan
kokatu. Dena den hypohippusak eta hipparionak Pliozeno ertainean iraungi ziren.
Pliohippusak
, aldiz, bai Ameriketan eta baita Eurasian
Equus fossilis
bilakatu arte eboluzionatu zuen: horiek jada benetako zaldiak ziren. Behatz bakarra zuten eta altuera soingurutzera 160 cm-tik gorakoa. Belardietan ondo moldatzen ziren korrika egiteko eta bertan larretzeko baina
Laugarren aroaren
hasieran Ameriketatik desagertu omen zen. Haien ondorengo espeziea
Yukongo zaldia
delakoa izan zen, duela 10.000 urte
Pleistozenoko megafaunaren iraungitzearekin
Alaskatik
desagertu zena. Haren aztarna egungo hainbat zaldi arrazatan nabarmentzen dute zenbait adituk.
Equus
generoko aurreneko espezie haren bilakaerarekin gainontzeko guztiak sortu ziren
Pleistozenoan
: zebra mota guztiak Afrikan, astoak Ekialde Hurbilean zein Europan, onagroak Eurasian eta zaldia, hasiera batean, Eurasiako erdialdeko
ordokietan
.
Egun dauden munduko etxeko zaldi arraza guztiak
Equus caballus
motakoak dira. Oraindik geratzen dira, dena den,
Equus ferus przewalskii
edo
Przewalski zaldia
arrazako zaldi basatiak libre
Mongoliako
hainbat
Natura parketan
zein munduko
parke zoologiko
eta
babes-lekuetan
barrena sakabanaturik. Zaldi arraza basatietan
Equus ferus + izena
erabiltzen da, eta etxekotutako arrazaetan
Equus caballus + izena
, nahiz eta egun gizakiaren kontroletik kanpo egon eta basatiak izan. Batzuetan hainbat espezierekin edo desagertutako arrazekin desadostasunak daude
caballus
eta
ferus
terminoekin.
Laugarren aroan
Equus ferus
generoa
sendotu ondoren,
Eurasian
antzinako hiru
basazaldi
mota geratu ziren. Hiru haiengandik sortuak dira egungo zaldi arraza guztiak
[13]
. Aspaldiko arraza horiek hauek ziren:
- Equus ferus gmelini
edo tarpana,
soslai artezekoa
. Zaldi hori
tarpan
izeneko zaldiaren aurreko hurbila izan zen. Azken tarpanak
Europako
iparraldea eta erdialdean bizi omen ziren, baina hondar aleak
Ukrainan
desagertu ziren
1879
an. Bi tarpan mota nagusi ziren: estepetakoa eta basokoa, bakoitzak hainbat ezaugarri bereizgarri zituena. Pottoka basoko tarpanaren ondorengoa bide da. Dena den, tarpanek hedapen nahiko zabala izan zutenez, zenbait eskualdetan azpimota ugari sortu ziren.
Etxeko zaldiaren edo
Equus
caballus
aren jatorriaren inguruko datu gutxi dago. bada, gauza berbera gertatzen da pottokarekin. Zenbait adituk, Gomez Tabernak adibidez
[16]
, jatorri askotarikoa edo
polifiletikoa
aipatzen dute: haien arabera, zaldia eta euskal pottoka dagoeneko desagertutako zenbait basazaldi arrazaren arteko nahasketatik bide dator. Hala eta guztiz ere, argi dago etxeko zaldien arbasorik urrunekoenak Asiatik etorri zirela edo, behintzat, arraza gehienen arbasoak, zeren eta Staffe, August, Kronacher, Adametz eta Ferreras ikertzaileak bat baitatoz pottokaren jatorria Paleolitotik
Neolitora
arte beraien artean nahastu ziren hainbat zaldi motatan kokatzean
[12]
.
Egun, adituen artean adostasun handiena biltzen duen teoria jatorri
polifiletikoa
da
[17]
[18]
.
Iberiar penintsulako iparraldeko zaldien jatorriaz, Gomez Tabernak
Equus
ferus
gmeneli
aren hainbat motaren eta
Equus ferus przewalski
aren tipoko zaldien arteko hibridazioa aipatzen du.
Laugarren aroko
zaldi horien nahasketak argitzen bide du, esate baterako, zergatik dauzkaten pottokek zenbait ezaugarri soslai ganbilekoak (begi orbita irtenak,
soin gurutze
nabarmena, dortsolunbarra zeladuna, zutasunak ezkerrekoak, eta ile joria) eta soslai artazeko beste hainbat (musu ertaina eta lepo piramidala). Hala ere, pottokek badaukate lerro zeltako ponien soslai zapalekoen ezaugarri gehiago, hala nola, muturra zabalduta, gibelaldea ojibala, buztanaren kokapena baxua, eta geruza beltza edo gaztainkara. Ezin daiteke baztertu Europako hainbat poni arrazen jatorrian bertako zaldien eta Asiatik etorritako etxekotutako ponien nahasketa egotea ere.
Borgoina
ko
Solutreko leize
ko
arkeologia aztarnategian
, garai paleolitikoan ehizatutako ehunka zaldiren hondakinak agertu dira. Antza, garai batean gizakiek zaldi samaldak ehizatzeko bertako amildegitik behera amiltzen zituzten. Dirudienez zaldi hauek egungo bertako hainbat poni arrazen ezaugarriak zituzten jada, tarpan eta equus ferus przewalskiren nahasketa esate baterako
[16]
.
Equus ferus solutrensis
zaldi txikia zen, gorputz laburra eta bildua, soslai zapalekoa zen eta hanka meheak zituen.
Cro-Magnon gizakiek
erretratatu zituzten beraien labar-artean eta Europako mendebaldean bizi izan zen
Goi Paleolitotik
(duela 42.000 urte) Mesolitikoa arte (duela 11.000 urte).
Ferrerasek euskal poniari buruz hainbat azterketa egin du aurkitutako historia aurreko hondakinak eta egungo hezurdurak konparatuz. Laugarren aroko
Equus ferus solutrensis
eta
Equus fossilis
ezpezietako basazaldien hezur
fosilekin
konparatu ditu egungo pottoken hezurrak, eta bere ustez frogaturik geratzen da aspaldiko bertako poni basatien arrazen eta pottoken arteko antza.
Zenbaitzuen ustez, tarpana edo basazaldia
Asiatik
etorri omen zen gurera gizakien eskutik. Etxekotutako lehendabiziko zaldien jatorria
Eurasiako
estepa handietan dago. Bertako herri ibiltariek zaldia hezi zuten Egungo Garaia baino 7.000 urte lehenago, eta beraien zaldien zaldun zabaldu ziren lehen
Mesopotamia
aldera lehenik, eta
Europako
erdialderantz zein mendebalderantz gero
[19]
. Herri haiek duela 4.000 urte baino lehenago heldu ziren Europako mendebaldeko muturrera. Giza talde haiek
traziar
rak eta
zelta
k ziren, eta erabiltzen zituzten estepetako zaldi txikiak tarpanak ziren. Beraz, neurri batean eta modu batean edo bestean, etxeko zaldi guztiek jatorri berbera dute,
Equus ferus gmelini
espeziea, hau da,
tarpana
, Asian hezitako zaldia.
Teoria horren kontra, etxeko zaldia hezten zen garaietan Europako hainbat lekutan eta baita Euskal Herrian ere, bazeuden beste zenbait basazaldiren arrazak, Laugarren aroaren behe aldetik bertan garatuak
[20]
.
Bestalde, azken ikerketek, nahiz eta egungo ikuspegitik bitxia izan, zera adierazten dute: zaldien etxekotzearen lehendabiziko arrazoia ez zela zamalkatzeko abere bat bilakatzea, zaldien
esne
eta haragia erabiltzea baizik
[21]
.
Azken ikerketa genetikoen arabera, zera ematen du, Iberiar Penintsulara ekarritako etxekotutako zaldiak bertako zaldi basatiekin nahastu zirela. Haren ondorioz bertako zaldi arrazek bertako antzinako zaldi basatien ondare genetikoa gorde dute
[22]
. Honek ezbaian jartzen du "zelta poni" guztiak aspaldiko
zeltek
ekarri zutela eta jatorri berbera daukatenaren teoria.
Pottoka eta zaldia labar-artean, arkeologia aztarnategietan eta garai zaharretan. Euskal Herria eta haren ingurua
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Zaldia Euskal Herriko eta inguruko arkeologia aztarnategietan
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Jesus Altuna
paleontologoak dioenez, zaldi basatia (
Equus ferus
), sekula ez da ugari izan
historiaurreko
garaietan Hego Euskal Herrian; ez eta
Kantauri itsasoko ertzaren
gainerako
eskualdetan
ere.
Goi Paleolitoan
ere, nahiz eta zaldiak
Ekaingo leizearen
bezalako labar-margoetan ugari eta bikainki marraztuta azaldu, ez dira zaldien hondakin asko agertzen bertako
aztarnategietan
. Antza, Pirinioez beste aldetik,
Akitaniako
ordokietan
, espezierako askoz
biotopo
aproposagoak zeuden, Pirinioez hegoaldeko Euskal Herriko
paisaia
menditsu eta
oihantsuetan
baino.
Altunak ikertutako Hego Euskal Herriko aztarnategietan,
betadunen
hondakin guztien artean, zaldia % 5era ozta-ozta heltzen da. Ehuneko hori, gainera, askoz gehiago murrizten da hasierako
Mesolitikoan
(
Aziliar
). Geroztik aipatuko denez,
Mesolitikoaren
amaieran eta
Neolitikoan
, duela gutxi arte, espeziea ez zen azaltzen arkeologia aztarnategietan. Horregatik, Jesus Altuna berak eta Jose Migel Barandiaranek urte askotan zehar uste izan zuten aldi batean zaldia Euskal Herritik desagertu omen zela.
Nafarroako
Zatoiako arkeologia aztarnategian
egindako lehendabiziko aurkikuntza funtsezkoa izan zen teoria hori deuseztatzeko eta ziurtatzeko zaldia etengabe bizi izan dela Euskal Herrian Paleolitiko Aurignac aldiaz geroztik, hau da, gaur egunetik duela 42.000 urte arteko denboraldia arte.
Eneolitoan
, aztarnen % 0,21ek hartzen du zaldiak.
Brontze Aroan
ere zaldi aztarnak oso urri izaten dira, (% 0,07). Aztarna urri horiekin, gutxi zehaztu daiteke
Eneolitoan
Euskal Herrian bizi ziren zaldi motei buruz, bai Kantauriko
isurialdean
, bai Mediterraneoko isurialdean. Ezin zehaztu, orobat, ea zaldi horiek
etxekotuak
edo basatiak ziren. Edozein moduan ezabian jartzen dute egungo iberiar zaldi guztien derrigorrezko jatorria Ipar Afrikakoa edo zelta denaren teoria.
Esate baterako, eta Iberiar Penintsulari dagokionez,
1976
an,
Portugalgo
Torres Vedraseko
Zambujalgo
kastroan
348 zaldiren hondakinak topatu zirenez gero, A. v. d. Drieschek eta J. Boessneckek segitzen dute zehaztu ezinik ea hango zaldiak etxekotuak edo basatiak ziren.
Zaldi etxekotuen aurreneko hondakin seguruak, Iberiar Penintsulan,
Granadako
Cerro de la Encinaren
Argarren azaldu ziren, eta
Brontze Aroaren
erdi aldekoak dira.
[23]
Jakina, orain arte Euskal Herrian aurkitutako
Eneolito
eta
Brontze Aroko
zaldien zortzi hondakinek argi gutxi ematen digute zaldiaren zelatzeari buruzko gai horretaz.
Apurka-apurka, mendetako prozesu batean, basazaldia desagertzen joan zen, eta etxekotutako zaldia, nagusitzen. Batzuen iritziz, duela 2.800 urte, basazaldia desagertuta omen zegoen jada Euskal Herrian. Hainbat iturrik, ordea,
enzebra
izeneko
ekido
basatia aipatzen dute Iberiar Penintsulan, mende asko geroago. Ez dago argi ea enzebra hura basazaldia edo
basastoa
zen, nahiz eta gero eta gehiago basazaldiaren teoria nagusitzen ari den. Enzebra izeneko abere haiek Erdi Aroko agiri askotan aipatzen dituzte. Izena ere toponimian ugari da, Espainia zein Portugal aldeko hegoaldean eta mendebaldean. Euskal Herrian ere bada halako hainbat toponimo.
Burdin Aroko hainbat aztarnek argi uzten dute garai haietako zaldien itxura egungo pottoken antzekoa zela.
[24]
Edonola ere, Euskal Herriko etxekotu zaldiak genetikoki Europako gainontzeko zaldi populazioetatik isolatuak mantendu dira mendetan. Iberiar penintsulako beste zaldi motengan hainbat eragina izan duten, esate baterako, Afrikatik
berberiar zaldi
engandik batez ere, edo
sorraia
zaldiarengandik, bestela. Dena den, odol trukaketa egon da inguruko hainbat zaldi arrazarekin: haietako asko pottoken oso gertuko arrazak dira, Ordunteko behorra, asturkoia edo Landetako ponia, kasu. Antza, eragin horrek pottokaren itxura aldatu omen zuen: lehen,
profil ganbila
zuen eta harreman horren ondoren,
profil azpiganbila
bilakatu zen. Eragin haiez guztiez gain, Euskal Herriko lurraldearen orografiak eta landaretzak animalia horren egungo ezaugarriak eta fenotipoa moldatu zituen.
Nahiz eta arraro izan, oraindik ere zaldiaren aztarnak urriak dira Euskal Herriko eta zonalde kantabriarraren
Burdin Aro
zein
Erromatarren aroko
aztarnategietan. Arrazoia azaltzea zaila da. Esate baterako,
Guardiako
La Hoya
herrixkaren
zeltiberiar
mailan, 60 zaldiren hondakin baizik ez dira agertu, aurkitutako 4.924 ugaztunen artean; % 1,21, beraz.
Urritasun hori are zentzugabeagoa da, kontuan hartuta erromatarren garaiko idazle eta kronikagile klasikoek ?Diodoro eta
Estrabon
greziarrek eta
Polibio
,
Varron
,
Plinio
eta Marcial latindarrek? penintsulan zaldien ugaritasuna aipatzen zutela, eta
Galiziako
zeltiberiar
gunean zein Kantabria eta Asturias aldean zaldien bikaintasuna nabarmentzen zutela. Egile horiek sarri aipatzen dituzte ordurako zelatuak zeuden zaldi arrazen gain, Euskal Herrian eta bere inguruko baso eta mendietan bizi ziren zaldi basatien samalda handiak
[25]
.
Azkenean, Altuna argi eta garbi mintzo da zaldia neolitikoan Gune Kantabriarraren ustezko desagerketaren kontra:
≪
|
Teoria hori eraldatu eta baliogabetu egin da, eta zaldia ez da desagertu ez Mesolitoan, ez Neolitoan, nahiz eta ziur aski ez zen ugaria izan eskualdean Paleolitoaren amaieran, Europa erdialdeko zuhaitzik gabeko estepak hobetsi baitzituen.
|
≫
|
Oscar Arribasek
, aldiz, zera dio ( 2004):
≪
|
Kantauri itsasoan espeziearen ugaritasuna asko jaisten da Wurm amaitzen denean, baina Meso- eta Neolitoan zehar erabat desagertu gabe. Ordokian ere ez dirudi Glaziarostean desagertzen denik, baizik eta Neolitoraino jarraitzen duela, eta han, itxuraz, ehizatzen jarraitzen duela eta etxekotu egiten dela.
|
≫
|
Julio Caro Barojak
teoria bat proposatu zuen garai haietan giza finlakekuetan azaltzen den zaldien hondakinen urritasuna azaltzeko: abere sakratua izanik, garai hartako jendeak ez zuen hiltzen, ez jaten. Bere teoria sostengatzeko, Barojak zaldiaren mitologiari buruzko
Jose Migel Barandiaranen
lanak aipatzen ditu.
Proposamen horren aurrean, Jesus Altunak dio Barandiaranen lanetan
behigorria
ere (hau da,
betizua
) abere sakratutzat agertzen dela. Hala ere,
uroen
hezur ugari azaldu da garai haietako aztarnategietan, abere horiek janak izan zirelako arrastoekin. Topatutako zaldien zenbait hezurrek ere abere horiek jakitzat erabili zituztelako seinaleak dauzkate.
Zaldia Euskal Herriko eta bere inguruneko labar-artean
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Antzineko zaldien ezaugarrien buruzko beste iturri nagusia
gune piriniotar-akitaniarreanrean
aurkitutako
labar-artea
da. Hala ere, lehen esan bezala,
Jesus Altuna
euskal
paleontologoak
dio aztarnategi arkeologikoen hondakinak labar-margoak baina seguruagoak bide direla zaldi horien arraza eta motak zehazteko eta sailkatzeko orduan.
[26]
. Zaldien hezur gehiagoren agerpenak, argitasun gehiago ekar lezake gai horren inguruan.
Labar-arte
ari dagokionez, euskal-akitaniar-kantauriar gunean gehien marraztutako animalia zaldia da. Eztabaida asko piztu dira adituen artean bertan marraztutako zaldien arraza eta
morfotipoen
inguruan.
[27]
Jakina, gutxi dakigu garai haietako artisten motibazioaz animalien irudiak marrazteko orduan, eta ezin dugu baieztatu nolabaiteko motibazio "zientifiko" zutenik abereak zehaztasun guztiekin islatzeko. Hau ez da hain arroroa, kontutan hartzen baldin badugu esate baterako XVII. mendeko
Velaaquez
edo
Rubens
bezalako artistek antzeko jarrera izan baitzuten beraien margolanetan zaldiak marrazteko orduan.
Ezaugarri
aloidikoak
kontuan hartuz, hiru zaldi mota nagusi bereiz daitezke labar-margo haietan:
- Aurrenekoa
Equus ferus przewalski
, egungo
przewalskii zaldiaren
, (
Equus
ferus
przewalskii
), arbaso zuzena. Beste hainbat adituek
Equus vemagensi
s deitzen dute zaldi hau egungo przwalskii zaldiarengandik bereizteko. Zaldi hori oso ugari izan zen Euskal Herrian eta bere inguru geografikoan
magdaleniarrean
zehar
[15]
.
- Bigarrena
Equus
caballus
gmelini
delakoa,
tarpan
modernoaren arbasoa.
- Hirugarrena
Equus
abeli
edo basoko zaldia da. Hala ere, azken zaldi horren taxonomia oraindik ezbaian dago.
- Laugarrena, nahiz eta azken teoria honen inguruan aditu gutxi izan, margotutatako zenbait abere ez bide dira zaldiak, baso astoak baizik,
Equus
hydruntinus
edo Europako basa-astoa hain zuzen,
enzebra
izenaz ere ezaguna dena eta
basa asto
eta zaldien arteko ezaugarriak zituena. Hainbaten arabera, Ekingo Leizeko zenbait marrazko enzebrarenak dira.
Zaldiokin, eta beste hainbat zaldi "modernoagorekin",
paisaiaren
zein eguraldiaren aldaketen goraberek eragindako abereen populazioen zabaltze eta murriztetez gain, Euskal Herriko zein Iberiar penintsulako ipar aldeko zaldien jatorria osatzen da.
Euskal Herriko historiaurreko leizeetan pottoka gogora ekartzen dizkiguten irudiak marraztatuta daude,
Ekaingo leizean
batez ere (
Deba
). Zaldien lehen adierazpenak dira.
Ekain
Europako
labar-margo
ko zaldi errepresentaziorik bikainenenak dauzkan aztarnategia da. Hango 33 zaldi irudiak oso errealistatzat jotzen dute adituek.
Zaldien marrazkiak gordetzen dituzten Euskal Herriko beste leizeak hauek dira:
Altxerri
,
Atxeta
,
Santimamine
,
Torrea
,
Aldekerdi
,
Urkiaga
eta
Izturitze
.
Kontuan hartu behar da labar-margoetan azaldutako zaldien irudiak garai haietako artista ezberdinen estilo edota trebeziaren araberakoak direla. Batzuetan nabari da abereen zenbait ezaugarrir nahita handitu edo txikiu direla, agian esanahi erlijioso edo magikoarengatik. Halaber, baliteke harpe berberean garai ezberdinetako zaldi arraza ezberdinen margoak egotea nahasita, aldaketa klimatikoek eragindako zaldi arrazen aldaketaren ondorioa. Kasu haietan, guretzako margo-serie haiek interpretatzea zaila da.
Hala ere, zenbait kasutan labar-pinturetan azaltzen diren zaldien irudiak oso fidagarriak dira, eta tarpan zein przewalski motetako zaldiak fidagarritasun handiz islatzen dituztela
[28]
.
E.Bourdellek
, euskal-akitaniar
labar-margo
zein arkeologi aztarnetan oinarrituz, tarpanarengandik etorritako bi zaldi azpi-mota bereizten ditu:
[29]
Bata
zelta poniak
izeneko zaldi mota bide da, zentzu zabalean, edo haren arbasorik hurbilena, hots, pottokaren zein antzeko Europako poni arrazen ahaidea agian; bestea, astunagoa, egungo Europako iparraldeko zaldi arraza astunen ahaidea izan liteke.
Beharbada, labar-margoetan bereizten den hirugarren zaldi mota egungo przewalskii zaldien ahaidea da,
Equus
vemagensis
izenekoa. Espezie haren beste izendapena
Equus ferus przewalskii
da.
Przewalski zaldiaren arbaso hori
Iberiar penintsulan
epipaleolitoan
ageri da, eta Gomez-Tabernaren esanetan, baliteke zaldiok beste zaldi mota batzuekin nahasitakoan egun Penintsulako gune kantabiar-pireniarrean kontserbatzen diren
asturkon
,
Galiziako poni
,
Lautzako zaldia
,
zaldi montxino
eta pottoka arrazak sortzea.
[27]
Zaldi horiek ere oso antzekoak izan litezke
Solutreko zaldiarekin
konparatuz. Leku hori
Paleolitikoan
zaldien ehizarako erabiltzen zen amildegia izanik, zaldi horien milaka hezur aurkitu dira.
Jakina, egungo przewalski zaldia ez da Europako poni arraza zaharren arbaso zuzena, baina ez dago gauza bera esaterik haren arbasoa izan zen zaldiaz
[30]
.
Goi Paleolito
eta gero, Kristo aurreko 35.000 urtean, zaldi basatiek Asiatik Europa zein Afrikako iparraldera migratu zuten. Aldaketa klimatikoaren arabera,
glaziazio
ak eta landaretzaren gorabeherak zirela eta, zaldien motak garatu ziren, bakoitza bere nitxo ekologikoari lotuta.
Mongoliako
Gobi
basamortuan,
klima kontinentalak
estepako landaretza mantendu duen tokia izanik, egungo hango
Przewalski zaldia
bere aitzindaria den
Pliohippus zaldia
bezala mantendu da.
Tibet
eko haran isolatu batean,
Riwoche ponia
izeneko zaldi txiki eta antzinakoa topatu zen
1995
ean. Kolore arre-grisaxka du eta oso gutxi etxekotua da. Baliteke hura ere antzinako przewalski zaldiekin zerikusirik izatea.
Garai hartako
Equus
ferus
solutrensis
a interesgarria da, zaldi txiki hura soslai zapalekoa baizen eta hanka meheak baitzituen, pottokak bezala.
Cro-Magnon
gizakiek marraztu zuten gurean
Goi Paleolitoan
. Europako mendebaldean bizi izan zen, K.a. 40.000 K.a. 9.000 arte.
Zenbait urtetan zehar uste izan zen zaldiok arrastorik uzteke galdu zirela Euskal Herritik. Horregatik hainbat urtetan indartu zen egungo pottokak kanpotik ekarritako abereak zirelaren teoria, hau da, zelta ponien teoria, hau da, zelta herriek ekarri omen zituztela egungo bertako zaldi arrazak
Kantauriar Erlaitzera
.
Hala ere, Nafarroako
Zatoia
eta
Mendabiako
aztarnategian topatu zuten
Equus ferus solutrensis
zaldiaren zenbait hezur zera baieztatuz; arrazak Euskal Herrian
Mesolitikoan
zehar iraun zuela(Kristo Aurreko 9000-7000 urte).
[31]
.
Geroztik ere, zaldien hondakinak azaldu dira Zatoia eta Mendabiako aztarnategien mail
neolitikoan
(Kristo aurreko 7.000-5.000 urte), baina baita
Mendabia
, Fuente Hoz, Kobaederra, Pena Larga, La Renke eta Los Cascajos ere, aztarnategien maila neolitikoetan.
Beraz, hankaz gora geratu da gurean, zaldiak Mesolitikoan eta Neolitikoan desagertuta zegoelako teoria. Beraz, Euskal Herrian eta gure inguruetan zaldiak izan dira
Paleolitoren
Aurignac garaiaz
geroztik, hau da, K. a. 40.000 urte.
Zaldia kanpotik etxekotua ekarri zutenaren teoriaren aurrean beraz, argi geratu da zaldi basatien etengabeko presentzia Euskal Herrian. Baliteke orduan kanpoko zaldi zelatu horiek bertako zaldi basatiekin nahastea, edota, beste zenbait adituek aipatzen dutenez garai haietako hemengo jendeak ez zaldiak baizik eta basa zaldiak zelatzeko teknikak eskuratzea kanpotik, eta haiekin bertako zaldi basatiak etxekotu. Hainbat adituek beste teoria bat mantentzen dute;
Iberiar penintsularen
gune Kantabriar-piriniarrean zaldia etxokotzeko gune bat sortu zen Asiako gunekin batera eta aldi berean independientea
[32]
.
Azken Izotzaroa eta gero, eguraldiaren epeltzeak eta basoak zabaltzeak zaldiaren habitat soilen eta larre-eremuen aldaketa ekarri zuten, epe motzean suertatu zen aldaketa hura gainera, 2.000 urte inguru. Antza, aldaketa horri egokitzeko, poniek kolore beltz eta arrera trukatu zuten beraien ilajea, animalia harraparien aurrean paisai ilun berrian hobeto ezkutatzeko alde batetik. Bestetik ilaia ilunarekin epelago gordetzeko(eguzkiren argia gehiago xurgatuz) eta baita azkarrago lehortzeko, euriarekin busti eta gero. Pottoka moxalek ordea tarpanaren kolore urdinxka mantentzen dute oraindik 3 hilabete arte.
Beste aldetik, zenbait albaiteroek aipatzen dute joan den mendearen erdi aldean, bazeudela oraindik zurda tentea eta ile gutxiagorekin zuten pottokak. Hau da, tarpanen antzekoa. Egun ezaugarri hauek zuten zaldiek ia erabat desagertu edo oso arraroak dira.
Momentuz eskuartean dauden datu urriekin,
Jesus Altuna
eta beste zenbait adituren arabera, egungo pottoka eta azken glaziazioan Euskal Herrian geratutako basa zaldien arteko harremanari buruzko teoria irekita dago oraindik.
[31]
. Seguru aski, etorkizunean egin litezkeen
ADN
probek argituko dute pottoken eta inguruko "
zelta poniak
" taldeko arrazen jatorriari buruzkoa.
Euskal Herrian "zaldia labar-artean" gaiaz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da Itziar eta Zestoa arteko
Ekaingo leizea
aipatzea.
Goi Paleolitoko
marrazkiak dira bertakoak,
Madeleine aldikoak
. Marrazkiak
1969ko
ekainean
topatu zituzten
Rafael Rezabal
eta
Andoni Albizurik
,
Azpeitiako
Antxieta kultura taldekide
zirenak.
Milaka urtetan zehar ezkutuan egon ziren labar margo horiek, harpearen
mikroklima
berezi eta hauskorrean babestuta eta kontserbaziorako baldintza egokietan.
Mikroklima babesle hori ez kaltetzeko, benetako leizea ez dago bisitarientzat zabalik, baina
Zestoan
Ekainberri
izeneko erreplika dago: hor, marrazkien kopiak ikusgai daude.
2008an
UNESCOk
kobazuloak
Gizateriaren Ondaretzat
izendatu zituzten,
Santimamine
eta
Altxerrirekin
batera.
Antza, Ekainberri zaldiei eskainitako
santutegi
bat izan zen. Ekainen 34 zaldi marraziak topatu dira danera. Zaldi errepresentazioek bertan dauden animalien errepresentazio erdia osatzen dute. Kolore zein beste hainbat ezaugarri dagokienez itxura ezberdinetakoak. Hainbat
Przewalski zaldi
motara hurbiltzen dira, eta beste hainbat
tarpanera
. Tarteko itxura duten zaldiak badira ere.
Andre Leroi-Gourhan
arkeologoak, “
Kuaternario
artearen zaldi multzorik perfektuena” esanez definitu zituen Ekaingo labar pinturak.
Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma berezia duen harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma da harkaitz hori eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Hori izan daiteke arrazoia garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskeinitako santutegitzat aukeratzeko.
Ekinetik gertu 2016.en urtean Zestoan bertan
Astuiganeko leizean
zaldi baten garbatua aurkitu zuten duela 12.000 edo 13.000 mila urteko beste hainbat animalien irudiekin batera
[33]
.
Barandiaran berak bere lanetan, labar-artea eta Euskal Mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen
[34]
.
Azpimagarria da beste aldetik Euskal Herrian eta bere inguruan agertu diren garai haietako zaldi irudi ezberdinak.
Erromatarren garaia. Pottokoei buruzko lehendabiziko testu idatziak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Erromatarren garaian
pottokak estimu handikoak izan ziren
gerrarako
zaldiak bezala. Pottokak Asturiasko
asturkon
izeneneko zaldi arrazaren barnean agertzen da erromatarren testuetan. Antza garai haietan zaldi asturkoiak eta pottokak arraza berberakoak ziren, eta Pirinioetatik
Galiziaraino
heltzen ziren. Denak "
zelta poniak
" izeneko poni mota europarrean sailkatuta.
Estrabon
izan zen zaldi hauetaz testu idatzi bat utzi digun lehendabiziko berri emailea.
Diodorok
bere aldetik Pirineoetan barrena larretzen ziren basa zaldien samalda handiak aipatzen ditu bere idatzietan
[36]
. Azpimagarria da datu hori, zaldi basatiez hitz egiten duela.
Dokumentaturik dago hainbat tribu euskaldunen zalditeriaren garrantzia. Hala nola
autrigoiena
[37]
. Erromatar garaiko agiri zaharrek aipatzen duten basazaldien eta erdi basatiak ziren abereen ugaritasuna ez datoz bat garai hauetako eta aurrenetako arkeologia aztarnategietan abere hauen hainbeste aztarna gutxi agertzearekin.
Esan bezala, erromatarren garaian eta erromanizazioaren aurreneko mendetan pottokaren arbaso zuzenak izan ziren zaldiak Kantabriar Erlaitzeko lur guztietan barrena zabaltzen ziren. Batzuk etxekotuak, beste batzuk samalda basatietan. Garai haietako zenbait zaldien irudi ailegatu zaigu, harrietan zizelaturik,
txanponetan
zein metalezko grabatuetan.
- Kantabriako
Pielagos
herriko
Zuritako hilarria
deritzioten
hilarria
, bikainetarikoa. Hilarri
Kantabriar
honetan zaldi baten irudia agertzen da, hainbat gerlariekin batera. Eztabaidan dago, harria kaltetuta dago eta, ea zaldun bat agetzen den aberearen gainean ala ez. Antza Zuritako hilarri bat eroritako gerla-buruzagi baten aldeko oraitarria da.
- San Vicente de Toranzon
beste hilarri kantabriarra topatu zuten, Zuritakoaren antzekoa. Bertan zaldun armatu bat agertzen da bere zaldiaren gainean.
Espina del Gallego
izeko kastroaren inguruan topatu zuten hilarria eta bertan zaldun agertzen den pertsonaia gerra-buruzagi bat dela uste dute.
- Oiartzungo
Andrearriagako estela
edo hilarria da. Hilarri hau egun
Donostiako
San Telmo Museoan
gordetzen da. Anderregi baselizatik eta baserritik gertu aurkitu zuten, Oiartzun-Irun errepidearen alboan. Egun, bertan, originalaren erreplika bat dago. Harriak metro bat dauka luze da eta alde batean giza irudi bat dago zizelatua zaldi baten gainean. Eskubian, beste pertsona irudi bat agertzend a zutik. Inskripzioan "Beltesonis" aipatzend a.. Antza
Belteso
jainko edo jainkosa (aditu gehienek uste dute irudiak emakumezko bat dela) hori zaldiekin lotutakoa izan daiteke. Beste teorien arabera Belteso hori pertsona bat zen, eta hilarria bere ohorezko oroitarria.
Belteso zaldiei lotutako jainkosa izanez gero, Europa guztian barrena garai haietan agertzen den
Epona
zaldien jainkosaren antzekoa litzateke.
- Lergan
zaldun
baskoi
baten irudia islatzen duen hilarriak aurkitu zuten.
- Arabako
Markiz
herrian zaldun eta beste pertsona baten irudiak agertu ziren harpe batean grabatuta. Batzuek uste izan dute emakume bat agertzen dela zaldun gisa, erromatar garaikoa dela beraz,
Epona
jainkosa irudikatzen dutela esan izan dute. Garai hartan Markiz
barduliar
antzinako euskal tribuaren lurraldean zegoen. Azken ikerketak, ordea, esaten dute irudi horiek Erdi Arokoak direla eta beraz, Kristau kulturako jendeak eginak
[38]
.
- Badiniar hilarriak
,
Leongo
mendi aldean. Hilarri hauetan zaldi irudi ugari dago. Badiniar herria herri kantabriarretako bat izan zen.
Estrabon
bera izan zen
Erromatarrek
Kantaurialdeko lurraldeak menperatzeko buruturiko gerraren kronika egilerik nagusia.
Berak ematen du herri
kantabriar
,
baskoi
, eta
asturra
zaldiz borrokatzeko era ezberdinen berri
[39]
.
Baita bertan zeuden zaldi arraza ezberdinena ere. Gogoratu, beste aldetik,
Zalditeria
akitaniarra
oso ospetsua egin zela ere erromatarren garaian.
Autrigoiak
ere zaldun ospetsuak ziren.
Ia egun arte,
Landetan
,
Landetako ponia
izeneko arraza bat mantendu da, pottokaren oso antzekoa eta lehen aipatu dugun "
zelta poniak
" taldean sailkaturik. Landetako poniaren azken ale nahastu gabea,
1946an
hil zen. Egun Landetako ponia deitzen dituzten guztiak hibridatutako animaliak dira.
Garai haietako Kantauri aldeko herriek hiru taktika nagusi erabiltzen zituzten gerra zaldiz egiteko.
Cantabricus impetus
,
circulus cantabricus
eta bi gudari zaldiko.
- Cantabricus impetus
izendatzen zuten zaldiz etsaien aurka ezustean burututako erasoak. Etsaia ezustean harrapatzerakoan, eta erasoak oso bortitzak zirelako, kalte handiak eragiten zituzten. Erasoak etsaiak hornidura eta defentsarik gabe zeudenean ematen ziren. Ekintza burutu eta gero, erasotzaileak arrastorik utzi gabe erretiratzen ziren haien abereen gainean zaldun leku malkartsu eta basotsuetan. Pottokak ibiltzeko leku aproposak.
- Kantabriar zirkulu
edo
Circulus cantabricus
. Eraso-taktika mota honetan, zaldunen bi lerro osatutako gerlari-ostea aritzen zen.
[40]
Ilara bakoitzeko zaldunek erdialdean zituztela, lerro bakoitzak bere aldetik jotzen zuten erasoa. Ilara batek ezkerretik jotzen zuen erasoa etsaiaren aurka. Lehendabiziko oldarraren ondoren, zaldun bakoitzak ezkerrera biratzen zuen balizko puntu baten inguruan eta apurka-apurka zirkulua osatzen zuen. Gauza berbera egiten zuten eskuineko lerroa osatzen zuten zaldizkoek. Kasu honetan, aho-sokak ezkerrean, eskuinarekin erasotzen zuten eta erasoaren ostean, eskuinerantz jotzen zuten, etsaiengatik urrundu eta gurpila burkideekin osatzeko eta berriro atera eta erasotzeko. Uztai bat osatzen zuten zaldizkoek etsaiengana hurbiltzerakoan, berriro erasotzen zieten, eta ondoren berriro "gurpilera" itzultzen ziren. Horrela behin eta berriro oldartzen zitzaien etsaiei atsedenik eman gabe.
- Bi gudari zaldiko. Taktika honetan, zaldi bakarrean bi gerlari hurbiltzen ziren etsaiarengana. Guda-tokira heltzerakoan, atzeko zaldizkoa lurrera jaitsi eta borrokan oinez aritzen zen. Bitartean besteak zaldiz jarduten zuen borrokan.
Esan ohi da XVIII. mendera arte gizakiak nekez burutu zuela inolako aukeraketarik pottoken kanpo itxura moldatzeko. Gauza ezaguna da hori baino lehen ere hainbat
arabiar zaldi
gurutzatu zituztela bertako poniekin "arraza hobetzeko" asmoz eta haren ondorioz abelburu orbaindunak edo pikartak sortu ziren.
Dena den pentsa daiteke pottoka aspaldidanik estimatua arraza izanik, nolabaiteko aukeraketa ere emango zela arrazan historian zehar.
Duten sendotasuna dela eta, nekazaritza lanetan ere erabili izan dira, baita meatzetan bagonetetatik tiratzeko. Horregatik mantendu ziren esate baterako hainbeste pottoka Enkarterrietan, bertako meazuloetan lan egiteko
[41]
.
XIXen. mendean,
Iraultza Industrialaren
ikatz eskari handia zegoenean, Iparraldeko pottokak erabiliak izan ziren meategietan
Frantziako
ipar zein ekialdean.
Beste aldetik
bibliografia
ugari dago
Exmoor poni
arraza
Kantauri itsasoko ertzekoponi
arrazekin lotzen duena,
Euskal Herriko
bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta
Industria Iraultzaren
urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako
meategietan
lan egiteko
Meategiko zaldiak
bezala,
pottokak
,
montxinoak
zein
asturkoiak
. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor poniaren zein Dartmoor ponien kasuan. Berriki egindako ikerketek ere Ingalaterrako
New Forest poniak
ere Kantauriar erlaitzeko poniekin lotzen dituzte.
Hori baino lehen, ongi dokumentaturik dago ere
erdi arotik
eta
errenazimendu
urtetan ere, pottoka ugari esportatu zirela Bretainia Handiko uhartetara zein hainbat atlantiar uharte zein herrietara. Pottoka merkataritzako gaia zen. Antza
euskal baleontzietan
ere pottokak garraiatzeko soto bereziak zituzten.
Euskal balezalee
ere pottokak erabiltzen zituzten traturako merkantzia gisa
Ternuako
bidean. Hau dela eta, teoria baten arabera, pottoka
islandiar poni
arrazaren odolan egon daiteke, beste hainbat poni arrazekin batera.
Pottoka ere
zirkurako
animalia bezala erabilia izan da.
Egun, zenbait elkarte pribatuek zein partikularrek ere ere lan egiten dute pottokaren iraupenaren alde.
Orokorki erdi-basati aurki daitezke pottokak, nahiz eta azken urtetan zenbait zalditokietan erabiltzen hasiak dira.
Azken urtetan, hainbat gorabehera egon dira arrazan gorde beharreko ezaugarriak direla eta, eta pottoken elkarte eta jatorrizko-liburu ezberdinak daude.
Aro modernoagoetan ere, pottoka estimatua izan da gerlarako. Esate baterako, XIX. mendean,
Britaniar armadak
ehunka pottoka erosi zuen honako helburuarekin;
Indiako
Iparreko gune menditsuetan mendiko gerlarako beharrezkoak zituen
mandoak
sortzea. Euskal poniek mendietan eta leku malkartsuetan aritzeko daukaten abilezia eta gogortasuna jasoko zituzten mandoak, jakina.
Joan den mendeko bigarren hamarkadaren aurretik pottokak haragitarako erabiltzeko kanpoko zaldi arrazekin gurutzatuak izan ziren
[42]
.
Bretainiar zaldiekin
esate baterako. Haren ondorio dira, esate baterako,
Euskal Herriko mendiko zaldi
arraza. Pottoka zela-zaldia bezala hobetzeko,
Galesdar poni
zein
anglo-arabiar
zaldiekin gurutzatuak izan dira baita ere. Gaur egun normalak dira pottoka eta arabiar zaldien gurutzaketak.
36ko gerran
hainbat
gudarien
batailoiek pottokak erabili zituzten gerra tresneriaren zamaberetzat zein "mezularien" zela-zaldiak bezala. Abere hauen argazkiak badaude horren afroga.
Pottoka oso lotuta agertu da ere Euskal Herria Frantzia eta Espainiaren artean banatzen duen muga inguruan urtetan burutu den
kontrabandoarekin
.
Zenbait kasuetan, pottoka kontrabando gaiak garraiatzeko erabilia izan da, eta beste zenbaitetan pottoka bera zen kontrabando gaia, beste zenbait abere bezala. Abere txikiak eta kolore ilunekoak izateak, "gaulana" errazten zien kontrabandistei. Bereziki Sara aldean,
Larrun
mendiaren itzalpean geratzen da pottoka kontrabando mota honen gogorapen bizienak.
Ospetsua da pasadizo bat pottoken kontrabandoaren inguruan. Zinegile batzuk
Xareta
aldeko kontrabandoari buruzko erreportai bat egiten ari ziren bertako jendearekin joan den mendeko 80. hamarkadan, kontrabandoaren azken urtetan
Espainia
Europako Batasuna
kide sartu baino lehen. Erreportaiaren filmaketa aitzakitzat hartuz, hainbat saratarrek pottoka talde bat kontrabandoz pasa zuten mugaren alde batetik bestera.
Pierres Larzabalen
"Oraitzapenak" liburuan honako pasadizoa agertzen da.
≪
|
Pottokak tiroz hil
: "Kontrabandisten lege bat balin bada sekulan ez haien salatzea, bertze lege bat bada ere, norbaiti kentzen badiote bere kontrabanda, hura gero aduanak enkantean ematen duelarik, galtzaleak duela bakarrik, eta bertze nehork ez, haren erosteko dretxoa. Bainan hori ez bide zakien, ene haurrean, Olhetan bahitu potokak enkantean erosi zituen nonbaiteko gizonak. Etxera zoalarik bere potokekin tiroz hil ziozkaten. Nehork ez baitzuen jakin nor zen hiltzalea. Milaka badira horrelako ixtorioak, batzuk salatuak bertze batzuk betikotz gordeak.
ETAri
buruz liburu bat egiten ari zela Christian Rudel ≪La Croix≫ kazetako kazetaria, muga aldeko gertakari horietarik zenbait kondatu dizkiogu."
[43]
|
≫
|
Pottoka zenbait euskal
herri kiroletan
erabila izan da eta da, hala nola:
Hitzaren etimologia eta pottokaren beste zenbait izen
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Oro har baserri aldeko euskaraz behi aziendari
abelgorriak
esaten zaie (bertako arraza gorriei behintzat,
betizuak
eta
piriniar behiak
), ardiei
abelxuriak
esaten zaien moduan eta zaldi-behorrei berriz
abelbeltzak
. Baliteke, eta seguruen halaxe izango da, "abere beltz" horiek pottokak izan jatorrian.
Garai batean zaldi txikiak izendatzeko erabiltzen hasi zen pottoka izena, eta azkenik arrazari lotuta geratu da
[44]
.
Pottoka hitza egun Euskal Herria guztian barrena nahiko zabaldurik badago zaldi mota hau izendatzeko hau berez nahiko modernoa da, garai batean ez zen horrela izaten, eta izen ugaritasun handia zegoen arraza izendatzeko.
Pottokaren hitzaren jatorriaren inguruan, zenbait teoria daude: Euskal Herriko Iparraldean "pott" hitza erabiltzen dute basa zaldiei deitzeko. Soinu horrek zaldiek
irrintzia
amaitzerakoan edo esnatu nahian dabiltzanenean ateratzen duten soinua ekartzen du gogora, hots, zaldiak lasaitzeko balioko luke.
Pottoka abereak egiten duen hotsak egiten jardutea litzateke, "pott-ka" edota "pott-pott-pott" esaka aritzea alegia. Beste zenbaitzuentzat ordea pottoka izen onomatopeikoa da. Apatxek trostan edo galapan ateratzen duten antzekoa.
Egun pottoka izena da zabalduen eta jende guztiak gehien erabiltzen duena, hala ere jatorrian badaude beste zenbait izen:
[45]
- Basa-behorrak
deitzen dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
- Hemengo zaldiak
deitzen dituzte Araban eta Bizkaian.
- Euskal Poneiak
deitzen dituzte Araban.
- Ordunteko zaldia
deitzen dute Enkarterriko alde hartan. Honek nahasketa dakar
Lautzako zaldiarekin
, zaldi mota hau ere "Ordunteko behorra" deitzen baitute. Dena den, gune hori pottoken eta lautzako zaldien arteko "ukipen gunea" izanik, bi arrazen tarteko abere asko egon ziren garai historikoetan
[46]
.
- Mendiko zalditxoak
Gipuzkoan.
- Basa-poneiak
Gipuzkoan.
- Basa-zaldiak
Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Zaldi ttipiak
Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Pottoka Nafarra
.
Nafarroa Garaian
.
- Poni Nafarra
. Nafarroa Garaian.
- Xamalkot
eta
xamalko
Zuberoan.
- Potxa
. Bizkaian.
- Pyrinean tarpan
, edo
Pirinioetako tarpana
[47]
. Izen hau erabiltzen da
Iparraldeko
zenbait pottoka hazleen aldetik arrazaren antzintasuna azpimarratzeko. Berreziki
Bidarraiko
pottoken babeslekuaren arduradunek erabiltzen dute, eta pottokaren basatasuna hori gordetzeko bereziki lanean dihardute
[48]
. Hainbat adituek pottoka
Konick zaldiaren
taldean sartzen dute, hau da, tarpanen ondorengo zuzenen taldean
[49]
.
Ez dira bakarrak. Europako beste zenbait arrazek ere "Tarpan" marka daramate, aspaldiko zaldi basatiekiko beraien harremana azpimarratu nahian.
[50]
- Gazteleraz
: "Poney vasco-navarro" izan da izen klasikoena. Esan da lehen Mendebaldeko Euskal Herrian, Bizkaiko
Enkarterrietan
, "
yeguas de Ordunte
" izena partekatu dute gazteleraz gertuko arraza den
Lautzako zaldienkin
.
- frantsesez
:
"Petit cheval du Pais Basque"
deitua izan da.
Izen gehienek beraz, pottokaren izaera menditar eta basatiari egiten diote aipua, baita bertako arraza izateari ere.
Arabako zenbait lekuetan toki izen berezi mantendu zen,
Gerardo Lopez de Gerenuk
jasota
[51]
. Zaldi-sasia. Zalantzarik gabe zaldi hauek zaldi basatiak izango ziren. Pottoka motakoak eta beste leku batzuetan agertzen diren
enzebroen
parekoak. Baliteke ere basatiak bilakatutako etxeko zaldiak izatea ere, baina harrigarria da toponimoaren zalbalpena
Arabako lautadatik
mendialdera.
Toponimoak:
-Saldeisaci, 1699.
Jungitu
.
-Salsiisasi, 1558.
Amarita
.
-Saldisase, 1660.
Pagoeta
.
-Saldisasi, 1713.
Deredia
.
-Zaldiisasia, 1716.
Ilarratza
.
Pottoken inguruko aipamen ugari aurkitu daiteke
euskal mitologian
, haietako batzuk leizei lotuta.
Harpeetan
bizi diren edota zaintzen dituzten
irelu
edo jenioen multzoan sartzen da zaldia. Pottoka beraz
Mariri
eta bere senar
Sugaarri
lotuta dago.
Zaldiaren ingurko beste sinesmen multzo handia dago euskal mitologian. Suzko zaldiak, bururik gabeko zaldia, zerealeen izpiritua...
Erromatarren konkista baino lehen, pottokek, edo pottoken antzeko zaldi arraza batek, hartuko zuten ia Pirinio osoa,
Landetako
zenbait eremu eta
Kantauriar mendikatearen
zati handi bat
Galiziaraino
[52]
.
Egun badaude zenbait poni arraza gune geografiko honetan pottokarekin oso antza handia daukatenak, eta
behe paloelitotik
zetorren antzinako zaldi haien ondorengo zuzenak izango liratekenak. Denak gainera, antzinako zaldi arrazen ezaugarri ugariez gain, zerbait ezanguratsu eta komuna dute beste poni arraza gehienekin konparatuz; kolore iluneko poniak dira, beltzak edo ia beltzak. Hau nabarmentzeko moduko ezaugarria da, zeren antzinako beste zenbait poni arrazen ezaugarri nabarmena "sagu kolore" urdinzka da. Esate baterako
sorraia
eta
Konick zaldien
kasuan. Dena den Konik zaldietan abere beltzak edo oso ilunak ez dira arraroak.
Poni beltz edo ilun hauek
Asturiasko
asturkoia
,
Lautzako zaldia
edo ponia Burgoseko iparrean eta Euskal Herriko mendebaldeko zenbait haranetan,
Kantabriako
zaldi montxinoa
eta
Okzitaniar
ekialdeko zein
Kataluniako
Pirineotako
Merensgo zaldia
. Batzuentzat azken hau ez da berez ponia, baina bai sartzen da "zaldi txikien" kategorian. Antza, Ordunteko behorren kasuan bezala, urtetako hautaketen bidez zein larre hobeagoen lortu zuten mendiko ponien altuera igotzea, baina bere senideen antzinako ezaugarriak mantendu ditu hala ere. Egun, larre hobeagotan larratuz gero, nabarmena da hainbat pottok beraien guraso baino tamaina handiagoa dutela. Hau dela eta, pottoka elkarteek pottoken tamaina handiago onartzen dute erregistro ofizialetan, baldin eta gurasok arraza garbiko pottokak baziren.
Landetako ponia
garai batean lotuta egongo zen pottokekin baita ere, baina egun arraza hau oso nahastuta dago
arabiar zaldiarekin
zein beste arrazekin. Zenbait landetako poniek kolore iluna mantendu dute.
Galizia eta Portugaleko
garrano zaldiek
ere nahasketa ugari jasan dute eta egun kolore zein beste ezaugarrietan oso eraldatuta daude.
Balkanetako hainbat ponik
,
Bosniako ponia
esate baterako, hainbat ezaugarri komun daukate pottokekin, kolore iluna barne.
Zaila da zehaztea "poni beltzen" arteko lotura geografikoak noiz apurtu ziren, eta haren ondorioz populazioak isolatu eta eboluzio autonomak hasi.
Adituek garbi esaten dute
Garobel
eta
Ordunteko
Lautzako zaldiek
Enkarterrietako
pottokarekin oso lotuta daudela
[53]
.
Duela gutxi arte, Euskal Herriaz gain, pottokak
Goi Aragoiko
zein
Bearnoko
Pirinioetan mantendu dira.
Mendiko larra eskasenak, txilardi eta otadiak aprobetxatuz, gero eta baztertu eta nahastuagoak kanpoko beste zaldi arrazekin, kopuru txikian ailegatu dira gaur egun arte.
Euskal Poni hauen kopurua azken hamarkadetan etengabe beheratuz joan zen beste arraza produktioagoen bultzadaz eta haiekiko nahasketagatik. Aralarren adibidez, orain dela 30 urte desagertu ziren azkenekoak, geroztik ZAPE elkartearen bidez berreskuratu badira ere.
1970eko
eta
1980ko
hamarkadetan, araututako hazkuntza bereziki
Ipar Euskal Herrian
zegoen zabaldua. Hegoaldean hala ere pottoak bazeuden ere, nahiz eta arrazaren liburu ofizialik ez zegoen.
1996an
FAOk
, pottoka desagertzeko egoeran dauden arrazen zerrendan hartu zuen.
1990eko
hamarkadan
Bizkaiko
eta
Gipuzkoako Aldundiek
arraza honen hazkuntza eta ugaltzerako bi gune abiatu zituzten,
Gipuzkoako kasuan
Pagoetako natura parkean
.
Egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
herrialde
mailako elkarteak daude, eta Iparraldean aipagarria da
Bidarraiko Pottoka Etxearen
lana jatorrizko pottoka arraza babesteko. Azken hamarkadetan arrazaren kopurua askoz gehiago emendatu da, Hegoaldean Iparraldean baino gehiago. Hala ere Hegoaldean pottokaren kopurua 2007. urtean 700 aberetik beherakoa zen (hiru urtetik gorako behor amak).
- 2013. urtean arraza garbiko 716 behor ama eta hazirako 69 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2014. urtean arraza garbiko 765 behor ama eta hazitarako 93 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2015. urtean arraza garbiko 791 behor ama eta hazitarako 80 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2016. urtean arraza garbiko 761 behor ama eta hazitarako 69 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian
[54]
.
- 2017. urtean arraza garbiko 748 behor ama eta hazitarako 71 zaldi zeuden denera. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo kanpo (Extremadura). Denera, sailkatu gabeko abere zein moxalak barne 1170 animali.
Beraz arraza ez dago arriskutik libre, kontrakoa baizik.
[55]
Gainera, azken urteotako krisiak eta diru laguntza publikoen murrizketak kopuru horretan eragin ezkorra izan du. Arraza apurka atzeraka doa kopuruz.
Equus Survival Trust
elkartearen kriterioak jarraituz, arraza egoera ahulean dago bere iraupenerako, hazkunderako 500 behorretik gora baina 2.000 baino gutxiago daudelako
[56]
. Ez da lortu ezta "kaltebera" egoeran egoteko beharrezkoak ziren humatzeko moduko 900 behorren kopurua.
Araban arrazak atzerapen handia jaso du azken hamarkadetan, naiz eta egun
Arabako Pottoka Elkartearen
bidez lan handia egiten ari den berreskuratzeko.
2008
urtean Arabako Pottoka Elkarteak 7 kide zeukan eta denen artean kalifikatutako 42 behor zeuzkaten, eta kopurua gora emendatzen zihoan apurka.
[57]
Bizkaiko Pottokazaleen Elkartea
. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1.988an sortu zen. 2008.en urtean 42 bazkide zituen.
[58]
- Pottokaren hedapen gunerik nagusienak Enkarterrietan daude kokatuta. Los Jorrios-Armanon, Ventoso-Alengo eta Ordunte, los Tornoseraino luzatuz bere hedapena.
- Baita
Orozkon
,
Gorbeiako Natura Parkean
.
- Kostaldean
pottokak gune sakabanatuetan daude.
- Bizkaiko Foru Aldundiak talde erreferentzial bat mantentzen du.
[59]
Helburu nagusia gurutzaketak eta hautaketak egitea da, epe ez oso luzean foru aldundiko etxaldean lortuko dituzten aurrerapen genetikoak Bizkaiko gainerako pottoken artean ezarri ahal izateko.
Urtean zehar Bizkaiko mendietan bizi diren pottoken egoera hiru urtez ikertzen aritu eta gero, Bizkaian espezie ugaltzailerik onenak bildu zituzten, toki bakar batean aztertuak izateko. Helburu nagusia gurutzaketak eta hautaketak egitea izan zen, epe ez oso luzean foru aldundiko etxaldean lortutako aurrerapen genetikoak Bizkaiko gainerako pottoken artean ezarri ahal izateko.
Horrez gain, hainbat samalda partikular daude Parke Naturalean.
2012
.en urtean hiru samalda ziren.
Aizarnako
Santa Engrazian
, Lizasarri mendian eta
Ernio-Txiki
aldean zein Landarbide baserrian
Aian
. Parkeko Harreraetxeak urtero antolatzen ditu bisita-gidatuak bertako arrazak ezagutzeko. Pottoka zein betizuak.
[60]
- Nafarroako iparraldeko mendietan ere pottoka aurkitu daiteke, batez ere
Amaiur
,
Etxalar
,
Zugarramurdi
,
Bera
(
Larrun mendian
)... bezalako herrietan. Landa Garapenerako 2014-2020 Plangintzan Nafarroako bertako arrazatzat hartu da. Horretaz gain, Pottoka Lagun Elkarteak dihardu 2012. urteaz geroztik pottokak Nafarroa Garaian hedatzeko lanetan.
- Iparraldeko hiru herrialdetan, pottokak atzerakada handiak nozitu du kopuruan ezezik, baita eta arrazaren garbitasunean ere. Pottokak erruz nahastu dituzte beste arrazekin zaldi "hobeak" lortzeko
zaldiketari
begira edota kolore biziagoak (Orbanekin) zaldiak "politagoak" eta salgarriagoak izateko.
- Aipamen berezia merezi du lehen aipatutako
Bidarriko Pottoka Etxeak
. Hari esker
Bidarrain
bertako pottoken erreserba bat mantentzeaz gain, arraza garbiko zenbait samalda sortzen ari dira Iparraldean. Bertako arduradunek zalantzak izan dituzte ea nola beraiek "jatorrizko pottoka" deitzen duten pottoken azpitaldea (Hegoaldeko jatorrizko pottokarekin bat datorrena) kopuruz igotzea. Bertako guneko pottokak erabiliz edota, bariabilitate genetiko handiagoa lortzeko, erabat jatorrizkoak ez diren zaldien arteko atzerako gurutzaketen bidez arrazaz garbiagoak diren abereak sortuta.
[62]
- Pottokek ere urtero antolatzen diren
Ezpeleta
,
Heleta
eta
Garruzen
zaldi eta abere azoketan garrantzi handia dute.
1996
urtetik
Saran
,
Larrun
mendiaren magalean, "pottoka eguna" ospatzen dute. Bertan 100 pottoka inguru biltzen dituzte eta sariketa antolatzen dute.
Hainbat abelburu Pirinioetan.
Badaude hainbat hazle
Paberen
inguruan, baina hantxe pottoka
pikartak
, (orbaindunak), nahiago dituzte.
[65]
Konformazio orokor oneko animaliak dira, elipsometrikoak, subkonkaboak, eta brebilineoak edo subrebilineoak. Garaiera eta luzera antzekoak dira. Proportzio onekoak. Neguan ile luzea hazten zaie.
- Burua:
- Buruaren soslaia: zuzena edo subkonkaboa. Sudurraren soslaia; zuzena edo sakonune txiki batekin begien parean, nabariagoa arren kasuan emeen kasuan baino.
- Burua: erazkoa, hezurra eta azala, piramide itxurakoa, amaiera aldera pixka bat estuago egiten dena; emeen artean handi samarra da, koadratuagoa, alde batetik neguan ile ugari daukatelako okozpekoan.
- Bekokia: laua edo ahurxea.
- Sudurzuloak: zabalak, aurrera begira, ezpain lodiak.
- Begiak: Begi biziak eta arbendola kolorekoak, aurpegi?azalean, betzuloak ondo markaturik.
- Kalpatsa: ezaugarri bereizgarria, begietara erortzen da, arrengan bereziki oparoa.
- Aurpegia: zuzena.
- Belarriak: mugikorrak, txikiak eta ondo ezarriak. Oinarrian kanpora egiten dute eta puntetan barrura.
- Lepoa: sendoa, indartsua, buruari eta enborrari ondo lotua. Zurda ugari ditu, soinkurutzeraino heltzen direnak. Zurda alde batera.
- Soin gurutzea: ez da nabaria.
- Enborra: sendoa.
- Bizkarra: zuzena, zela itxura apur bat hartzen du, subkonkaboa.
- Zerra: makurtua, handiagoa luzeran zabaleran baino. Sakroaren hegalek pixka bat erortzeko joera dute; horren ondorioz, ≪mako≫ itxurako zerra eratzen da.
- Buztana: oso behetik sortzen da, oso zurdatsua da eta apalardatzetik behera hel daiteke.
- Hanka-jarrerak: egokiak eta erregularrak.
- Sabelaldea: handi samarra.
- Bularra: zabala, sendoa, edukiera handikoa, eliptikoa. Saihetsak arkutuxeak ditu.
- Gorputzadarrak: luzera ertainekoak eta proportziozkoak. Meheak baina indartsuak; hezurdura bikaina.
- Aurreko gorputzadarrak: sorbalda luzea du, lapranera jotzen duena, horizontalarekiko nahiko makurtua. Beso eta besaurre gihartsuak. Belauna zabala da, hezurtsua. Kanabera laburra, tendoi nabarmenak. Apo txikiak eta oso gogorrak.
- Atzeko gorputzadarrak: izter garatuak. Ipurmasail eta hanka luze eta gihartsuak. Eseki-leku zabal eta sendoak.
Kanabera laburrak, tendoi nabarmenak. Apalardatzak eta apoak aurreko gorputzadarretakoak bezalakoak.Hanka finak baina indartsuak, oso ile gutxirekin. Atze estua du eta isatsa beheran hasten zaio.
- Apoak: txiki eta biribilak, ondo jarriak, oso gogorrak. Negutik kanpora ere hanketan ile ugari izatea
arraza?nahastearen adierazgarri da.
- Kolorea: beltza eta gaztainkara iluna; pintarratua, gorria eta grisa ere onar daitezke kolore berri legez, baina beltza eta gaztainkara ez diren beste koloreak mestizaiaren adierazle dira.
- Arraza definitzen duten ezaugarri zoometriko nagusiak, arrak eta emeak bereizirik, ondoko hauek dira:
Z
(Zaldia) eta
B
(Behorra).
- Soin gurutzeko
garaiera 1,30-Z 1,30-B.
- Luzera eskapulo-iskiala: 1,50-Z 1,48-B.
- Esternoi azpiko tarteko altuera: 0,68-Z 0,64-B.
- Bularraren zabalera: 0,33-Z 0,30-B.
- Toraxaren perimetroa: 1,78-Z 1,60-B.
- Aurreko kanaberaren perimetroa: 0,19-Z 0,19-B.
- Belaunaren perimetroa: 0,30-Z 0,28-B.
- Zerraren luzera: 0,55-Z 0,54-B.
- Zerraren aurre-zabalera: 0,48-Z 0,46-B.
- Gutxi gorabeherako pisua bizirik:200-250-Z 170-200-B.
Pottoka arrazak hainbat ezaugarri arkaikoak gorde ditu
[66]
. Haietako hainbat antzinako beste zenbait poni arrazekin amankomunak dira. Ezaugarri hauek
antzinako ekido arrazen ezaugarriak
dira. Pottokak beltzak direnez, ez dute
dun generik
eta berez ez dute garatzen genean daukaten beste antzinako arrazen ezaugarririk. Bai ordea beste batzuk. Dena den Iparraldean dun genea garatutako hainbat abere aipatzen dituzte joan den mendean.
- Bizkarreko mando-marra. Hainbat moxaletan agertu daiteke, nahiz eta gero abereea kolore beltza hartzerakoan galtzen den
[67]
. Kolorez gaiztankaragoak diren zenbait aberetan mando marra mantentzen da, osoa edo desmarratua baina nahiko nabarmen.
- Hanketako beheko aldea ilunagoa.
- Sabel aldeko "M" itxurako kolorazioa.
- Zebra-marrak agertu daitezke moxaletan, kolore argikoak baitira, baina gero segituan desagertzen zaizkie belzterakoan.
Orohar pottoka moxalak, 3 hilabete arte edo zerbait gehiago, antzinako arrazen zenbait ezaugarri ageriagoak dauzkate. Mando marra eta kolore "duna"agoa
[67]
.
Kolore eta ezaugarri ezberdinetako pottokak eta arrazaren liburua
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Lehen aipatu denez, beste zenbait zaldi arrazen nahasketaren ondorioz tarteko ezaugarriak zeuzkaten pottokak sortu ziren. Ezaugarri hauen artean oso nabarmena kolore ezberdinetako pottokak. Azkotan ilai kolore pikarta orbain ikusgarriekin.
Bere unean pottokak sailkatzeko liburua sortu zenean, hiru atal sortu ziren pottoka ezaugarriak zeuzkatn abereak sailkatzeko. A, B eta C atalak.
Atal hauek Euskao Jaurlaritzaren arrazaren inguruko dekretuan daukate jatorria.
Jatorrizko pottokak daude atal honetan.
1950
urtera arte, posiblea zen jatorrizko arrazako pottoka nahiko garbiak topatzea Euskal Herriko zenbait mendietan libre eta gaur egungo banaketa eremuetatik baino askoz zabalduagoak. Argazki zaharretan pottokak ohiko aberetzat agertzen dira Euskal Herriko herrialde guztietako baserrietan.
1970
urtetik aurrera Ipar Euskal Herriko
abeltzainak
pottokak gero eta gehiago
arabiar zaldi
,
bretoiar zaldi
eta
galestar ponirekin
nahasten hasi ziren. Hegoaldean berriz haragietarako zaldiekin nahastu zituzten pottokak haragi ekoizpena handitzeko. Nahasketa hauen ondorio da
Euskal Herriko mendiko zaldia
delako arraza.
Hainbatek
1990
urtea jartzen dute jatorriko arraza ia desagertzear zegoen urtea bezala.
[68]
FAO
erakundeak Pottoka euskal zaldi arraza, desagertzeko arriskuan izendatu zuen
1996
-an.
Eta, direnen aldetik, izateko eskubidea dutelako. Arrazoi "etiko" hau ez baldin bada oso hedatua euskal kulturan, bai esan dezakegu pisu handia duela antzeko bertako arrazak dauden Europako Ipar Aldeko herrialdetan. Han animalen aldeko arrazoi "etikoak" askoz ere zabalduagoak daude eta.
- Bizirik dirauen ondare-kulturala direlako:
Pottoken kasuan esate baterako
Labar pinturetako
hainbat zaldi moten ondorengoak direlako.
- Orok dakigu, gure herrian, beste herri guztietan bezala, gizakiaren kondairan abeltzaintzak izan duen garrantzia.
Bestalde, gure arbasoek guretzat utzi zuten bezala, guk ere, une honetan betiko desagertzeko zorian dagoen ondare kulturak bizidun hau, gure ondorengo belaunaldiei uzteko beharkizun morala dugu, ez dezatela, gure utzikeriagatik, “ba omen zen …” esateko aukerarik izan.
Gaur egun gero eta nabarmenagoa da naturarekiko gizartearen kezka. Bestalde, Europa Batasunaren nekazaritza politikak, gero eta garrantzi handiagoa ematen dio natura guneari. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian, gero eta gehiago dira, toki malkartsuak direlako, bertan belardi eskasak daudelako edota beste arrazoirengatik (zenbait baserrien desagerpena, mendi askotan, mendetan zehar ohikoa izan den artzaintzaren desagertzea eta abar...), sasiz zein oteaz betetzen ari diren mendiak, gizonentzat erakargarritasuna galduz. Hau dela eta zenbait lan eremu, sasi, ote zein sastrakak janda dago, eta, beste hainbat bide beretik jarraitzeko zorian.
Pottokek, bestalde, orografia, elikadura eta klimatologia baldintza gogorretan bizitzeko ikaragarriko gaitasuna dute (basatasuna). Halaber, betidanik bere kokaleku naturala izan den ekosistemarekin oreka ezin hobean bizi dira. Ekosistema horien aldaketak betizuen bizimoduaren aldaketa lekarke eta aldi berean, ingurumari horretatik pottokak desagertzeak kaltegarria litzateke ekosistemarentzat. Gauzak horrela, arraza horren parte hartzea bere garrantzia izan dezake aipaturiko inguruneak garbi mantentzeko eta bere erakargarritasuna berreskuratzeko. Zer esanik ez, guzti honek balio bikoitza duela egun garatzen ari diren “Parke Naturalen” eta babestutako gainontzeko gune naturalen kasutan.
Euskal Herrian pottokak bete dezake garai bateko
tarpan
basa zaldiaren desagerketak utzitako
txoko ekologikoa
, Beraz pottoken etorkizuna, betizuaren eta beste hainbat bertako arraza landatarren kasuan, balore ekologiko eta paisajistiko handiko larre eta belardi natural eta erdi-naturalen ( baina elikadura aldetik txiroak direnak) kudaketarekin lotuta egon daiteke
- Gordailu genetiko gisa: Gaur arte eta gizakiaren eskakizunari jarraikiz, behi azienden selekzioa esnetara nahiz haragitara bideratua izan da erabat. Selekzio hau, produktibitatean soilik oinarritu da, arrazen, esnea edota haragia produzitzeko gaitasuna kontutan hartuz eta beste arraza ezaugarri batzuk baztertuz.
Honek, arraza batean egiten diren hobekuntza genetiko guztiak zezen gutxi batzuk zabal ditzaketen ezaugarri produktibo batzuetan oinarritzera dakar. Bestalde, zezen hauek, normalean, enbor beretik datoz. Guzti honek, alde batetik, "odol kidetasunaren" gehitzea dakar eta, bestetik, ezaugarri ezberdinak dituzten zezen kopuruaren murrizketa.
Bestalde, badira ezaugarri produktiboetatik at, zenbait unetan bere garrantzia eduki dezaketen beste faktore genetiko batzuk, besteak beste "basatasuna", hau da, basoan, orografia nahiz elikadura aldetik baldintza zailetan ongi moldatzeko gaitasuna. Ezaugarri hau ongi baino hobeto nabaritzen da betizu arrazan, beraz, eta geroari begira, berezitasun hau baliagarri izan daiteke beste zaldi arrazetan
Euskal Herriko mendiko zaldiaren
kasuan esate baterako, hobekuntzan erabiltzeko.
Horretatik kanpo badira beste ezaugarri batzuk arraza primitibo batzuetan zenbait gaixotasunen aurkako erresistentziari dagokionez eta, ez litzateke soberan egongo horri buruzko azterketak egitea.
Jakina da baserritarrek, arraza honi leporatzen dioten “errentagarritasun” urria. Halere, “errentagarritasun urri” hori kakotxa artean jarri beharko genuke, izan ere, hiltzeko orduan animalia horiek Auritzeko zaldiak edota Euskal Herriko Mendiko Zaldiak baino kanalean pisu txikia izaten badute ere, ekoizpen-kostuak ere txikiak dira (maneiua, elikadura eta abarreko kostuak), azken loditze-prozesuan kostu horiek handitzen badira ere.
- Pottoka erabiltzean hasi da berriro ere zela zaldia bezala.
- Pottoka basa zaldien etologiari buruzko ikerketak egiteko erabiliak izan dira ere
[69]
. Adituek arrazaren berezitasuna azpimarratzen dute.
- Desagerturikoak ez dute itzulbiderik (ez behintzat era errazean). Horien artean
Baztango txerria
eta
Gasteizko muturmotz txerria
deituriko txerri arrazen kasuak. Une honetan galtzeko arriskuan dauden Euskal Herriko arrazen artean, besteak beste, pottoka dugu, eta guztiz beharrezkoa da babestea eta bere etorkizuna bermatzea lehen aipatutako arrazoi ugari dela eta.
- Zenbait euskal herritarrek pottokaren marrazki bat erabiltzen dute beraien autoetan ibilgailua Euskal Herrikoa dela adierazteko,
latxa ardiarekin
egiten den bezala.
- Pottoka era berean
Xareta
izeneko Nafarroa eta Lapurdiko hainbat herriek osatzen duten eskualdearen maskota da. Esate baterako, "Kontrabandisten bidea" delako ibilbidea markatzeko ikurtzat urdin koloreko pottok baten marrazkia erabiltzen dute
[71]
.
- Jatorri frantzeseko "Schtroumpfs" komiki eta
marrazki bizidunen
pertsonaiak,
Pottokiak
deitzen dira euskaraz.
- Oro har euskaraz "pottoko" (mutila) eta "pottoka" (neska) hitza pertsona batekin eta bereziki umeekin erabiltzerakoan, maitasuna eta aldi berean "polita" edota "potxolo" adierazteko erabiltzen da.
- Pottokaren irudia hainbat artelanetarako erabilia izan da aspalditik. Kutxak, hilarriak...
- Garai batean oso ezaguna egin zen
Deia
ren egunkariaren ikurrurtzat zaldun bat turuta jotzen pottoka baten gainean. Marrazki hau kutxa zahar batetik hartu zuten.
- Dantzan ere, ezaguna da
Lapurdiko
Pottoka Dantzan
taldea, 2007an eratua. 2009an,
Ilargi
ikuskizuna egin zuen, pottokekin, pottoka euskal kulturaren elementu nabarmentzat hartuz.
[72]
[73]
[74]
.
- Aipagarriak dira ere
euskal ihauterietan
edota
Zuberoako maskaradan
agertzen diren zaldian oinarritutako pertsonaiak.
Zaldiko
,
Zamalzain
...
Euskal Herriko zenbait abizen eta herrietako armarrietan, zaldiak agertzen dira. Haietako zenbait kasuetan nabarmen dira pottoken irudiak.
Pottoka ere
filatelia
gaia izan da.
- ↑
Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak; Alberto Muro, Inaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.
ISBN 84-7752-232-4
- ↑
(Gaztelaniaz)
Arrazari buruzko PDF-a
[1]
- ↑
(Ingelesez)
Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian
[2]
- ↑
(Frantsesez)
http://dico-sciences-animales.cirad.fr/liste-mots.php?fiche=22301&def=Pottock
- ↑
(Gaztelaniaz)
Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Libro Guia razas autoctonas espanolas. Luis Barona.
[3]
pdf
- ↑
(Gaztelaniaz)
Lucy Ressen artikulua.
[4]
- ↑
https://web.archive.org/web/20120826220012/http://zientzia.net/site_media/pdf/047_2.pdf
- ↑
https://www.mapa.gob.es/es/ganaderia/temas/zootecnia/razas-ganaderas/razas/catalogo/peligro-extincion/equino-caballar/pottoka/default.aspx
- ↑
(Ingelesez)
"Pirineoko Tarpana"ri buruzko informazioa.
Bidarraiko
Pottokaren etxea
- ↑
a
b
Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Inaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997.
ISBN 84-7752-232-4
- ↑
(Ingelesez)
Zaldi arraza ezberdinei buruzko artikulua
[5]
- ↑
(Ingelesez)
Origins domestic przewalski horses
[6]
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.
- ↑
a
b
Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.
- ↑
https://web.archive.org/web/20160306155921/http://aragosaurus.com/?id=940&seccion=news_full
- ↑
Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Inaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. Nahasketa hau berezkoa izango zen, poni basatien populazioetan emanda.
- ↑
(Gaztelaniaz)
http://www.caballolosino.com/l7.htm
- ↑
http://www.plosone.org/article/info%3Adoi%2F10.1371%2Fjournal.pone.0018194
- ↑
https://web.archive.org/web/20110907075124/http://www.archnews.co.uk/featured/5502-archaeologists-find-earliest-known-domestic-horses.html
- ↑
http://www.elpais.com/articulo/sociedad/origen/caballos/domesticos/ibericos/elpepusoc/20100112elpepusoc_12/Tes
- ↑
H. D. Lauk, 1976).
- ↑
Alberto Muro, Inaki Pascual.
Pottoka, Euskal Herriko Poneya
. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.
ISBN 84-7752-232-4
- ↑
https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/6/kobie_6_vol_1y2_anejos_ECONOMIA%20GANADERA%20EN%20LA%20ZONA%20CANTABRICA%20EN%20EL%20FINA.pdf?hash=5f4e89d0b22eefc2aa074049f6f42aee
- ↑
http://[www.pottoka.info/lapottoka/libro.php?id=es -"Zaldia Euskal Herrian azken glaziazioan. Altunaren artikulua]
- ↑
a
b
[La caza en la Prehistoria. Cantabria, Asturias y Euskal Herria. Jose Maria Gomez Taberna, Colegio Universitario-Ediciones Istmo, Madrid 1980]
- ↑
[La caza en la Prehistoria. Kantabria, Asturias y Euskal Herria. Jose Maria Gomez Taberna, Colegio Universitario-Ediciones Istmo, Madrid 1980]
- ↑
Bourdelle E. 1956. Les parentes morphologiques des Equides caballins d´apres les gravures rupestres du sud-oest de la France. Mamalia, 20:22-23.
- ↑
http://www.noanswersingenesis.org.au/cg_przewalski_horse.htm
- ↑
a
b
-"Zaldia Euskal Herrian azken glaziazioan. Altunaren artikulua
- ↑
http://www.caballolosino.com/l15.htm
- ↑
https://web.archive.org/web/20160624001046/http://www.berria.eus/paperekoa/2011/031/001/2016-04-22/paleolitoko_animalia_irudiak_topatu_dituzte_zestoako_astuigaa_koban.htm
- ↑
Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑
Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco. Historia General de Euskal Herria. Prehistoria. Paleolitiko. Argitaletxe: Aunamendi. Donostia, 1988
- ↑
http://books.google.es/books?id=QBAMsBpAZzkC&pg=PA109&lpg=PA109&dq=caballos+salvajes+en+la+antigua+hispania&source=bl&ots=XdjWnSa4mX&sig=kNJCgJWmXHc8_8wY9qZIcsLAx_E&hl=en&sa=X&ei=DkVvT7uMOInW0QX37omNAg&redir_esc=y#v=onepage&q=caballos%20salvajes%20en%20la%20antigua%20hispania&f=false
- ↑
http://books.google.es/books?id=QB-AC8tavrYC&pg=PA73&lpg=PA73&dq=autrigones+caballeria&source=bl&ots=DDj09p4bmB&sig=_mM9KT8l2dNZ-SxfOYv2XkUOKWY&hl=eu&sa=X&ei=B4gDUsrHIYPb7AbhjIGwCg&ved=0CCoQ6AEwAA#v=onepage&q=autrigones%20caballeria&f=false
- ↑
Alfaye Villa, Silvia. (2003-12-30).
≪La iconografia divina en Celtiberia: una revision critica≫
Archivo Espanol de Arqueologia
76 (187-188): 77?96.
doi
:
10.3989/aespa.2003.v76.106
.
ISSN
1988-3110
.
(Noiz kontsultatua: 2022-09-25)
.
- ↑
"El asturcon en las cronicas romanas". Francisco Diaz de Otazu.
[7]
- ↑
Flavio Arriano
.
Techne Taktike
, 40
- ↑
http://www.bizkaia21.net/fitxategiak/09/bizkaia21/Territorio_Sostenible/dokumentuak/20100830181735140_mineriahierro.pdf
- ↑
(Gaztelaniaz)
https://atlasetnografico.labayru.eus/index.php?title=Yeguas_burros_y_mulos&mobileaction=toggle_view_mobile
- ↑
http://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LarzabalOroitzapenak.htm
- ↑
https://web.archive.org/web/20120314204732/http://zientzia.net/artikuluak/pottoka-liraina-librea-aintzinakoa/
- ↑
http://pottoka.info/files/galeria/Libro_PV_2.pdf
- ↑
http://www.soscaballolosino.com/
- ↑
Pirinioko trapanei buruzko artikuloa.
[8]
- ↑
http://maisondupottok.chez.com/page2.html
- ↑
http://horsehints.org/Breeds/PyreneanTarpan..htm
- ↑
"Pirineoko Tarpana"ri buruzko informazioa.
Bidarraiko
Pottokaren etxea
- ↑
(Gaztelaniaz)
Onomasticon Vasconiae. 5. Gerardo Lopez de Gerenu
galarraga. Toponimia alavesa. Seguido de mortuorios o despoblados y plueblos alaveses. 1989. Gasteizko udala. ISBN:84/385479/48/3
[9]
- ↑
Bidarraiko pottoken babeslekuaren WEB gune ofiziala
- ↑
http://www.soscaballolosino.com/texto1.html
- ↑
http://www.mapama.gob.es/es/ganaderia/temas/zootecnia/razas-ganaderas/razas/catalogo/peligro-extincion/equino-caballar/pottoka/iframe-ejemplo-arca.aspx
- ↑
https://www.berria.eus/paperekoa//033/001/2013-08-23/pottokak_euskal_herrian_bizi_ziren_lehen_gizakiak_etorri_aurretik.htm
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
http://www.equus-survival-trust.org/documents/equineconservationlist.pdf
- ↑
http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1223372341
- ↑
http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1224495834
- ↑
http://www.logoslibrary.eu/document.php?document_id=9144&code_language=EU
- ↑
http://www.gipuzkoan.info/gureagenda/eu/_q0_ps3_tfichaevento_oindex_d2012-10-25_h2012-10-25_c0_id85353_bd0//sarrolako_betizuak__pottokak_eta_oreinak_ikustera_bisita_gidatua.html
- ↑
http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1224495718
- ↑
http://horsehints.org/Breeds/Pottok.htm
- ↑
a
b
https://web.archive.org/web/20120623043228/http://www.andn.es/articulos07.htm
- ↑
https://web.archive.org/web/20140812032552/http://www.lucyrees.com/cursos-doma-natural/proyecto_pottoka-etologia_equina.htm
- ↑
http://www.ttipi.net/fitxategiak/dokumentuak/aldizkariak/ttipi-ttapa-354.pdf
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Gaztelaniaz)
https://www.studocu.com/row/document/bursa-uludag-universitesi/linguistikubersetzung/genetica-color-capa-pottoka/32313738
- ↑
a
b
https://web.archive.org/web/20081231194105/http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/pyreneantarpan/index.htm
- ↑
Pirineoko Tarpanaren artikuloan historiari buruzko aipamena.
Bidarraiko
Pottokaren etxea
- ↑
http://dmurielholgado.blogspot.com/2012/01/los-pottoka.html
- ↑
http://www.youtube.com/watch?v=_ufwe5xSGQ8
- ↑
http://www.turismozugarramurdi.com/?idioma=eu
- ↑
Ilargi
ikuskizuna: Pottoka Dantzan taldearen
Ilargi
ikuskariko afixak
, Euskal Kulturaren Atarian.
- ↑
Gaxuxa Arranbide:
≪Pottokaren irudia kultur ekimenetan hedatzea xede duen ikusgarria eskainiko dute Ortzaizen≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Kazeta.info
, 2009-07-14.
- ↑
Ilargi
ikuskariaren bideoa
[
Betiko hautsitako esteka
]
, Kanaldude aldudar webgunean [tronpatuak dira, Ilargi elkartearen
Pottoka Dantzan
ikuskaria dela baitute idatzi].
- ↑
http://www.wikiwand.com/fr/Trotteur_fran%C3%A7ais
- ↑
http://articles.latimes.com/1986-10-19/news/mn-5964_1_prehistoric-horses
- Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Inaki Intxausti, Inigo Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997.
ISBN 84-7752-232-4
- Jose Miguel de Barandiaran
, obras completas
. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.
- Bourdelle E. 1956. Les parentes morphologiques des Equides caballins d´apres les gravures rupestres du sud-oest de la France. Mamalia, 20:22-23.
|
---|
Euskal Herriko
arrazak
| |
---|
Europako
arrazak
| |
---|
Ameriketako
arrazak
| |
---|
Asiako
arrazak
| |
---|
Ozeaniako
arrazak
| |
---|
Afrikako
arrazak
| |
---|
Desagertutako
arraza
etxekotuak
| |
---|
Antzinako
arraza basatiak*
| |
---|
Desagertutako historiaurreko
ekido eta zaldi arraza
zein espezieak
| |
---|
- (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)
|
|
---|
Euskal Herriko egungo zaldi eta asto arrazak
| | |
---|
Euskal Herritik desagertutako zaldi arrazak
| |
---|
|
---|
Zaldi eta asto arrazak
| | |
---|
Behi arrazak
| |
---|
Hegaztiak
| |
---|
Ardi arrazak
| |
---|
Ahuntz arrazak
| |
---|
Txerri arrazak
| |
---|
Txakur arrazak
| |
---|
Erle motak
| |
---|