Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Bueno Ibanez
1939ko abuztuaren 5ean
Madrilen
erregimen frankistak
fusilatutako
emakumeetako bat izan zen. Une hartan jostuna zen, eta 27 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori
Hamahiru Arrosak
izenaz da ezaguna.
[1]
[2]
[3]
[4]
Pilar Bueno
Sausen
jaio zen,
Zaragozako probintzian
. Jostun lan egiten zuen, eta gerra hastean
PCEra
afiliatu zen. Hala,
gerra
bitartean "casas-cuna" delakoetan lan egin zuen bolondreski, bertan haur umezurtzak eta gerrara zihoazen milizianoen seme-alabak zaintzen zituen.
Alderdiaren Kuadro Eskolako buru bezala aritzeko formazioa jasotzeko aukeratua izan zen eta
Radio Norte
erakundearen idazkari izendatu zuten. Gerra amaitzean
Federico Bascunanak
deitu zuen komunistak berrantolatzen laguntzeko eta kapitalean zortzi sektore sortzea enkargatu zion: Iparraldekoa, Hegoaldekoa, Ekialdekoa, Mendebaldekoa, Chamartin de la Rosakoa, Guindalerakoa, Prosperidadekoa eta Vallekasekoa.
1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan.
[5]
Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten
JSUko
beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie
[6]
. Era berean, Espainiako hainbat herritan
Hamairu Arrosei
eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialriari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.
[7]