Petri Nafarroakoa (1366-1412)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petri Nafarroakoa (1366-1412)

Bizitza
Jaiotza Evreux 1366ko apirilaren 5a
Herrialdea   Nafarroako Erresuma
Heriotza Sancerre 1412ko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa)  (46 urte)
Familia
Aita Karlos II.a Nafarroako erregea
Ama Joana Frantziakoa
Ezkontidea(k) Catherine of Alencon (en) Itzuli  (1411 (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra

Petri Nafarroakoa edo Petri Evreuxkoa ( Evreux , 1366ko martxoaren 31a ? Sancerre , 1412ko uztailaren 29a ) Nafarroako infantea eta Mortaingo kondea izan zen [1] .

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Karlos II.a Nafarroakoa erregea eta bere emaztea zen Joana Frantziakoaren semea izan zen.

1370ean , aitaren jokabide zuzena kontrolatzeko, Karlos anaiarekin batera, gatibu geratu zen Karlos V.a Frantziakoaren Gortean. Bertan 1381era arte izan zen eta Karlo VI.a izango zenaren lagun min bilakatu zen. Bere orduko armarriak Pierre filz de Roy de Navarre / Conte de Mortaing (Petri Nafarroako erregearen semea / Mortaingo kondea) zioen [2]

1387ko urtarrilaren 1ean aita istripu batean hil ondoren, Karlos bere anai nagusia Nafarroako errege eta Evreuxko konde bilakatu zen. Ordurako jadanik Mortaingo kondea zen eta, anaiaren ordezkari ( luogotenente ) bihurtuta, leinuak Frantzian zituen lurraldeak gobernatu zituen.

1411ko apirilaren 21ean , Alencongo dukeen gazteluan Katalina Alencongoa ( 1380 - 1425 ) Beaumont-au-Maineko bizkondesa ezkondu zuen.

Karlos III.a semerik ez zuenez, anaiaren oinordekoa izateko gura izan zuen, baina 1412ko uztailaren 29an anaia baino lehen hil zen. Parisko San Antonio abadian lurperatu zutenean, bere hilobiak honela zioen: dominus Petrus de Navarra domini Karoli quondam regis Navarre filius et comes de Mortaing (Pietro Nafarroakoa jauna, Karlos Nafarroako erregearen semea eta Mortaingo kondea).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Klotgen, Jurgen. ( 1996 ). ≪Un precieux document inedit de Pierre de Navarre (1377)≫ Revue Historique et Archeologique du Maine ( Le Mans ) (CXLVII): 297-304. .
  2. de Vaivre, J.B.. ( 1973 ). ≪Les armoiries de Pierre de Mortain"≫ Bull. Mon. ( Paris ) (131): 29 -40. .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .