Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Alexandre Claudius Balmain
(
Saint-Jean-de-Maurienne
,
1914ko
maiatzaren 18
–
Paris
,
1982ko
ekainaren 29
) Frantziako
moda diseinatzaile
oso ezaguna izan zen. Bere arropa-markak bizirik dirau gaur egun.
Frantziako
Saboya
Departamentuan jaio zen. Hasiera batean arkitektura ikasketak hasi zituen,
1933an
,
Parisko Arte Ederren Eskolan
, baina 1934an eskola utzi zuen eta
Molyneuxen
moda-tailerra ireki zuen. Han 1939 arte egon zen. Ondoren,
Lucien Lelongekin
lan egin zuen eta
Christian Dior
ezagutu zuen.
1945an
, Parisen, bere lehenenego bilduma aurkeztu zuen. Bilduma horren ezaugarriak hauek ziren: gonak barre-harro, luzeak eta gerriko estukoak. Publiko artean gonak
Gertrude Stein
idazleak zegoen eta
Voguen
diseinu haiek ≪
look
frantses berria≫ izango zela esan zuen. 1947an estilo berri hori modan jarri zen, batez ere Diorren eskutik.
1946an bere lehenengo
perfume
plazaratu zuen, Ely 64-83, bere amari eskainitakoa. 1951an
New Yorken
filial bat ireki zuen eta hamarkada horretan
estola
izeneko prenda, kapak eta txaleak modaz jarri zituen. Bere diseinuen dotoreziagatik ezaguna, oinarri klasikoko zituen
Jolie Madame
estiloa sortu zuen.
XX. mendeko modaren mito nagusietariko bat izan zen eta bere marka goi mailako joskintzarenetariko bat izan zen. Zinemaren izar handiak haren bezeroak izan ziren:
Brigitte Bardot
,
Marlene Dietrich
eta
Sophia Loren
, esaterako. Antzerkirako eta zinemarako lan ugari egin zuen, bestetik. Bere autobiografia 1964ean plazaratu zuen,
My Years and Seasons
(Cassell, Londres 1964).
[1]
Liburu horretan ezaguna egin den esaldia jaso zuen: "Modaren sorkuntza arkitektura mugimenduan bezalakoa da".