Poitou-Charentes
Frantziako
mendebaldeko eskualdea zen,
Ozeano Atlantikoaren
kostaldean dagoena.
Charente
(16),
Itsas Charente
(17),
Deux-Sevres
(79) eta
Vienne
(86) departamenduek osatzen dute. Hiri nagusiena
Poitiers
da.
2016
urtetik
Akitania Berria
eskualdeko zati da.
Bertako biztanle asko
Paris
aldera lanera joan diren arren,
XX. mendean
zehar demografikoki hazi egin da etengabean. Laboreak,
konak
ekoizpena eta
esnekiak
dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriagune nagusia Poitiers ingurua da.
[1]
Eskualde mugakideak hauek ditu: Ipar-mendebaldean
Loirerria
, ipar-ekialdean
Centre
, ekialdean
Limousin
eta hego-ekialdean
Akitania
.
Departamenduei dagokienez, ipar-mendebaldean
Vendee
, iparraldean
Maine eta Loira
eta
Indre eta Loira
, ekialdean
Indre
,
Vienne Garaia
eta
Dordoina
eta hegoaldean
Gironda
ditu.
Bizkaiko golkoa
du mendebalean,
Armorikako
mendiak ipar-mendebalean eta
Massif Centrala
hego-ekialdean.
- Poitiers
(Vienne): 127.845 biztanle (2007)
- Arroxela
(Itsas Charente): 127.025 biz.
- Angulema
(Charente): 107.821 biz.
- Niort
(Deux-Sevres): 71.046 biz.
- Chatellerault
(Vienne): 40.725 biz.
- Rochefort
(Itsas Charente): 38.886 biz.
- Royan
(Itsas Charente): 34.915 biz.
- Saintes
(Itsas Charente): 29.740 biz.
- Cognac
(Charente): 26.446 biz.
- Bressuire
(Deux-Sevres): 18.615 biz.
Kostaldean, erakargarriak izaten dira
Re uhartea
,
Olerongoa
eta
Ile-d'Aix
. Halaber, balnearioak daude
Royan
,
Fouras
eta
Chatelaillon-Plagen
. Baina udalerri guztien artean, bisitatuena
La Rochelle
dugu, kultura ondarea eta bestelako zerbitzuak direla-eta.
Barnealdean, hainbat monumentu eta interesgune daude (gazteluak, eliza erromanikoak, museoak eta abar), baita geografikoki nabarmenak direnak (Charenteko harana, Marais poitevin, Angoumoiseko kobazuloak etab.).
Poitiers
,
Rochefort
,
Saintes
,
Cognac
edo
Angouleme
aipagarriak dira ondare historikoagatik eta azpiegiturengatik, eta bertan antolatzen dira hainbat kultura ekitaldi eta jaialdi, esate baterako
Angulemako Komiki Azoka
famatua edo
Futuroscope
parkea.
Eskualdeak 2
unibertsitate
ditu Poitiers eta Arroxelan, uniberstitate lau gune deszentralizatu (Angulema, Niort, Royan eta Chatellerault), merkataritza 2 goi-eskola, ingeniaritza 7 eskola eta ikerkuntza eta teknologia hainbat gune.