Pizkundeko humanismoa
edo
Errenazimentuko humanismoa
Erdi Aroaren
azken mendeetan ?
Pizkundearekin
batera? garatutako pentsamolde
humanista
izan zen,
unibertsoan
ororen gainetik
gizakia
jarri zuena.
Italian
XV. mendean
sortu eta
XVI. mendearen
lehen erdian
Europa
osora zabaldu zen. Erdi Aroko biztanleak
Jainkoak
zehaztu eta ezarritako ordena bati jarraituz bizi izan ziren. Pizkundeko humanismoa zabaltzearekin batera, ordea, gizakiak izango dira beren bizimoduaren protagonista osoak. Horren ondorioz, ospea, gizartean onartua izatea, etorkizunean oroitua izatea eta horrelako ideiak indarra hartzen hasi ziren kulturaren eta artearen esparruetan.
Erdi Aroaren kultura-ereduaren aurrean kultura berri bat sortzea zuen helburu mugimendu berriak. Horretarako oinarria, gizakia pertsona gisa eta herritar gisa betegintzarrez hezteko oinarria, heldulekua,
Antzinako Grezia
eta
Erromako
hizkuntzan eta literaturan zuen, eta haietan oinarri hartutako erreferentzia intelektualak eta balio moralak erabili zituen bere helburuetarako: eredu klasikoan hezitako gizakia eta bizimodua.
Humanismoa ez da filosofia jakin baten adierazle.
Pico della Mirandolaren
idazlan baten izenburuak ?
De dignitate hominis
,
1486
? eta haren diskurtsotik ateratako esaldi batek erakusten du ongien humanismoaren xedea: ≪Irakurri dut arabiarren liburuetan, ez dela munduan ezer miragarriagorik gizakia baino≫. Hori da gizakiaren betegintzarrerako eredua. Gizaki eredu hori ez da intuizio bakar baten emaitza, ordea. Picok arabiarren literatura aipatzen du, baina Greziako eta Erromako literaturari lotuago egon zen, berez, humanismoa.
Pentsamolde berri hori argi eta garbi nabarmendu zen
Italiako
hiri oparoenetan, eta haren adierazpide nagusiak erretratuaren generoa eta hilobietako monumentuak izan ziren, izugarri garatu baitziren biak. Ez dira literatura-lanak ere ahaztu behar:
Danteren
,
Petrarcaren
eta
Boccaccioren
lanak dira pentsamolde humanistaren adierazle nagusiak.
Gaur egun, mugimendu hori
Pizkundeko humanismoa
edo, soil-soilik,
humanismoa
izenez ezaguna bada ere, sorreran beste izen batzuk ere hartu zituen:
studia humanitatis
(
Coluccio Salutatik
XIV. mendean
Zizeron
eta
Geliorengandik
jasotakoa),
humaniores litteru
eta
humanitas
ere bai, Greziako eta Erromako jakintza irakasteko erabiltzen ziren diziplina-multzoari deitzeko izenak ziren:
gramatika
,
erretorika
, poesia, historia eta filosofia morala.
Humanitas
hitzetik eratorriak dira
italierako
Umanita
,
frantseseko
Humanites
, edo
gaztelaniako
Humanidades
. Humanistak ziren, berriz,
Humanitas
horietan maisu zirenak, nahiz eta XV. mendeko italiar humanistei hitz hori ez oso atsegin izan. Izan ere, behe-mailakotzat zeukaten. Haietako gehienak (C. Salutati,
Poggio
,
L. Bruni
,
G. Manetti
,
L. B. Alberti
, etab.) burgesiaren goi-mailakoak ziren, eta elite bat osatzen zuten. Elite horrek helburu handitzat zeukan kultura klasikoan oinarritutako humanismoa, eta horren barruan sartzen zen dotore hitz egitearen eta idaztearen artea (zuzentasuna eta dotoretasuna ezinbestekoak ziren estiloan, arau klasikoaren arabera), eta adeitasun eta tratabide finarena. Kualitate horien jabe izateak eskaintzen zion eliteko kideari halako omena,
XVI. mende
hasieran galduz joan zena, jakituria klasikoa zabaldu eta arrunt bilakatu zen neurrian.
Hona hemen humanismoaren ezaugarri nagusiak:
- Ordu arte,
Erdi Aroan
, Jainkoa zen ideia guztien erdigunea; humanismoarekin, ideia hori baztertu eta gizakia goraipatu zuten, gizakia baitzen arrazoiz eta askatasunez beteriko izaki bakarra. Horregatik, ezagutza eta egia bilatzeko metodo bat ezarri zen, norberaren gogoetan eta arrazoian oinarritua.
- Greziako eta Erromako kultura izan zuten iturri.
Grezierarekiko
interesak bultzaturik, egile klasiko handiak itzuli zituzten;
Platon
eta
Aristoteles
, batez ere, eta bi-biak giza jokamoldearen eredutzat jo zituzten.
- Zientziaren eta aurrerapen teknikoaren aldeko jarrerak eta jakin-minak espiritu zientifiko berria ekarri zuten, behaketan eta saiakuntzan oinarriturik.
- Herri-hizkuntzen erabilera (
frantsesa
,
italiera
,
gaztelania
...), kultura zabaltzeko bitarteko gisa,
latinaren
eta
grezieraren
ordez.
Biblia
itzultzea aurrerapauso nabarmena izan zen.
Humanista asko kultura klasikoaren ondarea, xede zientifikoa eta balio kristauak lotzen saiatu ziren (Biblia eta arazo erlijiosoak aztertzea). Kristau-humanismo horren erakusgarri nagusia
Erasmo Rotterdamgoa
izan zen.
Errenazimentuko humanismoaren sorreran figura gailen bat dago:
Petrarca
(
1304
-
1374
). Petrarcari gaur egungo omena haren lirika isuritik datorkio, haren
Canzoniere
famatutik, non gorteko tradizioan eta iradokizun klasikoan oinarrituta, europar belaunaldi askori maitasun-eredua erakutsi dion. Petrarcak
Antzinako Erromako
kulturarako isuri nabarmena izan zuen bere obran. Bi eratara zabaldu zion bidea humanismoari:
- Alde batetik, testu eta autore klasiko latinoak berreskuratu eta berritu zituen. Ordura arte ezezagunak ziren
kodizeak
kopiarazi,
Tito Livioren
Ab urbe condita
zaharberritu, eta
Virgilioren
Eneida
oharrez bete eta ikertu zuen. Literatura klasikoan gaur egun nagusitzat jotzen diren autore asko, Tito Livio eta
Vitruvio
,
Zizeron
eta
Ponponio Mela
, besteak beste, Petrarcari esker ezagutzen dira. Gainera, latinaren espirituan murgildu, eta Zizeronen erritmoan eta estiloan bere luma beratuta, estilo klasiko beteginaz ondutako idazlanak egin zituen:
De viris illustribus
,
De rerum memorandum
,
De vita solitaria
, etab.
- Bestetik,
Erdi Aroko
kulturaren kontrako jarduna aurrera eraman zuen. Erdi Aroko kulturaren hezkuntza sistemarik adierazgarriena
eskolastika
baitzen, haren kontra jardun zuen eginahalean. Petrarcaren ustez, eskolastika bizitzatik eta zientziatik at zegoen. Gainera, haien latin arrunta gaitzetsi egiten zuen. Izan ere, Petrarcak Erromako ondarea zaharberritu nahi zuen, latinezko testu klasikoen ikerketaren bitartez.
XV. mendearen
bukaeran eta
XVI.aren
hasieran, humanismoa, hezkuntzaren bidez, erabat finkaturik zegoelarik Italian, eta aurrelari ibili zirenen adorea aienaturik, Europako beste herrialdeetara zabaldu zen haren itzala. Hau hainbat ongileen (
Karlos VIII.a
Frantzian,
Elisabet Gaztelakoa
eta
Mendoza
eta
Cisneros kardinalak
Espainian,
Frederiko Saxoniakoa
Alemanian, etab.) bultzadari esker gertatu zen, eta berehala hartu zuen indarra gortean, unibertsitateetan, hainbat elizgizonengan eta burgesiaren zati handi batean.
XV. mendearen erdiaz geroztik,
inprimatzeko makina
asmatzeak ideia humanisten hedapena sustatu zuen. Hasiera batean, liburuak hiri garrantzitsu batzuetan soilik argitaratzen ziren, oso garestiak zirelako: esaterako,
Venezian
,
Parisen
eta
Anberesen
. Dena den, handik gutxira, Europako beste hiri batzuetan ere argitaratu ziren. Adibidez, XVI. mende osoan, 200.000 liburu plazaratu ziren Europan.
Nagusiki, Akademiek bultzatu zuten pentsamendu humanista, eta hizkuntza, literatura eta filosofia izan zituzten aztergai. Jakintsuz osaturik zeuden eta, jaun batek diruz babesturik (
mezenasgoa
), antzinako eskuizkribuak itzultzeaz eta ezagutzak nahiz ideiak trukatzeaz arduratzen ziren.
Unibertsitateek eginkizun garrantzitsua izan zuten, jendea prestatzeko eta ezagutza berriak zabaltzeko; esaterako,
Bolonia
,
Padua
,
Florentzia
,
Lovaina
eta
Alcala de Henareskoak
.
Humanismoaren hedatze horretan hiru pertsona gailentzen dira:
Erasmo Rotterdamgoa
,
Lluis Vives
eta
Guillaume Bude
. Eta hiru horietan nagusia, Erasmo izan zen. Alde handiz, bera izan baitzen Petrarcaren eta
Vallaren
bideari argien lotu zitzaiona eta, alde handiz, garai hartako Europan eragin handiena izan zuena bera izan zelako. Bat zetorren Erasmo aurreko humanistek erakutsi zuten eskolastikaren gutxiespenean. Bat zetorren
Bibliaren
iturrietara itzultzearekin: Biblia idatzita zegoen jatorrizko hizkuntzetan aztertu beharra zegoen. Balio handia ematen zien
studia humanitatis
delakoei eta, bereziki, elokuentziari, guztizkoa iruditzen baitzitzaion gizakiaren formaziorako eta gizarte zoriontsu bat eratzeko. Azken alderdi hori garrantzitsua zen Erasmorentzat, kezkaz begiratzen baitzuen Europako kristau komunitatea bitan ari zela banatzen, erlijio-eztabaidak zirela medio. Saiatu zen, eta, neurri batean, lortu ere egin zuen erlijio eraberritzearen beharraz ziharduen bere mezu humanista,
Philosophia Christi
, helaraztea komunitate horretako jakintsuen eta ez hain jakintsuen mailara.
Espainian, berriz,
Elio Antonio de Nebrija
izan zen humanismoaren abiarazlea,
1481ean
idatzi baitzuen
Introductiones latina
, herrialde honetako Errenazimentuan giltzarri izan zen liburua. Latina oinarri harturik erraztu nahi du, Petrarcak eta Vallak Italian bezala, artearen bilakabidea, medikuntzarena, teologiarena eta beste gainerako jakintzena. Aipatutakoez gainera, garrantzi handiko humanistak izan ziren, Italiatik kanpo,
Juan de Valdes
Espainian,
Francois Rabelais
Frantzian,
Thomas More
eta
Francis Bacon
Ingalaterran.
Denboraren poderioz, humanismoa Antzinatearen gurtze linguistiko eta formal hutsa bilakatu zen, sormenerako indarrik gabeko erudizio hutsa. Humanismoaren gainbeheran garrantzi handikoa izan zen, halaber,
Erreforma Protestantearen
eta
Kontrarreformaren
arteko eztabaida.
Luterok
, kristautasunaren berezitasuna azpimarratzen baitzuen, filosofia jentilaren kontra eta Kontrarreformaren teologoek, berriz, ortodoxiarako joerarekin. Europan piztu ziren gerrek eman zioten azkena Pizkundeko humanismoari eta haren idealari.
Ilustrazioan
izan zuten humanisten ideiek beren loraldia.